Basque Boys futbol taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Basque Boys futbol taldea gerratik ihes egindako haurrek sortu zuten Gales hegoaldeko Caerleonnen, 1938an.

Futbol taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1938ko azaroaren 26an, Espainiako Gerra Zibilatik ihes egindako haur euskaldun errefuxiatuz osatutako Basque Boys futbol taldeak lagun arteko lehen partida jokatu zuen Galesen. Haur errefuxiatu asko barnetegi batean zeuden Galesen, eta sarrerekin bildutako dirua barnetegia laguntzeko erabili zen. Taldeak gerora partida ugari jokatu zituen 1938 eta 1939 artean.[1]

Cambria House[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen horren etxean bizi izan ziren Euskal Herritik ihes egindako haurrak, 1937tik 1939ra. Haien egonaldia Erresuma Batuko administrazioak ez zuen ordaintzen eta, ondorioz, diru-bilketak egin behar zituzten. Horretarako aldizkari bat sortu zuten ere bai: Cambria House Journal. Errefuxiatuen kolonia gizarte-mugimenduek, kristau-taldeek, sindikatuek eta alderdi politikoren batek babesten zuten, bestetik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz):[1] Cambria Houseko koloniari buruzko erreportaia.
  • (Gaztelaniaz):[2] Futbol taldearen argazkia.