Administrazio publiko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Assar (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa: 8. lerroa:


[[Kategoria:Administrazio publikoa]]
[[Kategoria:Administrazio publikoa]]
[[Kategoria:Politika publikoa]]

14:57, 27 abendua 2017ko berrikusketa

Administrazio publikoa gobernuen politikak modu exekutiboan betetzen dituzten erakundeen multzoa da. Gobernuek zuzenean kontrolatutako erakundeak eta pertsonalitate juridiko berezia duen beste edozein entitate sartzen da administrazio publikoaren baitan. Edozein esparru geografikotako erakundeak (nazionalak, tokikoak, nazioartekoak) izan daitezke administrazio publikokoak.

Herritarrak eta botere politikoa harremanetan jartzen ditu administrazio publikoak, eta botere legegileak eta botere judizialak ezarritakoak herritarrei helarazten dizkie.

Administrazio publikoak zerbitzu publikoak ematen ditu, funtzionarioen bitartez gehienetan, baina baita beste mota batzuetako langileen bidez ere, eta zenbaitetan, kontratatutako enpresa pribatuetako langileen bidez. Gobernu bakoitzak bere eskumenen arabera eskaintzen ditu zerbitzu horiek, eta oro har, ia beti zerbitzu publikotzat hartzen dira oinarrizko hezkuntza (eskola publikoak), osasuna, gizarte babesa, azpiegiturak, polizia, ingurumenaren babesa eta beste zenbait esparrutako zerbitzuak.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.