Tau3 Gruis: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Tau3 Gruis''' (τ<sup>3</sup> Gru / HD 216823 / HR 8722) Grus (kurriloa) konstelazioko izar bat da. +5,72 itxurazko magnitudekoa, Tau [...»
(Ez dago alderik)

16:18, 11 ekaina 2017ko berrikusketa

Tau3 Gruis3 Gru / HD 216823 / HR 8722) Grus (kurriloa) konstelazioko izar bat da. +5,72 itxurazko magnitudekoa, Tau bayerren izendapena beste bi izarrekin banatzen du, τ1 Gru y τ2 Grurekin. Hiru izarrak ez daude elkarren artean fisikoki lotuta, gure eguzki sistematik distantzia ezberdinetara daudelarik. Tau3 Gruis, hiruretatik urrunen duguna, 272 argi urteko distantziara dago.

Tau3 Gruis lerro metalikodun izar edo Am izar bezala katalogatua dago. Tau3 Gruisen errotazio abiadura oraindik neurtua izan ez den arren, Am izarrak A espektru motako beste izar batzuekin alderatuta motel biratzeagatik bereizten dira, elementuren batzuk erradiazio bidez azalera igotzea eta beste batzuk, grabitatearen ondorioz, barnera hondoratzea eragiten duena. Honek, espektruak zenbait metalen xurgapen lerro indartsu eta sarritan aldakorrak izatea eragiten du. Am izarrik ezagunenak Sirius (α Canis Majoris) eta Castor (α Geminorum) dira.

7735 kelvineko tenperatura efektiboarekin, Tau3 Gruisen argitasuna gure eguzkiarena baino 32 aldiz handiagoa da, bere erradioa 3,2 eguzki erradiokoa delarik.

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Tau3 Gruis» artikulutik itzulia izan da, 2016-02-22 data duen 89324164 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.