Ferenc II.a Rákóczi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ferenc II.a Rákóczi
II. Rákóczi Ferenc Mányoki.jpg
Ferenc II.a Rákóczi. Ádám Mányokiren margolana.
Bizitza
Jaiotza Borša1676ko martxoaren 27a
Herrialdea  Hungaria
Heriotza Tekirdağ (en) Itzuli1735eko apirilaren 8a (59 urte)
Hobiratze lekua St. Elisabeth Cathedral (en) Itzuli
Familia
Aita Francis I Rákóczi
Ama Ilona Zrínyi
Ezkontidea(k) Charlotte Amalie of Hesse-Wanfried (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Rákóczi
Jarduerak
Jarduerak condottieroa
Jasotako sariak
Gradua jeneral
II. Rákóczi Ferenc aláírása.jpg

Ferenc II.a Rákóczi (Borsi, Hungariako Erresuma, gaur egun Eslovakia, 1676ko martxoaren 27a - Rodosto, Otomandar Inperioa, 1735ko apirilaren 8a), 1704 eta 1711 artean Transilvaniako printzea izan zen. Gaur egun, Hungariako heroi nazionala da.

Ferenc I.a Rákócziren hilondoko semea zen. 1688an Austriara eta, ondoren, Bohemiara eraman zuten, giro magyarretatik urruntzeagatik, baina 1694an Hungariara itzuli eta austriarren aurkako borrokara bultzatu zuten hango nobleek. Espainiako Ondorengotza Gerraren garaian (1700), Habsburgotarrei eraso zien Frantziak lagunduta, baina preso hartu zuten (1701). Ihes egin eta Polonian babestu zen bi urtez. 1703an Hungariara itzuli eta Laborarien Matxinada gidatu zuen austriarren aurka. Garaipen batzuk lortu zituen hasieran, baina, frantsesen aldetik laguntzarik jasotzen ez baitzuen, Szatmárko Bakea hitzartu behar izan zuen Leopoldo I.a enperadorearekin 1711n. Erbestera jo behar izan zuen ondoren. Polonian eta Frantzian egon ondoren, 1717an Konstantinoplara jo eta austriarren aurkako armada antolatzeko agindua jaso zuen sultanarengandik. Austriarren eta frantsesen arteko bakea hitzartua zen dagoeneko, eta sultanak gerrarako asmorik ez zuela eta, atzera jo zuen Ferenc II.ak. Turkian eman zituen azken urteak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]