Txakur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txakur
Pastor vasco m 14months loby 3018.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
GeneroaCanis
EspezieaCanis lupus
Azpiespeziea Canis lupus familiaris
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
Haginkadaren indarra 117
Entzumen frekuentzia 67 hertz — 45.000 hertz

Txakurra, zakurra edo ora[1] (Canis lupus familiaris[2] otsoen azpiespezietzat hartzen denean eta Canis familiaris[3] espezie ezberdin gisa hartzen denean)[4] ugaztun haragijale bat da. Caninae taldeko kidea da[5] eta lur-lehorreko haragijalerik ugariena da[6][7][8][9][10]. Txakurrak eta otsoak (Canis lupus) taxoi-ahizpak dira; izan ere, txakurrak etxekotu zirenean existitzen ziren otsoak ez dira gaur egungo otsoak bezalakoak[11][12]. Hertsiki, gaur egungo otso zein txakurren arbasoa desagertua dago[13]. Txakurra izan zen etxekotutako lehen animalia[14] eta milurtekoetan zehar hautespen artifizial bidez hainbat ezaugarri izateko aukeratu ditu gizakiak[15].

Gizakien eta txakurren arteko lotura luzeak txakurren portaera sakonki aldatu du, gizakien behar ezberdinetara egokitzeko[16]. Txakurrak ere almidoi handia duen dieta batera egokitu dira, beste kanidoak ez bezala[17]. Ikerketen arabera, gizakiengan soziabilitatea handitu eta inteligentzia erlatiboki jaisten duten eremu genetikoetan mutazioak dituzte txakurrek[18][19]. Txakurrek bariazio handia izan dute tamainan, kolorean eta forman[20]. Txakurrek paper oso ezberdinak dituzte gizakien ondoan; ehiza, abeltzaintza, leretatik tiratzea, zaintza, poliziak laguntzea, adiskidetasuna edo ezgaituak laguntzea dira lan horietako batzuk. Duen papera dela eta, askotan "gizakiaren lagunik onena" etiketa eman zaio.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsoaren dibergentzia denbora
otso/txakur arbasoa
Mundu berriko kladoa
5.400 [13.000] urte

Mexiko Dogs, jackals, wolves, and foxes (Plate IV) C. l. baileyi mod.jpg



Ipar Amerika/Hokkaido Dogs, jackals, wolves, and foxes (Plate V).jpg


 (12.500 [31.000] urte) 
Mundu zaharreko kladoa
Mundu zaharreko otsoak
11.000 [27.500] urte

Asiako goi-ordokiak Dogs, jackals, wolves, and foxes (Plate III).jpg



Asiako behe-ordokiak Dogs, jackals, wolves, and foxes (Plate IV).jpg





Ekialde Hurbila Dogs, jackals, wolves, and foxes (Plate IV) C. l. arabs mod.jpg



Europa Dogs, jackals, wolves, and foxes (Plate I).jpg




Txakur anzestrala
10.300 [25.700] urte

Txakurrak Tibetan mastiff (white background).jpg



Dingoak Dogs, jackals, wolves, and foxes (Plate XXXVII).jpg



Basenjiak Dogs, jackals, wolves, and foxes (Plate XXXVII).jpg


 (11.700 [29.000] urte) 


Genoma osoaren analisi filogenetikoarekin osatutako zuhaitz honetan gaur egungo otso eta txakur populazio ezberdinak agertzen dira[7], bi mutazio denbora ezberdin kontuan hartuz, Lindblad-Toh (1x10−8)[5] edo [Skoglund] (0.4x10−8).[21] Txakurra azpiespezie genetikoki dibergentea da otsoarekiko, baina txakurren arteko dibergentziak txakurrek eta otsoek dutenaren ia parekoak dira; ziurrenik, antzinako nahasketa genetiko eta otso-geneen prebalentzia handiagoaren ondorio izango da.[7]


Etologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakurrak hamar hilabete betetzen dituenean bere eskolaratze adina heldu dela esan daiteke. Momentu horretan, bere kume aroa bukatzear dago eta heldua den garairako prestatu behar du gizakiak. Eskolaratze hau, oso garrantzitsua da bere bizitza era egoki batean garatzeko. Prozesu hau hasi baino lehen, bere eguneroko bizitzan bizi izandako esperientzia positibo nahiz negatiboak premia handikoak izango dira, bere ikasketa prozesu hau errazteko edota sailkatzeko. Ordura arte, animalia ez da inoiz derrigortu ezer egitera, hau da, bakean utzi zaio eta jolasaren truke ez zaio ezer eman.

Baina une horretatik aurrera, taldearen barruan bere lekua zein den ikasi behar du. Hots, hortik aurrera ez du katuen atzean ibili behar, bere jabearen ondoan geratuz, bai zutunik, bai jesarriz, bere abiaduran ibili tiratu gabe, eta hainbat gauza gehiago. Txakurra,ordea, ez dago aginduetara ohituta eta ez du ohitu nahi.

