Archaea termoazidofiloak: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: no:Termofile organismer |
t r2.7.1) (robota Erantsia: ko:호열균 |
||
29. lerroa: | 29. lerroa: | ||
[[it:Organismo termofilo]] |
[[it:Organismo termofilo]] |
||
[[ja:好熱菌]] |
[[ja:好熱菌]] |
||
[[ko:호열균]] |
|||
[[nl:Thermofiel]] |
[[nl:Thermofiel]] |
||
[[nn:Termofil]] |
[[nn:Termofil]] |
11:52, 25 azaroa 2011ko berrikusketa
Archaea termoazidofiloak mikroorganismo prokariotoak dira, ingurumen azido eta oso beroetan bizi direnak. Arkeobakterio hauek 60 °C baino altuagoak diren tenperaturak behar dituzte bizitzeko, eta uraren irakite-puntutik oso gertu dauden tenperaturetan hazitzen dira.
pH oso azidoak ere jasaten dituzte, ohikoa izanik pH=1 duten habitatetan aurkitzea.
Mota horretako tenperatura eta pH-tetan bizitzeko archaea hauek zelula horma berezia dute, mureinarik gabekoa. Haien entzimek ere erresistentzia handia diete tenperatura altuei.
Kategoria honetako mikrobioen artean hiru dira genero aipagarrienak:
- Sulfolobus: mikrobio hauek itxura lobulatua dute, amebaren antzekoa. Iturri termaletan bizi dira 2 eta 3ren arteko pH-an. Batzuek sufrea oxidatzen dute (SH2), eta oxidazio honi esker lortzen dute beren prozesu metabolikoetarako energia.
- Thermoplasma: genero honetako mikrobioek ez dute zelula hormarik, eta haien mintza zelularrak lipido bereziak ditu. Sufrea duten iturri termaletan bizi dira, ingurune oso azidoetan.
- Pyrolobus: arkeobakterio hauek dira archaea termofiloenak, 113 °C-tan bizitzeko ez ezik, hazitzeko gai ere baitira. Itsaso sakoneko fumaroletan aurkitu dira mikrobio hauek, dortsal ozeanikoan.