Pedro Miralles: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:49, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Pedro Miralles industria-diseinatzaile eta arkitekto espainiarra izan zen (1955 - 1993). XX. mendearen bukaerako Espainiako diseinatzaile nagusietako bat izan zen. Arkitektura-ikasketak egin zituen, Valentzian hasi eta Madrilen bukatu. Espainiako hiriburuan kultura postmodernoarekin lotuta zeuden pertsonak ezagutu zituen: unibertsitatean maisu izan zuen Rafael Moneo arkitektoa, eta la movida madrileña deitu zen mugimenduko ordezkari batzuk, Pedro Almodóvar zinema-zuzendaria, esate baterako. 1983an, Jesús del Pozo jostunaren lantegian hasi zen lanean, eta urtebete geroago, banakako lehen altzari-erakusketa egin zuen, Valentzian. Industria-diseinatzaile gisa, 1987tik aurrera iritsi zen heldutasunera, Milanen Domus Academy master ospetsua egiteko diru-laguntza jaso zuenean. Harrezkero, lan asko egin zuen, Espainiako, Frantziako eta Italiako enpresentzat. Diseinurik aipagarrienak: Hakernar aulkia (1987); Andrew Sisters aulkiak (1988); Lyns aulkia (1989); Liquid lanpara (1991); Arabesco aulkia (1992).

Erreferentziak