Txakurraren partia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q12268317 orrian
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
66. lerroa: 66. lerroa:
[[Kategoria:Txomin Artolaren abestiak]]
[[Kategoria:Txomin Artolaren abestiak]]
[[Kategoria:1975eko abestiak]]
[[Kategoria:1975eko abestiak]]
[[Kategoria:Fernando Artola]]

14:00, 12 otsaila 2016ko berrikusketa

Txakurraren partia
Txuriko
HitzakFernando Bordari Artola-Txomin Artola
MusikaTxomin Artola
Urtea1975
Multimedia"Txakurraren partia" abestia entzungai

Txakurraren partia edo Txuriko 1975an Txomin Artola kantautoreak kaleratutako abesti bat da.

Abestiaren gaia Txuriko izeneko txakur bat da. Hitzak Txomin Artolaren aita zen Fernando Bordari Artola bertsolariak idatzitakoak dira.

Hitzak

Gu gazte giñadela
txalupa guziak
txakurtxo bat ohi zuten
ontzi barrenian
begi-erne, abila
etzan zaunkaria
ihes zihoan arraia
harrapatzailea.

Seme, esango dizut
nola gertatzen zan
punitutako arraia
suelto... batzuetan
legatzak, ospa! ihes...
txakurra, jauzten zan
ta bet-betean arraia
artzen zun ortzetan.

Lana orren saria
zakurren partia
deitzen genion guziok
ongi merezia!
maitea, maitea zan
zakur ehiztaria
txalupa betetzen zun
anima gabiak...

Unea etorri da
zuri kontatzeko
zer nolako txakurra
zen gure "Txuriko"
auin izugarriak
etzun izutuko
arraia utzi baiûo
lenago itoko.

Goiz itsusi batean
ez naiz ez aztuko
bere lana beteaz
jauzi zan "Txuriko"
baga haundi artean
ehiza...! ez utziko!
legatz aundi batekin
ito zan betiko.

Kanpo loturak