Safaviden dinastia: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}}) |
||
5. lerroa: | 5. lerroa: | ||
{{ lur | data=2011/12/27}} |
{{ lur | data=2011/12/27}} |
||
{{commonskat |
{{commonskat}} |
||
{{AO lotura|no}} |
{{AO lotura|no}} |
||
{{AO lotura|fa}} |
{{AO lotura|fa}} |
11:01, 7 urtarrila 2014ko berrikusketa
Safavi 1501-1736 urte bitartean Persian agindu zuen arabiar jatorriko dinastia xiiaz esaten da. Safaviak Safi ed-Din (1253-1334) xeke arabiarraren ondorengoak ziren; 1399an utzi zuten ordena sunia eta Azerbaijandik hasita Persia eta Asia Txikira zabaldu zuten beren sinestea. 1488an, otomandarren aurka zeuden turkiar herri guztiak bildu zituen Isma´il buruzagi safaviak eta, Persiako mendebaleko osteak garaitu ondoren, shah titulua jaso zuen 1501ean. Abbas I.a Handiaren garaian (1587-1628) bizi izan zuen bere gorena Ismāil I.ak sortu zuen dinastiak. Persiak ospe handia izan zuen Europan garai haietan eta XVII. mende osoan zehar, eta eragin berezia izan zuen India aldean, pertsiar moldeak arras nagusitu baitziren mongoliarren mende zeuden lurralde haietan. Safavi dinastiaren ekiteari esker gorpuztu zen Persia modernoa, egungo Iranen aitzindari izan zen estatua, eta sinesmen xiiari esker iraun zuten baturik inperio haren barnean zeuden herriek.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Safaviden dinastia |