Masa-zentro
Itxura
(«Barizentro» orritik birbideratua)

Sistema diskretu edo jarraitu baten masa-zentroa edo barizentroa portaera dinamikoaren aldetik beregan sistematik kanpoko indarren erresultantea aplikatuta balego bezala jokatzen duen puntu geometrikoa da. Analogikoki, esan daiteke masa-zentroan bildutako masa guztiak osatzen duen sistema jatorrizkoaren parekidea dela. Normalean, m.z. hizkiez laburbiltzen da.