Xavier Darasse: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t r2.7.2) (robota Erantsia: de:Xavier Darasse
8. lerroa: 8. lerroa:




[[fr:Xavier Darasse]]
== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{ lur | data=2011/12/27}}

[[de:Xavier Darasse]]
[[fr:Xavier Darasse]]

05:21, 29 abendua 2011ko berrikusketa

Xavier Darasse frantses musikaria izan zen (Okzitaniako Tolosa, Frantzia, 1934 - Tolosa, 1992). Parisko Kontserbatorioan ikasi zuen organoa eta konposizioa Duruflé eta Messiaenekin. Organo-jotzaile bikaina izan zen, eta hainbat sari irabazi zituen. Organoko irakasle izan zen Tolosako Kontserbatorioan. ORTFko eta Radio Franceko musika emanaldietako arduraduna izan zen (1962-1975). Frantzian, Alemanian eta Estatu Batuetan ibili zen antzinako musika nahiz gaurkoa interpretatzen eta musikako eskolak ematen. 1976an, auto istripu baten ondorioz, eskuineko besoa galdu zuen, eta hortik aurrera konposizioari eta pedagogiari ekin zion. Lanen artean ditu: orkestra musikarako L´Instant d´après (1977, hogeita hiru haize instrumentutarako), Instants éclatés (1983) eta Instants passés (1989); ganbera musikarako Trio à cordes (1982) eta Septembre (1989); ahots musikarako À propos d´Orphée (1978), II (1984), III (1987), Romanesques (1981) eta Psaume XXXII Exultate (1985). Horiez gainera, Messe pour Montserrat meza konposatu zuen 1978an. Oscar Wilderen Dorian Grayren erretratua eleberrian oinarritutako opera bat hasi zuen, baina bukatu gabe geratu zen.


Erreferentziak