Atertu arte itxaron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Atertu arte itxaron Katixa Agirrek idatziriko lehen eleberria da, 2015. urtean Elkar argitaletxearen eskutik argitaratua. Urte hartan bertan, 111 Akademia Saria literatura saria jaso zuen. Eleberriak Euskal Herrian barrena gertatzen den Road Movie antzeko bat du oinarrian. Trama nagusia bikotearen bidaia den arren, eleberriak baditu beste bi hari ere, eleberria irakurri ahala hari nagusiarekin korapilatzen direnak.

Atertu Arte Itxaron
Datuak
Egilea Katixa Agirre
Argitaratze-data 2015
Generoa Eleberria
Hizkuntza Euskara
Argitaratzailea Elkar
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak 213
ISBN 978-84-9027-358-6
Sariak 111 Akademia Saria

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Road Movie antzeko bat Euskal Herrian barrena. Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikotekideari, eta ibilbide lasai bat prestatzen dute, udan zehar, bigarren mailako errepideetan, Gustavoren BMW berrian. Dena ez da horren lasaia, ordea. Uliak badu aitortu gabeko sekreturik, eta bidean topaturiko ezagunen batek ekaitza iragartzen du bikotearen harmonian, zeruko laino beltzen antzera. (ikus kontrazala) Eleberria zuhaitz bat balitz, enborra Uliaren eta Gustavoren bidaia litzateke. Enborrak bi adar lituzke: bata, Benjamin Britten konpositore britainiarraren bizitza; bestea, Uliaren gurasoen istorioa. Eleberriak historiatik eta istoriotik dauka.

Egitura eta estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberria kapitulu motzetan egituratua dago, kapitulutik kapitulura, hainbatetan, denboran jauziak gertatzen direlarik. Narratzailea aldakorra da, bigarren pertsona eta hirugarrena nahastea gustatzen zaiolarik. Enborrean bigarren pertsona erabiltzen duen arren, adarretatik joatean hirugarren pertsonan kontatzen digu eleberria.

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honakoak dira eleberrian azaltzen diren pertsonaia nagusiak:

  • Ulia: Bera da protagonista eta hainbatetan narratzailea. Gustavoren bikotea, musikaria eta Madrilen bizi arren Gasteiztarra da.
  • Gustavo: Uliaren bikotea, unibertsitateko irakaslea eta Madrildarra da.
  • Sarah: Istorioan zehar noizbehinka agerpenak egiten dituen kazetaria.
  • Mariluz: Uliaren ama.
  • Jota: Preso dagoen Uliaren aita.
  • Joseba: Mariluzen bikote ohia.
  • Benjamin Britten: Konpositore britainiar bakezalea.

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katixa Agirre idazleak berak Pre-Textos argitaletxearen bidez gaztelaniara itzuli zuen eleberria 2017. urtean. Izenburua ez zuen bere horretan itzuli; Los Turistas Desganados izenburupean argitaratua izan zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]