Sirius: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XX. mendea +XX. mendea)
No edit summary
28. lerroa: 28. lerroa:


{{NA lotura|de}}
{{NA lotura|de}}
{{NA lotura|en}}
{{NA lotura|es}}
{{NA lotura|it}}
{{NA lotura|tr}}


[[ar:الشعرى اليمانية]]
[[ar:الشعرى اليمانية]]

23:35, 19 maiatza 2011ko berrikusketa

Artikulu hau izarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sirius (argipena)».
Sirioren kokapena Canis Maior konstelazioan
Hubble teleskopioak hartutako Sirioa A eta Sirio Bren irudia. Sirio A izar handia da, eta Sirio B, txikia, nagusiaren ezkerrean dagoena.
Sirio A (izar handia) eta Siro Bren irudikapen artistikoa

Sirius (Canis Maiorraren Alfa bezala ere ezaguna), Lurretik ikusita, gaueko zeruko izarrik dizdiratsuena da, -1,46 magnitudekoa, Canis Maior konstelazioan kokatua. Bere magnitudea B bandan (iragazki urdina) -1,46 da eta V bandan (iragazki berdea), -1,47.

Izar zuri bat da, 8,7 argi urteko distantziara dagoena, gure Eguzkitik ikusita, hurbileneko bosgarren izarra delarik. Bere abiadura erradialagatik, 7,6 km/sko, 27360 km/hko abiadan gerturatzen ari dela kalkula daiteke: hain handia den balio hau, bere mugimendu propioa eta Eguzkiaren Esne Bide inguruko mugimendu orbitalaren konbinaketagatik sortzen da.

Izar hau, izatez, elkarrekin doazen bi izarretaz osatuta dago, grabitate indarragatik lotuak, espiral formako ibilbide bat deskribatuz. Izar hauen orbitan gertatzen diren perturbazio batzuk direla eta, hirugarren izar bat egon daitekeela uste da (Sirio C), gure eguzkiaren masaren %20a duena, M5-9 espektru motakoa, eta Sirio A izarraren inguruko 6 urteko orbita eliptikoa duena, eta, beraz, sistema hirukoitza osatuz. Gorputz hau oraindik ez da ikusia izan, eta eztabaida dago benetan existitzen den edo ez.

Friedrich Besselek, 1844an, Sirio eta Prozionen posizioak eta euren itxurazko noraezeko mugimendua aztertuz, Sirioren izar lagunaren orbita marraztu zuen, Sirio B edo "Zakurkumea" deitutako nano zuri bat. Sirioren lagun hau, ustekabean behatu zuen 1862an, Alvan Graham Clark objektibo astronomiko eraikitzaile ospetsuak, Washingtoneko Ontzi Behategirako amaitu berri zuen teleskopioa Siriorantz zuzentzen ari zenean: aurkitu zen lehen nano zuria izan zen, bere magnitudea 8,44 da eta bere espektru mota DA.

Sirioren masa, gure eguzkiarena baino 3,5 aldiz handiagoa dela uste da, eta bere lagunarena eguzkiarenaren antzerakoa. Aldiz, Sirio B izarraren bolumena Lurrarena bezalakoa da, eguzkiarena baino 40.000 aldiz txikiagoa. Hortaz, bere dentsitatea eguzkiarena baino 40.000 aldiz handiagoa da eta hau Lurrarena baino 1,4 handiagoa denez, Sirioren lagunaren dentsitatea, 60.000 kg/dm³ko dentsitate harrigarria ematen du emaitza bezala, hau da, material honen litro bakar batek, 60.000 kiloko masa izango luke.

Bitxikeriak

Sirioren sistema eztabaida antropologikoko gaia izan da, dirudienez, Sirio B izarra, dogondar afrikar tribuak ezagutzen baitzuen 1844an aurkitua izan aurretik, Marcel Griaule eta Germaine Dieterlen antropologo frantziarren arabera, dogondarren tradizioak 1931 eta 1952 bitartean aztertu zituztenak. Beharbada, Sirio B izarraren datu zehatzagoak, XX. mendean toki hartan ezarri ziren misiolariek sartu zituzten. Aipatu behar da, baita ere, dogondarrek, ustezko Sirio C izarraren esistentzia ere deskribatu dutela duela urte askotatik.

Maiar egutegian, urtea uztailak 26an hasten da, noiz Eguzkiak eta Siriok aldi berean argitzen duten.

Joanne Kathleen Rowling idazlea, Sirio izarraren izenean inspiratu zen (zakur izarra bezala ere ezaguna, dagoen konstelazioaren izenagatik), Harry Potterren bere sagako pertsonaietako bat, Sirius Black, izendatzeko.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sirius

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura