Budismo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Budaren irudi handia Hong Kong-en

Budismoa Siddhartha Gautamak edo Budak emandako irakaspenetan oinarritutako erlijio eta filosofia da, teista ez dana. Mundu osoan zehar zabalduta dagoen erlijio eta doktrina filosofiko eta espiritual bat teista ez dana eta dhárma familiaren barnean dagoena. Tradizio desberdinak, sinesmen erlijiosoak eta praktika espiritual desberdinak, bereziki Buda Gautamari egotsita, osatzen dute.

Budismoa Indian sortu zen K.a. VI eta IV mendeetan. Ortik Asiaren zati handi batera zabaldu zen. Gaur egun, mudnuko laugarren erlijio garrantzitsuena da, munduko biztanleriaren %7a erlijio honetan murgilduta daude, hau da, 500milio lagun baina gehiago.

Buda ez da jainkoa, ezta Jainkoak bidalia, ezta profeta ere, eta budismoak ez du sortzaile bati buruz hitz egiten. Buddha berba pali eta sanskrito antzinako hizkuntzetatik dator, eta “iratzarri dena” esangura du. Budismoan ez dute erabiltzen Buda hitza pertsonaia historikoa aipatzeko bakarrik, baizik eta Siddharthak baino gauza bera lortu duen edonor aipatzeko. Budistek ez dituzte hartzen budismoaren irakaspenak ez jainkozko agerkaritzat, ezta fede-dogmatzat ere, ikergaitzat baizik.

Irakaspen hauen xedea ezbetetasuna (samsara) eta sufrimendua (dukkha) eta hiltze zikloa erauztea da, bai Nirvana lortzeko bai buda kontzeptua lortzeko. Budismoaren arabera, azken buruan sufrimendu horren zergatia ilusioa edo ezjakintasuna da, hots, existentziaren benetako izatea oker ulertzea. Horregatik egoera honen behin betiko amaierari Iratzartzea deitzen diote. Maila berri horretara iristeko, budismoak buruzko entrenamendua, diziplina etikoa eta ikastea lantzen eta xedatzen ditu. Praktiak Budan, Dharman eta Sanghan babestea lortzen dute, perzeptu moralak beatzea, monastizismoa eta meditazioa.

Berezitasun filosofikoetan oinarrituz, budismoaren eskolak hegoaldekoak, Theravāda (Adinduen eskola) ala iparraldekoak/ekialdekoak, Mahāyāna (Bide handia) dira. Erabilitako teknika motan oinarrituz, Mahayana-tik hirugarren eskola bat, Budismo Tantrikokoa (Vajrayana) aipa liteke.

Theravāda budsimoa bereziki Sri Lankan eta Asiako hego-sortaldean dago, esate baterako, Camboyan, Laosen, Myanmarren eta Tailandian. Mahayana budismoan, berriz, Lur Aratza, Zen, Nichiren Budismoa, Shingon eta Tiantai (Tendai) bezalako tradizioak barneratzen dituena, Asiako hegoalde guztian aurkitzen da.

Vajrayana, Indiatik datorrena, Mahayana budismoaren adar bereizi bat bezela ikusi daiteke. Tibetar budismoa, Vajrayanaren Indiako VIII.mendeko printzipioak kontserbatzen dituena, Himalayan, Mongolian eta Kalmukian praktikatzen da.

Buda

Buda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Siddhartha Gautama»

Siddhartha Gautama Sakya tribuko printze indiarra zen, budismoaren fundatzailea (K.a. 563-483). Oinazea eta heriotza ezagutzeak jauregiko bizimodu erosoa utzi eta bizitzaren egiaren bila abiarazi zuen. Gogarte-aldi luzeen ondoren giza izatearen misterioa argitu zuelakoan, Buda izena eman zioten ("Argitua" sanskritoz). Bere mezu osoaren muina, "lau egia jatorretan" bildu zuen.

Budisten sinesmen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barietate handia egon arren, eskola budistak printzio filosofiko berak partekatzen dituzte, guztiak beraien artean zerikusia dutenak, beraz, guztiak ulertzeko guztien bisio holistiko bat behar da. Gainera, printzipio guztiak Dharmara bideratuta daude, hau da, lege unibertsal bat praktikanteak bere kabuz ikusi behar duena.

