Edukira joan

BMW M5

Wikipedia, Entziklopedia askea
BMW M5
sports sedan (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaBMW
MarkaBMW (en) Itzuli

BMW M5a BMW etxearen bosgarren serieko kirol-bertsioa da. M ikurrak BMW Motorsport-ek diseinatu duela esan nahi du, hau da, BMW-ren kirol atala, lasterketetarako autoak egiteaz ere arduratzen dena. Jatorrian, Hartge enpresak diseinatu zuen kotxea. Ondoren BMW Motorsport-ek bereganatu zuen baina izena aldatuz, BMW M5 deitu zuen.

Lehen M5-a, Amsterdameko auto erakusketan aurkeztu zen 1984. urtean. Sedan berezi bat bezala aurkeztu zen, sedan normal baten erosotasunekin baino kirol auto baten prestazioekin. BMW 535I baten txasisa erabiltzen du eta BMW M1-aren motorraren ondorengoa, hobekuntza batzuk jaso zituena. Lau bertsio ezberdinetan eskaini zuten.

  • LHD (Left Hand Drive) Euro Spec M5.
  • RHD (Right Hand Drive) Spec M5.
  • NA (Iparramerika) Spec edo 1988 M5 ere deitutakoa.
  • ZA (Hegoafrika) Spec M5.

LHD, RHD Euro Spec M5 eta ZA Spec M5 bertsioek M88/3 motorra erabiltzen zuten, 286 zaldi potentzia eskaintzen zuena; bitartean, iparamerikarren bertsioak, 256 zaldi potentzia eskaintzen zuen motorra erabiltzen zuten.

BMW M5 bertsioak
Zonaldea ZP 0-100 km/h Abiadura maximoa
Europa 286 6.5 s 246 km/h
EEBB 256 6.9 s 238 km/h