Richard Neville, Warwickeko 16. kondea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Richard Neville, 16th Earl of Warwick lotu du, Wikidataren arabera.
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Xirkan wikilariak «Richard Neville Warwick» orria «Richard Neville, Warwickeko 16. kondea» izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

00:16, 21 azaroa 2014ko berrikusketa

Richard Neville Warwick (?, 1428 - Barnet, Hertfordshire, 1471) jaun ingelesa, Erregegilea deitua . Bi Arrosen Gerran Yorkeko etxearen alde, eta Henrike VI.aren eta Lancaster etxearen kontra jardun zuen. Saint Albanseko Guduan garaipena lortu zuen, eta Northamptongo Guduan Henrike VI.a erregea garaitu eta atxilotu zuen; azkenik Yorkeko etxea hautatu zuten erregetzarako.

Henrike VI.a errege ohiaren osteek, ordea, Yorkeko dukea menderatu zuten eta Warwickek ihes egin behar izan zuen. Londresera itzuli zenean, Yorkeko seme Eduardo IV.ak errege izendatu zuen bere burua (1461), eta Margarita Anjoukoaren armadari nagusitu zitzaion. Eduardo IV.a errege berriak ohorez hartu zuen Warwick, baina Warwicken esanaren kontra, Elizabeth Woodvillerekin ezkondu izanagatik, Margarita Anjoukoaren zerbitzuan jarri zen Warwick, eta Henrike VI. izendarazi zuen berriro errege. Azkenik, Eduardoren osteek garaitu eta hil zuten Warwick.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Neville, Warwickeko 16. kondea Aldatu lotura Wikidatan