Flavio Magno Aurelio Kasiodoro: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiak egindako aldaketa. |
(Ez dago alderik)
|
03:15, 27 abendua 2011ko berrikusketa
Politikari eta historialari latinoa, (Scylacium, Calabria, 480 - Bruttium, 575). Goi-mailako karguak izan zituen ostrogodoek Italian agintean zeudenean; Teodorikoren eta Alarikoren ministro izan zen, besteak beste. Monasterio bat sortu zuen, Vivarium izenekoa. Bertan antzinako eskuizkribu asko kopiatu ziren; lan hura oso lagungarria izan zen kultura klasikoa hobeto ezagutu ahal izateko. De anima (filosofia tratatua), Variae, Chronica: Historia Gothica (12 lib.) eta De institutione divinarum et saecularium litterarum ditu lan azpimarragarrienak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.