Pesaro: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: ia:Pesaro
t r2.7.1) (robota Erantsia: be-x-old:Пэзара
30. lerroa: 30. lerroa:


[[ar:بيزارو]]
[[ar:بيزارو]]
[[be-x-old:Пэзара]]
[[bg:Пезаро]]
[[bg:Пезаро]]
[[br:Pesaro]]
[[br:Pesaro]]

23:25, 25 otsaila 2012ko berrikusketa

Pesaroko Piazza del Popolo

Pesaro (latinez: Pisaurum) Italiako ipar-ekialdeko hiria eta portua da, Pesaro eta Urbino herrialdeko (2.893 km2) hiriburua, Marcheko lurraldean, Itsaso Adriatikoaren ertzean, Foglia ibaiaren bokalean.

91.983 biztanle ditu (2004-12-31).

Historia

Pisaurum izena zuen antzina. Kolonia erromatarra izan zen (184). 1285etik 1445era bitartean, Malatesta familiaren eskuetan egon zen hiria, eta 1445ean Sforza familiak erosi zuen.

G. Rossiniren sorterria da; Liceo Musicale Rossini sortu zuen bertan musikagile horrek.

Ekonomia

Sufre-findegiak, mekanika-industria eta ehungintza dira jarduera ekonomiko nagusiak. Oso ezagun egin zen mundu osoan Pesaroko zeramika.

Ondasun nabarmenak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pesaro Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak