Merenra II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t imagen
t r2.7.1+) (robota Erantsia: zh:奈姆蒂姆萨夫二世
37. lerroa: 37. lerroa:
[[sh:Merenre Nemtyemsaf II]]
[[sh:Merenre Nemtyemsaf II]]
[[sv:Merenra II]]
[[sv:Merenra II]]
[[zh:奈姆蒂姆萨夫二世]]

05:06, 24 abuztua 2011ko berrikusketa

Merenra: Abidoseko Errege Zerrenda

Merenra Nemtyemsaf edo Merenra II.a, Egiptoko VI. dinastiako seigarren faraoia izan zen, Jürgen von Beckerathen arabera, K. a. 2194tik K. a. 2193 arte gobernatu zuena.

Bere aita Pepi II.aren oinordekoa izan zen, eta, ziuraski, erregealdi labur bat izan zuen.

Errege zerrenda batzuetan aipatua da, baina bere erregealdian gertaturiko gertakarien froga arkeologikorik ez dago.

Abidoseko Errege Zerrendan, Merenra Dyefaemsaf bezala agertzen da. Saqqarakoak ez du aipatzen. Manetonek, Mentesufis deitzen du, eta urte beteko erregealdia izan zuela dio.

Turineko Errege Kanona garai honi dagokion zatian oso kaltetua dagoena, Pepi II.ari dagokion "90 urte" jartzen duen lerro baten ondoren, zati bat baino ez da mantentzen, "urte bat" jartzen duen zeinuekin, Merenra II.aren erregealdiaren balizko iraupena. Hurrengo izena zuen zatia, galdu egin da, ziuraski, bere arreba eta emazteari zegokiona, Manetonek Nitokris deitzen duena, dinastia honetako azken faraoia.

Bere izena, lehenago, Antyemsaf bezala irakurtzen zen, ez zehatza bezala hartzen den irakurketa.


Aurrekoa
Pepi II.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko VI. dinastia
Ondorengoa
Nitokris