Ferenc II.a Rákóczi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
 
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Xirkan moved page Ferenc II.a to Ferenc II.a Rákóczi: Izen osoa
(Ez dago alderik)

10:24, 31 uztaila 2012ko berrikusketa

Transilvaniako printzea (Borsi, 1676 - Rodosto, Turkia, 1735). Ferenc I.aren hilondoko semea zen. 1688an Austriara eta, ondoren, Bohemiara eraman zuten, giro magiarretatik urruntzeagatik, baina 1694an Hungariara itzuli eta austriarren aurkako borrokara bultzatu zuten hango nobleek. Espainiako Ondorengotza Gerraren garaian (1700), habsburgotarrei eraso zien Frantziak lagunduta, baina preso hartu zuten (1701). Ihes egin eta Polonian babestu zen bi urtez. 1703an Hungariara itzuli eta Laborarien Matxinada gidatu zuen austriarren aurka. Garaipen batzuk lortu zituen hasieran, baina, frantsesen aldetik laguntzarik jasotzen ez baitzuen, Szatmárko Bakea hitzartu behar izan zuen Leopoldo I.a enperadorearekin 1711n. Erbestera jo behar izan zuen ondoren. Polonian eta Frantzian egon ondoren, 1717an Konstantinoplara jo eta austriarren aurkako armada antolatzeko agindua jaso zuen sultanarengandik. Austriarren eta frantsesen arteko bakea hitzartua zen dagoeneko, eta sultanak gerrarako asmorik ez zuela eta, atzera jo zuen Ferenc II.ak. Turkian eman zituen azken urteak.

Erreferentziak