Pedro Miralles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pedro Miralles
Bizitza
Jaiotza Valentzia1955eko abuztuaren  26a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Valentzia1993ko abuztuaren  30a (38 urte)
Jarduerak
Jarduerak industrial designerra Itzuli eta arkitektoa

Pedro Miralles Claver (Valentzia, 1955eko abuztuaren 26a - ib., 1993ko abuztuaren 30a) industria-diseinatzaile eta arkitekto espainiarra izan zen. XX. mendearen bukaerako Espainiako diseinatzaile nagusietako bat izan zen.

Arkitektura-ikasketak egin zituen, Valentzian hasi eta Madrilen bukatu. Espainiako hiriburuan kultura postmodernoarekin lotuta zeuden pertsonak ezagutu zituen: unibertsitatean maisu izan zuen Rafael Moneo arkitektoa, eta la movida madrileña deitu zen mugimenduko ordezkari batzuk, Pedro Almodóvar zinema-zuzendaria, esate baterako. 1983an, Jesús del Pozo jostunaren lantegian hasi zen lanean, eta urtebete geroago, banakako lehen altzari-erakusketa egin zuen, Valentzian. Industria-diseinatzaile gisa, 1987tik aurrera iritsi zen heldutasunera, Milanen Domus Academy master ospetsua egiteko diru-laguntza jaso zuenean. Harrezkero, lan asko egin zuen, Espainiako, Frantziako eta Italiako enpresentzat. Diseinurik aipagarrienak: Hakernar aulkia (1987); Andrew Sisters aulkiak (1988); Lyns aulkia (1989); Liquid lanpara (1991); Arabesco aulkia (1992).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]