Hipererraldoi hori: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Hipererraldoi hori''' bat bere espektru mota A eta K artean aldatzen den eta 20 eta 50 eguzki masa arteko masa duen izar hipererraldoi mota bat da. Izar mota h...»
(Ez dago alderik)

12:58, 10 ekaina 2017ko berrikusketa

Hipererraldoi hori bat bere espektru mota A eta K artean aldatzen den eta 20 eta 50 eguzki masa arteko masa duen izar hipererraldoi mota bat da. Izar mota hau oso arraroa da, bere eboluzioaren oso fase goiztiarrean bait dago, eta bi mota daude: sekuentzia nagusitik supererraldoi hori fasera eboluzionatzen ari direnak (Magallanesen Laino Handian dagoen HD 33579rekin gertatzen den bezala) eta izar supererraldoi gorri oihen nukleotzat hartzen direnak, fase horretatik izar aldakor urdin argitsura eboluzionatzen ari direnak, edo Wolf-Rayet izarrera, edo baita aurresupernobara ere (Rho Cassiopeiae, IRC+10420 edo HR 8752rekin gertatzen den bezala) kasu honetan masa galera handia jasanez.

Eboluzioa

Izar hauek Hertzsprung-Russell diagraman Hustasun Ebolutibo Horia (Yellow Evolutionary Void ingelesez) bezala deritzon esparru baten daude, non nolabaiteko ezegonkortasuna erakusten duten, gutxienez supererraldoi gorri fasetik eboluzionatzen ari direnen kasuan, euren itxurazko argitasunaren eta euren azaleko tenperaturaren bariazioak dakartzana, izarraren argitasuna, gutxi gora-behera iraunkor mantentzen bada ere, baita materia galera suposatzen duten aldikako eztandak ere. Euren ondorengo eboluzioa materia galtzen jarraitzea da, masa baxuko izar aldakor urdin argitsu bihurtzeko, eta hortik Wolf-Rayet izar, supernoba bezala eztanda eginez amaitzeko, baina gerta daiteke, baita ere, supernoba bezala eztanda egitea oraindik hipererraldoi hori diren bitartean, aipaturiko beste etapa horietatik pasa gabe.

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Hipergigante amarilla» artikulutik itzulia izan da, 2015-03-03 data duen 80364909 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.