Maneton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maneton
high priest (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza K.a. III. mendea
Herrialdea  Egipto
Heriotza ezezaguna ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak high priest (en) Itzuli eta historialaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Egiptoko erlijioa

Maneton (antzinako grezieraz: Μανέθων, Manethōn, edo Μανέθως, Manethōs) greziar adierazpena zeukan apaiz eta historialari egiptoarra izan zen. Sebennitosen (oraingo Samannud) jaio zen K.a. III mendean. Bere jaiotze- eta heriotza-datak ez daude inon adierazita, baina Ptolomeo I eta Ptolomeo IIaren erregealdietan bizi zen. Papiro Hibeh-n, Maneton bat aipatzen da. Pertsonai bera balitz, Maneton Ptolomeo IIIaren erregealdian bizi izan litekeen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aigyptíaka (Egiptoren historia) idatzi zuen. Bertan, Egiptoren historia luzea kronologikoki antolatu zuen, aro mitikotik Alejandro Magnoren konkistara arte. Maneton, ziurrenik Ra eguzkiaren jaioaren apaiza izango zen Heliopolisen (Sincelo apaiz gorena zela bermatu zuen). Serapisen gurtzan (Osiris-Apis-en gurtzaren deribazio greko-mazedoniarra Alejandro Magnoren konkistaren ondorioz) agintari giza hartzen zen. Lehenengo bi Ptolomeotatik batek (K.a. 286 eta K.a. 278 artean) estatua bat inportatu zuen. Inportazio horren ikuskatzaileak Atenaseko Timoteo eta Maneton izan ziren.

Egipziarra izan arren eta gai egiptoarrak landu izan arren, greziera erabili zuen, gehienbat. Greziera erabiltzea ohikoa bihurtu zen dinastia helenistikoan, Ptolomeo faraoiekin. Bere obrarik famatuenak, hauek izan ziren:

  • Aigyptíaka
  • Heródotoren aurka
  • Liburu sakratua
  • Sothisen liburua