Budismoak eskritura asko dituenez, kreentzia garrantzitsuenak mundu osoan ezagunak dira bertan ez delako jainkorik agertzen.

Budismoa teista ez den erlijio bat konsideratzen da, baina, onartzen ditu errealitate espiritualen kreentzian, esate baterako, ernaberritzea, karma eta izaki ispiritualei. Budistek ez dituzte jainkoak goraipatzen, izaki iluminatuak baizik, budei, hau da, iluminazioa heldu diren izakiak.

Hiru bitxiak (Triratna)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budismoaren itxura guztiak “Hiru bitxiak” goraipatu eta ohoratzen dituzte:

  • Buda: izate argitua – Iratzartzea edo argitzea.
  • Dharma: Budaren irakaspena – Ulertze zuzena.
  • Sangha: Budisten elkartea – Funtsezko garbitasuna.
  • Buda

Budismoaren mota guztiek Buda ohoratzen duten arren, bakoitzak ikuspuntu desberdin bat dauka horren inguruan.

Theravada budismoan, Buda bat bere esfortzu eta zolitasunengatik esnatu den izaki bat da. Ernaberritzearen zikloa bukatuta, aske dira onuragarriak ez diren adimenaren egoerataz.

Therevadak Buda bakarra onartzen du, Gautama Buda (Sakyamuniko Buda historikoa). Munduan fisikoki ez egon arren, Dharma (irakaskuntza), Vinaya (diziplina) eta Sangha (elkartea) utzi digu.

Mahāyānak, berriz, buda bat baina gehiago daudela adierazten du, mundu desberdinetan bizi direnak.

Dharma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Dharma” (Pali: Dhamma) Budaren irakaskuntzak dira. Ez da ikaskuntza bat errealitatea islatzen duena, baizik eta ikaskuntza pragmatiko bat praktikan jarri behar dana.

Mundu guztiei eta izaki guztiei aplikaten zaien betiereko printzipio bat da. Zentzu horretan, egi absolutua eta unibertsitatearen errealitatea azaltzen du, hau da, “gauzak benetan diren moduan”.

Gautama Budaren irudia Bodhgaya herrian (India). Tradizioak dioenez, Bodhgayan iratzarri zen Buda.[1]
Sangha[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren eta azkeneko bitxia, Sangha da, erreferentzia egiten diona Buda Gautamaren diziplina jarraitzen duten fraideei.

Sangha garrantzitsua da Budaren Dharma transmititzen duelako. Esaten da, Shangarik gabe ez dagoela budismorik, Shanga budismoaren funtsa baita.

Lau egia zintzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gautama Buda esnatzerakoan, bota zuen lehenengo diskurtsoa (Sutra) bere aspaldiko meditazioko kideei izan zen. Lehenengo diskurtso honetan, Gautama Buda base eta printzipio batzuk ezartzen ditu “Lau Egia Zintzoak” deiturikoak.

Bizitza mingarria da, duhkha esistitzen da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duhkha budismoaren kontzeptu zentrala da eta “asetzeko ezintasuna” eta sufrimendua  bezala itzultzen da. Bizitza ez da perfektua, atsekabea eta sufrimendua esistitzen dira mundu osoan zear.

Min honen zioa nahia da. Gero eta gehiago nahi dugunez, mina sentitzen dugu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duhkharen jatorria tṛṣṇā da, sanskritoan nahia, maitasuna, egarria, grina…

Sufrimendua nahietan, zentzumenetan edo plazer sensuletan aurkitu daiteke, beste batzuen artean, asetzea bilatzen dugulako gaur hemen eta bihar han. Grina deskribatzeko hiru forma erabiltzen dituzte. kama-tanha (ekintza sensualak), bhava-tanha (bizitza eta heriotza) eta vibhava-tanha (mundua eta min ematen duten sentsazioak ez esperimentatzea)

Badago itxaropenik. Mina bukatzeko bide bat dago nirvana izenekoa.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sufrimendua grina deuseztatzen eta pasioa kentzen desagertzen da. Honi nirvana deitzen zaio. Adierazten du egi honek sufrimenduari bukaera eman diezaiokela.

