Baliabide propio (Equity)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Baliabide propioak edo ondare garbia (izenak aldatuz joaten dira herrialde bakoitzeko legediaren arabera) enpresa bateko bazkideek egindako ekarpenak dira, hauek, enpresaren kapitalak, metatutako erreserbek eta banatuak izan ez diren irabaziek osatzen dute. Enpresaren aktibo finkoak (ez korronte) eta errotazio-funtsa finantzatzeko erabiltzen diren baliabide iraunkorrak dira. Baliabide hauek ez dira itzuli behar, enpresaren disoluzio kasua salbuetsita, non enpresak akziodunek jarritako kapitala itzuli beharko duen.

Baliabide propioen antzera ere uler daitezke, enpresak bere jardueraren garapenean sortzen dituen baliabideak. Baliabide hauek etekinaren bitartez sor daitezke, eta baita ere, aktibo zaharkitu eta ez funtzionalen likidazioen diru-soberakinen bitartez.

[1]

  1. (Gaztelaniaz) Recursos propios. 2018-09-30 (Noiz kontsultatua: 2018-10-10).