Rinzai Zen: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
D'ohBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ro:Şcoala Rinzai
t robota Aldatua: es:Rinzai
16. lerroa: 16. lerroa:
[[de:Rinzai-shū]]
[[de:Rinzai-shū]]
[[en:Rinzai school]]
[[en:Rinzai school]]
[[es:Rinzai Zen]]
[[es:Rinzai]]
[[fr:Rinzai]]
[[fr:Rinzai]]
[[id:Rinzai]]
[[id:Rinzai]]

21:08, 1 urria 2009ko berrikusketa

Rinzai Zen deritzona budismo Mahayana eskola bat da, ideal erlijioso bezala Bodhisattva duena, eta, argiztapena, Prajñara (jakinduria) bideraturiko meditazio pertsonalean ahaleginaren bidez bilatzen duena. Rinzai maisuak sortu zuen, bere izena, honengandik datorkiolarik.

Ezaugarriak

Praktika, bizitza monastikoan oinarritzen da, askotan ibiltaria, eta maisu baten gidaritzan. Honek, monje edo fraide bakoitzari, koan edo asmakizun bat ematen dio, berari buruz medita dezaten erantzuna topatu arte, analisi logikoaren bidez sekula lortuko ez dena, baizik eta satori deritzon argiztapenaren bidez.

Rinzai eskola, bapateko argiztapenean jartzen duen enfasiagatik eta xede hau lortzeko erabiltzen dituen baliabideengatik, koana kasu, ezagutzen da. Txinako Tang dinastian sortua, beranduago, Myōan Eisaik eraman zuen Japoniara 1191n.

Eragin historikoa

Rinzai eskola, historikoki, Japonia, Txina eta Korean arte martzialen zenbait tradiziorekin estuki lotuta egon da. Japonia aurremodernoan, Rinzaia, oso ezaguna zen aristokrazia gerlaria eta samuraien artean, Sōtō Zena ez bezala, artista eta olerkariekin lotuago zegoena.

Rinzai Zenak, eragin nabarmena izan du Japoniako bizitza kultural eta artistikoan duela mende askotik. Bere igortze modu orijinalak eta bere bilaketa erlijiosoak intuiziorik sakon eta bizienaren bidez, olerkari, artista eta kasta militarren gogoko izatea eragin zuen.