Margarita Anjoukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Anjoukoa

Bizitza
JaiotzaPont-à-Mousson1430eko martxoaren 23a
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaSouzay-Champigny1482ko abuztuaren 25a (52 urte)
Hobiratze lekuaAngers Cathedral (en) Itzuli
Familia
AitaRenato Anjoukoa
AmaIsabella, Duchess of Lorraine
Ezkontidea(k)Henrike VI.a Ingalaterrakoa  (1445eko apirilaren 23a, 1445eko apirilaren 22a (egutegi gregorianoa) -  1471ko maiatzaren 21a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Valois-Anjou (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, aristokrata eta ezkontidea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 8375049 Edit the value on Wikidata

Margarita Anjoukoa (Pont-à-Mousson, 1430eko martxoaren 23a - Dampierre-sur-Loire, 1482ko abuztuaren 25a) Ingalaterrako erregina ezkontidea izan zen 1445etik 1461era eta 1470etik 1471ra.

Napoliko errege Renato Anjoukoa eta Elisabet Lorrenakoaren alaba izan zen. Apirilaren 23an Henrike VI.a Ingalaterrakoa erregearekin ezkondu eta Ingalaterrako erregina ezkontide bihurtu zen. Seme bat izan zuten, Eduardo Westminsterkoa, Galesko printzea. Garai hartan Henrikek bere buruko gaixotasunaren sintomak zituen eta Margaritak haren izenean gobernatu zuen.

Lancaster etxeko buru nagusietako bat izan zen Bi Arrosen Gerran. 1461ean Towtongo guduan izandako porrotaren ondoren Eduardo IV.a bere burua Ingalaterrako errege izendatu zuen eta Margaritak Frantziara ihes egin zuen bere semearekin.

1470ean bere senarrarentzako tronua berreskuratu zuen Richard Nevilleren laguntzarekin. Hala ere, 1471ko maiatzaren 4an, Lancasterren etxeak behin betiko porrota jasan zuen York etxearen aurrean, Tewkesburyko guduan. Galesko printzea guduan hil zen, eta Henrike eta Margarita Londresko dorrean espetxeratu zituzten. Henrike handik gutxira hil zen, beharbada eraila.

1475ean bere lehengusu Luis XI.a Frantziakoak erreskate bat ordaindu zuen eta Margarita askatu eta Frantziara joan zen, non zazpi urte geroago hil zen.