Erreportaje: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
4. lerroa: 4. lerroa:
Irudiekin, hitzekin eta soinuekin osaturiko testigantzen bilduma bat da erreportajea; gaurkotasunez beteriko dokumentuak dira, pertsonen bizipenak, testigantzak eta iritziak jasoaz.
Irudiekin, hitzekin eta soinuekin osaturiko testigantzen bilduma bat da erreportajea; gaurkotasunez beteriko dokumentuak dira, pertsonen bizipenak, testigantzak eta iritziak jasoaz.
Askotan, egoera hori bizi izan duten pertsonen ahotik.
Askotan, egoera hori bizi izan duten pertsonen ahotik.

==Ezaugarriak==
Erreportajea informazio genero bat da, gai librekoa, baina eredu objektiboan landua eta, batik bat, estilo zuzenean idatzia. Gertaerak azaltzen dira, baina ez daude, nahitaez, gaurkotasunari lotuak: batzuetan berri izateari ere utzi diote. Edonola ere, gertaera berri samarrak dira, edo ezezagunak orain arte. Genero honek bide ematen du albiste izan diren edo izan litezkeen gertaerak xeheago azaltzeko, nondik norakoen berri emanez. Kazetaria dakiena edo ikusi duena bere hartan emateko ahaleginean aritzen da, kontatzen diharduen gertaera eta egitateei buruzko epairik eta iritzirik eman gabe.<ref>https://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/informazioa-eta-interpretazioa</ref>


==Egitura==
==Egitura==

16:28, 5 azaroa 2017ko berrikusketa

Fitxategi:Winston Churchill and Emery Reves.tif
Emery Reves kazetariak Winston Churchillekin Bigarren Mundu Gerraren hasieran erreportaje bat prestatzen.

Erreportajea prentsa idatzizko eta telebistako genero informatiboa da. Zineman dokumentala egin ohi denez, prentsa idatzizko edo telebistako erreportajea, berri luze baten egitura daukan informazioa da. Irudiekin, hitzekin eta soinuekin osaturiko testigantzen bilduma bat da erreportajea; gaurkotasunez beteriko dokumentuak dira, pertsonen bizipenak, testigantzak eta iritziak jasoaz. Askotan, egoera hori bizi izan duten pertsonen ahotik.

Ezaugarriak

Erreportajea informazio genero bat da, gai librekoa, baina eredu objektiboan landua eta, batik bat, estilo zuzenean idatzia. Gertaerak azaltzen dira, baina ez daude, nahitaez, gaurkotasunari lotuak: batzuetan berri izateari ere utzi diote. Edonola ere, gertaera berri samarrak dira, edo ezezagunak orain arte. Genero honek bide ematen du albiste izan diren edo izan litezkeen gertaerak xeheago azaltzeko, nondik norakoen berri emanez. Kazetaria dakiena edo ikusi duena bere hartan emateko ahaleginean aritzen da, kontatzen diharduen gertaera eta egitateei buruzko epairik eta iritzirik eman gabe.[1]

Egitura

Hiru atal bereizi daiteke:

  • Titularra. Irakurleak ikusten duen lehenengo elementua da. Horregatik, beste tipografiaz idazten da, atentzioa deitzeko.
  • Lead edo sarrera. Erreportajearen elementu garrantzitsuenak aipatzen dira, irakurlea harrapatzeko.
  • Gorputza. Ez du egitura finkorik izaten; kazetariaren lan egiteko moduaren arabera izan daiteke. Bertan testigantzak, balorazioak, zifrak eta beste material osagarriak jasotzen dira.[2]

Erreportajearen urratsak

  • Ikerketa
  • Informazioaren antolaketa
  • Idazketa
  • Aurkezpena
Kazetari bat erreportaje bat egiteko unean.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erreportaje