Alain Decaux: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Frantziako Zientzien Akademiako Kideak +Frantziako Zientzien Akademiako kideak)
t Bot: hizkuntza arteko 7 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q1235728 orrian
16. lerroa: 16. lerroa:
[[Kategoria:1925eko jaiotzak]]
[[Kategoria:1925eko jaiotzak]]
[[Kategoria:Frantziako historialariak]]
[[Kategoria:Frantziako historialariak]]

[[de:Alain Decaux]]
[[en:Alain Decaux]]
[[fr:Alain Decaux]]
[[it:Alain Decaux]]
[[la:Alanus Decaux]]
[[nl:Alain Decaux]]
[[ro:Alain Decaux]]

05:11, 18 martxoa 2013ko berrikusketa

Alain Decaux (Lille, Frantzia, 1925) historialaria eta frantsesezko idazlea da.

Bizitza

Zuzenbide-ikasketak egin ondoren, kazetaritzan hasi zen lanean. L'Histoire pour tous aldizkaria sortu zuen, Historia Magazine aldizkariko zuzendari izan zen, eta Nouvelles littéraires eta Figaro littéraire aldizkarietako lankide izan zen. Gero, irratian hasi zen: 1951n, La Tribune de l'histoire sortu zuen, André Castelotekin eta Jean-François Chiappekin. Telebistan ere egin zituen zenbait saio: La Caméra explore le temps, Alain Decaux raconte, Le Dossier d'Alain Decaux eta Alain Decaux face à l'histoire.

Hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste, Louis XVII (1947), La Conspiration du général Malet (1952), La Belle Histoire de Versailles (1954), Les Grands Mystères du passé (1964), Histoire des Françaises (1972), Victor Hugo (1984), Les Assassins (1986), Morts pour Vichy (2000), Chantilly et Noyon dans l'histoire (2001), Tous les personnages sont vrais (2005), Le Duc d'Aumale (2006), La Révolution de la Croix: Néron et les chrétiens (2007), Coup d'État à l'Élysée (2008) eta Dictionnaire amoureux de Alexandre Dumas (2010).

1980an, Frantziako Akademiako kide hautatu zuten. 1999an, frankofoniako Alain Decaux Literatura Sariketa antolatu zuen Lilleko Fundazioak, idazle frankofono berriak saritzeko, eta sari horien babesle da Alain Decaux 2003az geroztik.

Erreferentziak