Heinrich Lenz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Heinrich Friedrich Emil Lenz''' (1804ko otsailaren 12 - 1865eko otsailaren 10) fisikari errusiar bat izan zen, baltikoko alemaniarra hain zuzen, 1833an bere izenez ezaguna den...»
 
10. lerroa: 10. lerroa:


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
[[Elektrizitatea]]
*[[Elektrizitatea]]
[[Elektrizitatearen historia]]
*[[Elektrizitatearen historia]]
[[Faradayren legea]]
*[[Faradayren legea]]
[[Lenz-en Legea|Lenz-en legea]]
*[[Lenz-en Legea|Lenz-en legea]]

17:58, 23 abendua 2016ko berrikusketa

Heinrich Friedrich Emil Lenz (1804ko otsailaren 12 - 1865eko otsailaren 10) fisikari errusiar bat izan zen, baltikoko alemaniarra hain zuzen, 1833an bere izenez ezaguna den Lenz-en Legea argitaratzeagatik ospetsua. Lenz-en legeak ondorengoa dio:

"Induzituriko korrontearen noranzkoa korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokiona da."

Gorputzek beren tenperaturaren arabera duten eroankortasunari buruz ere ikerketa esanguratsuak egin zituen eta 1843an bi hauen arteko erlazioa aurkitzea lortu zuen, beranduago James Prescott Joule fisikari ingelesak zabaldu eta osatuko zuena. Hori dela eta, Joule efektua izenez da ezaguna.

Gaur egungo Estonian jaioa, 1820an bigarren hezkuntza amaitu ondoren, kimika eta fisika ikasteari ekin zion Tartu-ko Unibertsitatean, bere jaioterrian. Otto von Kotzebuerekin egin zuen bere hirugarren munduan zeharreko bidaia 1823tik 1826ra bitartean. Bidaian zehar, Lenz-ek baldintza klimatikoak eta itsasoko uraren propietate fisikoak ikasten jardun zuen, eta 1831. urtean elektromagnetismoa ikasteari ekin zion. Bidaiaren ostean, Lenz San Petesburgoko Unibertsitatean hasi zen lanean, Matematika eta Fisikako Dekano bezala 1840 eta 1863 urteen artean.

Jada izendatuta dagoen Lenz-en Legearen ondorioz Faradayren legea osatu zen. Hori dela eta, Faraday-Lenz legea bezala ere ezagutzen da, arazoaren aurrean eginiko esfortzuari ohore eginez.

Ikus, gainera