Epagneul bretoi arraza.

Prozesu hau oso zaila eta luzea izan daiteke, baina ezinbestekoa dela baiezta daiteke. Ikasketa hau garatzeko, badaude hainbat ariketa, eta txakurrak ahalik eta azkarren ikas dezan, janaria eta jolasa erabiltzen dira eskola bukaeran, sari bezala. Honekin, berak jakingo du ondo egitearen ondorioz saria eta jabearen poza izango direla.

Animaliaren bezaketa (etxekotzea), txakur orekatu bat izatea du helburu.

Aipatzekoa da Euskal Herrian, orain arte ez dela etologia batere zabaldurik egon beste herrialde batzuekin alderatuz. Beste herrialde askotan, oso murgilduta daude gai honen inguruan eta txakurra familiaren barnean beste kide bat da bere osotasunean, bai dendetara joateko, bai jatetxera joateko, eta abar.

Txakurra eta gizakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakurra gizakiaren jarduera ekonomikoetan laguntzaile moduan erabili ohi da, bereziki artzaintza lanetan, abereak gidatu eta beste piztiengandik babesteko. Defentsarako eta zelatari moduan ere erabiltzen dira; horrela, ohikoa da etxe aurrealdeetan txakurra lotuta edukitzea pertsona arrotzen etorreraz ohartaraztekoeta polizia-lanetan. Itsuak eta beste gaigabetuak laguntzeko ere erabiltzen dira, itsuen kasuan kaleetan zehar mugitzen eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen kasuan gauzak garraiatzen. Polizia lanetan ere erabili dira, horien usaimen zorrotzari esker droga ilegalak, lehergailuak eta bestelako substantziak hautemateko gauza baitira.

Esaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txákurrak buztana ógiagatik erabiltan du[22]
  • Gaur txakurren eguna egiten du

