Artaxerxes: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Image:Tomb of Artaxerxes I.jpg|thumb|right|Artaxerxes I.aren ustezko hilobia, [[Naqsh-e Rostam]]en, Iranen]]
{{ elhuyarlanean }}

'''Artaxerxes I.a''' ''Eskuluzea'', [[Persia]]ko errege akemenestarra K.a. 465-424 urteen bitartean, [[Xerxes I.a]]ren semea eta ondorengoa. [[Akemenestar Inperioa|Akemenestar Inperio]]ko seigarren erregea izan zen.

Iturri grekoetan μακρόχειρ ''Makrokheir'' goitizenaz aipatzen da (latinez, ''Longimanus'', eskuluzea), esaten baitzen eskuin-eskua ezkerra baino luzeagoa zuela.

Xerxes erregearen eta Amestris erreginaren bigarren semea zen. Aita gorteko ofizial batek hil zuen, eta Artaxerxes I.ak, erreinaldiaren hasieran, erregetza bermatzearren, bere anaia zaharrena, Dario, hil zuen. Xerxesen beste seme bat, Histaspes, [[Baktriana]]n haren aurka altxatu zen zen, baina garaitua izan zen. Printze eskuzabal baten oroitza utzi zuen, [[Temistokle]] atenastarra bere erbesteratzean onartu zuelako K.a. 463an eta juduei [[Jerusalem]]a itzultzen utzi zielako.

K.a. 450ean, atenastarrek, [[Zimon]] buru zutela, [[Zipre]]ri eraso zioten, eta persiarrak garaitu zituzten. Ondorioz, greziarrekiko bakea sinatu behar izan zuen ([[Kaliasen bakea]], K.a. 449-448), eta [[Kersoneso]] (gaur egungo [[Krimea]]ko penintsula) galdu zuen.

Artaxerxes hil zenean, haren seme [[Xerxes II.a]]k eskuratu zuen tronua.

[[Category:Akemenestar erregeak]]
[[Category:Egiptoko XXVII. dinastiako faraoiak]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}

14:52, 4 urria 2012ko berrikusketa

Artaxerxes I.aren ustezko hilobia, Naqsh-e Rostamen, Iranen

Artaxerxes I.a Eskuluzea, Persiako errege akemenestarra K.a. 465-424 urteen bitartean, Xerxes I.aren semea eta ondorengoa. Akemenestar Inperioko seigarren erregea izan zen.

Iturri grekoetan μακρόχειρ Makrokheir goitizenaz aipatzen da (latinez, Longimanus, eskuluzea), esaten baitzen eskuin-eskua ezkerra baino luzeagoa zuela.

Xerxes erregearen eta Amestris erreginaren bigarren semea zen. Aita gorteko ofizial batek hil zuen, eta Artaxerxes I.ak, erreinaldiaren hasieran, erregetza bermatzearren, bere anaia zaharrena, Dario, hil zuen. Xerxesen beste seme bat, Histaspes, Baktrianan haren aurka altxatu zen zen, baina garaitua izan zen. Printze eskuzabal baten oroitza utzi zuen, Temistokle atenastarra bere erbesteratzean onartu zuelako K.a. 463an eta juduei Jerusalema itzultzen utzi zielako.

K.a. 450ean, atenastarrek, Zimon buru zutela, Zipreri eraso zioten, eta persiarrak garaitu zituzten. Ondorioz, greziarrekiko bakea sinatu behar izan zuen (Kaliasen bakea, K.a. 449-448), eta Kersoneso (gaur egungo Krimeako penintsula) galdu zuen.

Artaxerxes hil zenean, haren seme Xerxes II.ak eskuratu zuen tronua.

Erreferentziak

Txantiloi:Elhuyar