José Luis García Sánchez: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiak egindako aldaketa. |
(Ez dago alderik)
|
02:55, 27 abendua 2011ko berrikusketa
José Luis García Sánchez (Salamanca, Espainia, 1941 -) espainiar zinema-zuzendaria da.
Biografia
Zinemako Eskola Ofizialean sartu zen, baina ez zituen ikasketak amaitu, ikasle guztiak kanporatu egin zituztelako. Zuzendari-laguntzaile gisa jardun du, baita telebistan eta bideogintzan ere, eta haurrentzako liburuak ere idatzi ditu.
1978an, Berlingo zinema-jaialdiko Urrezko Hartza irabazi zuen Las truchas filmarengatik.
Beste film batzuk: El lobo feroz, o cuando los hijos juegan al amor (1977), La corte del faraón (1985), Divinas palabras (1987), Tirano Banderas (1993), El seductor (1995), Adiós con el corazón (2000), María querida (2004), Los muertos no se tocan, nene (2011).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.