Euskal Herriko bertako txakur arrazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «or», Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua.
  2.   Mammal species of the world : a taxonomic and geographic reference (3rd ed. argitaraldia) Johns Hopkins University Press 2005 ISBN 0801882214 PMC 57557352 https://www.worldcat.org/oclc/57557352 .
  3. (Ingelesez)  von,, Linné, Carl; Gesellschaft., Deutsche Zoologische (1894) Caroli Linnæi Systema naturæ. https://www.biodiversitylibrary.org/item/80764#page/48/mode/1up. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  4.   1957-, Wang, Xiaoming, (2010) Dogs : their fossil relatives and evolutionary history Columbia University Press ISBN 9780231509435 PMC 822229250 https://www.worldcat.org/oclc/822229250 .
  5. a b (Ingelesez)  Lindblad-Toh, Kerstin; Wade, Claire M; Mikkelsen, Tarjei S.; Karlsson, Elinor K.; Jaffe, David B.; Kamal, Michael; Clamp, Michele; Chang, Jean L. et al. (2005-12) «Genome sequence, comparative analysis and haplotype structure of the domestic dog» Nature (7069): 803–819 doi:10.1038/nature04338 ISSN 0028-0836 https://doi.org/10.1038/nature04338. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  6. (Ingelesez)  Young, Julie K.; Olson, Kirk A.; Reading, Richard P.; Amgalanbaatar, Sukh; Berger, Joel (2011-02) «Is Wildlife Going to the Dogs? Impacts of Feral and Free-roaming Dogs on Wildlife Populations» BioScience (2): 125–132 doi:10.1525/bio.2011.61.2.7 ISSN 1525-3244 https://academic.oup.com/bioscience/article/61/2/125/242696. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  7. a b c (Ingelesez)  Fan, Zhenxin; Silva, Pedro; Gronau, Ilan; Wang, Shuoguo; Armero, Aitor Serres; Schweizer, Rena M.; Ramirez, Oscar; Pollinger, John et al. (2016-02-01) «Worldwide patterns of genomic variation and admixture in gray wolves» Genome Research (2): 163–173 doi:10.1101/gr.197517.115 ISSN 1088-9051 PMID 26680994 PMC PMC4728369 http://genome.cshlp.org/content/26/2/163. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  8. (Ingelesez)  Thalmann, O.; Shapiro, B.; Cui, P.; Schuenemann, V. J.; Sawyer, S. K.; Greenfield, D. L.; Germonpré, M. B.; Sablin, M. V. et al. (2013-11-15) «Complete Mitochondrial Genomes of Ancient Canids Suggest a European Origin of Domestic Dogs» Science (6160): 871–874 doi:10.1126/science.1243650 ISSN 0036-8075 PMID 24233726 http://science.sciencemag.org/content/342/6160/871. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  9. (Ingelesez)  Vila, C.; Amorim, I. R.; Leonard, J. A.; Posada, D.; Castroviejo, J.; Petrucci-Fonseca, F.; Crandall, K. A.; Ellegren, H. et al. (1999-12) «Mitochondrial DNA phylogeography and population history of the grey wolf Canis lupus» Molecular Ecology (12): 2089–2103 doi:10.1046/j.1365-294x.1999.00825.x ISSN 0962-1083 https://doi.org/10.1046/j.1365-294x.1999.00825.x. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  10. (Ingelesez)  J., Daniels, Thomas; Marc, Bekoff, (1989) «Population and Social Biology of Free-Ranging Dogs, Canis familiaris» Animal Studies Repository http://animalstudiesrepository.org/acwp_ehlm/18/. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  11. (Ingelesez)  Freedman, Adam H.; Gronau, Ilan; Schweizer, Rena M.; Vecchyo, Diego Ortega-Del; Han, Eunjung; Silva, Pedro M.; Galaverni, Marco; Fan, Zhenxin et al. (2014-01-16) «Genome Sequencing Highlights the Dynamic Early History of Dogs» PLOS Genetics (1): e1004016 doi:10.1371/journal.pgen.1004016 ISSN 1553-7404 PMID 24453982 PMC PMC3894170 http://journals.plos.org/plosgenetics/article?id=10.1371/journal.pgen.1004016. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  12.   Larson, Greger; Bradley, Daniel G. (2014-01-16) «How Much Is That in Dog Years? The Advent of Canine Population Genomics» PLoS Genetics (1) doi:10.1371/journal.pgen.1004093 ISSN 1553-7390 PMID 24453989 PMC PMC3894154 https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC3894154/. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  13. (Ingelesez)  Serpell, James (2016-11-30) The Domestic Dog: Its Evolution, Behavior and Interactions with People Cambridge University Press ISBN 9781316817681 https://books.google.com/books?id=FY6aDQAAQBAJ&pg=PT61. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  14.   Perri, Angela (2016-04) «A wolf in dog's clothing: Initial dog domestication and Pleistocene wolf variation» Journal of Archaeological Science (68): 1–4 doi:10.1016/j.jas.2016.02.003 ISSN 0305-4403 https://doi.org/10.1016/j.jas.2016.02.003. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  15. (Ingelesez)  «Canis lupus familiaris (dog)» Animal Diversity Web http://animaldiversity.ummz.umich.edu/site/accounts/information/Canis_lupus_familiaris.html. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  16. (Ingelesez)  Berns, Gregory S.; Brooks, Andrew M.; Spivak, Mark (2012-05-11) «Functional MRI in Awake Unrestrained Dogs» PLOS ONE (5): e38027 doi:10.1371/journal.pone.0038027 ISSN 1932-6203 PMID 22606363 PMC PMC3350478 http://journals.plos.org/plosone/article?id=10.1371/journal.pone.0038027. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  17. (Ingelesez)  Axelsson, Erik; Ratnakumar, Abhirami; Arendt, Maja-Louise; Maqbool, Khurram; Webster, Matthew T.; Perloski, Michele; Liberg, Olof; Arnemo, Jon M. et al. (2013-01-23) «The genomic signature of dog domestication reveals adaptation to a starch-rich diet» Nature (7441): 360–364 doi:10.1038/nature11837 ISSN 0028-0836 https://doi.org/10.1038/nature11837. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  18. (Ingelesez)  vonHoldt, Bridgett M.; Shuldiner, Emily; Koch, Ilana Janowitz; Kartzinel, Rebecca Y.; Hogan, Andrew; Brubaker, Lauren; Wanser, Shelby; Stahler, Daniel et al. (2017-07-01) «Structural variants in genes associated with human Williams-Beuren syndrome underlie stereotypical hypersociability in domestic dogs» Science Advances (7): e1700398 doi:10.1126/sciadv.1700398 ISSN 2375-2548 http://advances.sciencemag.org/content/3/7/e1700398. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  19.   Abed, Mira «Scientists find key 'friendliness' genes that distinguish dogs from wolves» latimes.com http://www.latimes.com/science/sciencenow/la-sci-sn-dog-friendliness-genes-20170719-story.html. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  20. (Ingelesez)  Swaminathan, Nikhil «Why are different breeds of dogs all considered the same species?» Scientific American http://www.scientificamerican.com/article/different-dog-breeds-same-species/. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  21.   Skoglund, Pontus; Ersmark, Erik; Palkopoulou, Eleftheria; Dalén, Love (2015-06) «Ancient Wolf Genome Reveals an Early Divergence of Domestic Dog Ancestors and Admixture into High-Latitude Breeds» Current Biology (11): 1515–1519 doi:10.1016/j.cub.2015.04.019 ISSN 0960-9822 https://doi.org/10.1016/j.cub.2015.04.019. Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  22. Jose Estornes (1968). Erronkari'ko uskara, Auñamendi.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txakur Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: txakur .