Austin Russell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Austin Russell
Chumleewithcrop.jpg
Bizitza
Jaiotza Henderson1982ko irailaren  8a (36 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerak aktorea, enpresaburua eta Socialitea
IMDb nm3796385

Austin Lee Russell (Henderson, Nevada, 1982ko irailaren 8a), ezizenez Chumlee, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia bat da.

Pawn Stars saioan Rick Harrison, Richard Benjamin Harrison eta Corey Harrison lankideekin batera agertuz mundu osoan ospetsu bilakatu da. Harrisondarren jabetzako Gold & Silver Pawn Sho bahi-dendako langilea da, izan ere, Corey semearen haurtzaroko lagunmina izateagatik lanean hastea lortu zuen.

Chumlee ezizena 12 urterekin bereganatu zuen, bere aurpegi eta kokots handia direla eta.

Saioaren lehenbiziko ataletan noizbehinkako bigarren pertsonaia izaten hasi arren, ikusleentzat pertsonaia oso gogokoa zela ikusirik Harrisondarrekin batera lehen mailako pertsonaia bilakatu zen. Maiz, Harrisondarrek "inozotzat" jo ohi dute, beren txatxen jomuga izan ohi da, nagusiki lanean erakusten duen arduragabekeri, patxada eta alferkeria dela eta, eta sarritan itxuraz "ergeltxoa" dirudien arren, uste baina buruargiagoa dela garbi utzi izan du, Harrisondarrei ziria sartuz. Saskibaloi kirol-oinetakoetan, bideojokoetan eta kontsoletan aditua da oso.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Austin Russell Aldatu lotura Wikidatan