Trakea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: gl:Traquea
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Aldatua: ku:Qilqancik
43. lerroa: 43. lerroa:
[[ja:気管]]
[[ja:気管]]
[[kk:Кеңірдек]]
[[kk:Кеңірдек]]
[[ku:Zengilor]]
[[ku:Qilqancik]]
[[la:Trachea]]
[[la:Trachea]]
[[lt:Trachėja]]
[[lt:Trachėja]]

11:13, 10 ekaina 2012ko berrikusketa

Trakea

Trakea edo zintzur-hestea airea biriketara eramaten duen tutua da. Laringetik bronkioetara doa eta kartilaginotsua da. 10-16 zentimetro luze izaten da, eta 2,1-2,7 zentimetroko diametroa izaten du.

Hestegorriaren aurreko aldetik, laringearen beheko muturretik beherantz luzatzen da bi bronkio nagusitan banatu arte bosgarren orno torazikoaren mailan. Zuntzezko ehunez lotutako 15-20 eraztun itxurako kartilagoz osatuta dago. Eraztun hauek ez dira osoak, atzeko muturrak zuntzezko mintz muskulu leunez lotuta baitaude.

Eraztun lotailuen mailan hiru geruza nagusi azaltzen dira:

  • Barneko geruza mukosoa: epitelio zilindriko ziliodunez eta muki guruinez osatuta dago. Beran hartzaile sentsitiboak (eztularen zelula hartzaileak) daude.
  • Muskulu leuna: geruza mukosoa inguratzen du. Eztul egitean bronkioak uzkurtzen dituena da.
  • Zuntzezko ehuna: muskulu leuna inguratzen duena.