Wikipedia:Administratzaileak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Administratzaileak Wikipedian ekintza bereziak egiteko ahalmen teknikoa eman zaien lankide taldea dira. Ingelesez sysops, system operators edo administrators deitu ohi zaie. Besteak beste, ondorengo ekintza hauek egin ditzakete (edo, hobeto esanda, ekintza hauek egiteko ardura hartzen dute, Euskarazko Wikipediaren onerako):

Wikipedia Administrator.svg
  • Erregistraturikoen eta anonimoen IP helbideak blokeatu edo desblokeatu.
  • Orriak babestu eta babestutako orrietan aldaketak egin.
  • Orriak eta irudiak ezabatu, Euskal Wikipedian argitaratzeko desegokiak badira (hala ere, orriak 5.000 berrikuspen baino gehiago baditu, administratzaileek ezingo dute ezabatu).
  • Sortu ezin diren artikulu izenak baliogabetu.
  • Orrialde bati izena aldatu.
  • Ezabatutako orriak eta irudiak ikusi (historia) eta berreskuratu.
  • Orrialde berrikuspenak ezkutatu eta ezabatu.
  • Wikilari baten azken aldaketak atzera bota.
  • Sistemako mezuak aldatu.

Administratzaile izan nahi baduzu, begira ezazu ea baldintzak betetzen dituzun; baiezkoan, abia ezazu eztabaida bat Txokoan. Gaur egun, 10 pertsonak dute administratzaile estatusa Euskarazko Wikipedian.

Administratzaileen hautaketa[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipediako administratzaileen hautaketa bozketa bidez egiten da. Kargua hartu nahi duen orok, gutxieneko baldintza batzuk bete behar ditu edizio-kopuruari eta Wikipedian egiten duen lanaren inguruan. Baldintza betetzen badira, bere burua aurkeztu dezake administratzaile izateko eta bozketan baiezkoa ateratzen bada, burokrata batek administratzaile bihurtuko du.

Euskarazko Wikipediako administratzaileak[aldatu iturburu kodea]

Lanean dihardutenak[aldatu iturburu kodea]

Entziklopedia honetan administratzaile zereginetan diharduten wikilariak hauek dira, azken urtebetean egindako administrazio-ekintza kopuruaren ordenan:[oh 1]

(Baliteke zerrenda eguneratuta ez egotea.)

Geldi daudenak[aldatu iturburu kodea]

Entziklopedia honen administratzaile diren baina azken urtebetean hilero gutxienez edizio bat egitera iritsi ez direnak, berriz, hauek dira, alfabetoaren ordenan:

(Baliteke zerrenda eguneratuta ez egotea.)

Administratzaile ahalmenak dituzten bot kontuak[aldatu iturburu kodea]

Txokoan hala adostuta, administratzaile ahalmenak eman zaizkie bi bot kontu hauei, ahalmen horiek eskatzen dituzten lan errepikakorrak egin ditzaten:

  • An13saBot (lehendik administratzaile izendatuta dagoen An13sa wikilariak darabilena)
  • TheklanBot (lehendik administratzaile izendatuta dagoen Theklan wikilariak darabilena)

Administratzaile ohiak[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipediak administratzaileen jarduera berrikusteko politika propiorik ez duenez, Wikimedia komunitateko politika orokorra hartzen da kontuan, lankide bati administratzaile eskubideak kentzeko garaian: Administratzaileen Jarduera Aztertzeko Politika.

Euskarazko Wikipedian administratzaile izan ziren lankideak:

Erabiltzaile motak[aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu iturburu kodea]

  1. Ekintzen zenbaketaren eguna: 2016-10-16.