Bide hau Bidezidor Zortzikoitz Zintzoa segitzean datza sufrimendua deuseztatzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budismoak nahiaren muturrak sahiesten dituen bide bat defendatzen du. Bide honetan jakinduriak, etikak eta adimen eta bihotzaren lantzen da meditazoaren bidez.

Bidezidor zortziko zintzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidezidor Zortziko Zintzoa (Āryamārgaḥ) zortzi faktore dira beraien artean konektatuak daudeak. Guztiak batera hedatzen direnean dukkha lortzera heltzen dira.

Hauexek dira:

1- Burutapen Zuzena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizuneko bizitza bad dago, hua da, heriotzarekin ez dana amaitzen eta Budak erakutsi eta jarraitu zuen arrakastarekin bide hau nirvana lortu harte.

2- Ulermen Zuzena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sensualitatean ez pentsatzeko intentzioa, bakearen bidea jarraitzeko eta borondate txarrari uko egitean datza.

3- Berba Zuzena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salbaziora bideratuko gaituen gauzetaz berba egitean datza. Gezurrik ez esatea, min emango duten hitzak ez esatea...

4- Ekintza Zuzena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezinda hil ezta min heman. Ezin da hartu eskeintzen ez dena. Budista laikoak bizi behar dira portaera sexual desegokirik gabe, ezin dute ezer sexualik egin emakume ezkonduekin ez familiaren babesa duen emakume ezkongai batekin.

5- Ogibide Zuzena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fraideentzako behar beharrezkoa dena bizitzarako izatea da, erregutzea norberaren janaria lortzeko. Lan inmoralei uko egitea da.

6- Ahalegin Zuzena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adimena zaindu behar da sensualitatearekin zerikusia duten pentsamendu eta beste obstakuloetatik. Kontzeptu honen helburua, egoera ez osasuntsuak deuseztatzea eta meditazioa ez moztean datza.

7- Arreta zuzena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti norberao egiten dituen ekintzen jakitun izan behar da.

8- Baitarapen Zuzena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meditazio zuzena, adimena bateratuta egitea eta konzentrazioa.

Lehenengo biak jakintasunari dagozkio, 3.,4. eta 5.a moralari eta 6., 7. eta 8.a gogoetari.

Budismoaren hiri sakratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri nagusiak
Nepal Lumbini
India Bodh Gaya
India Sarnath
India Kushinagar
Bigarren mailako hiriak
India Sravasti
India Rajgir
India Sankassa
India Vaishali

Hedadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko budista kopurua estatuka: gorriz kopuru handia, arrosaz tarteko kopurua.

Budismoa jarraitzaile kopuruaren arabera munduko laugarrena da, 380 miloi inguru (txinatar erlijio tradizionala barneratuz gero, 700 milioi inguru), horietako gehiengoa Asian: Txina, Japonia, Korea, Singapur, Tibet, Nepal, Sri Lanka, Myanmar, Laos, Thailandia, Kanbodia, Vietnam, Malaysia eta Bangladesh.

Munduan dauden budisten kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generalen budismoa herrialde askotan barneratua izan da konfliktoan sartu gabe bertako erlijioekin, gainera, askotan influentziak trukatzen. Erlijio askok ez bezela, budismoaren barnean ez da ezagutzen gerra santua, ez forzatuak izan diren konbertsioak ez eta heresia zer edo zer kaltegarria bezala.

Ezagutu diren arren zenbait gertakari biolentziarekin zerikusia zutenak, adibidez, doktrinarengatik enfrentamendu bortitzak eta jazarpenak minoriei, hauek bakarrik salbuespenak dira kontuan hartzen bada budismoa Asia Ekialdean 2500 urtez erlijio nagusia izan dela.

Komunitate budistan betidanik ongietorriak izan dira ikuspuntu desberdinak doktrinari dagokienez eta honek izugarrizko literatura erlijiosoa eta filosofikoa barneratzea ekarri du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]