Wikipedia:Zirriborro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Wikipediako zirriborro bat oso laburra den artikulu bat da, gehienetan paragrafo bat edo gutxiagokoa. Pertsona askok ez ditu gustoko zirriborroak, baina beharrezkoak dira. Artikulu on asko eta asko zirriborro izatetik hasten dira. Errazago animatu ohi da jende asko zirriborro bat hobetzera artikulu berri bat sortzera baino.

Zirriborro egokiak nola sortu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborroak ekarpen baliotsuak izaten dira berez, baina kontuz ibili behar da Wikipedia osoa zirriborroz osatutako bilduma hutsa bihur ez dadin. Honako argibide hauei jarraitzea komeni da, beraz:

  • Gai baten paragrafo bat idazteko aukera baino ez baduzu, saia zaitez definizio txiki bat eta informaziorik garrantzitsuena ematen behintzat. Inoiz ez jarri bestelako informaziorik artikulu baten hasieran.
  • Zirriborroak oraindik sortu gabe dagoen ezagutza arloren bat (esate baterako, garai historiko bat, pertsonaia garrantzitsu bat...) lantzen hasteko modu egokia dira.
  • Kontuan izan entziklopedia bat sortzen ari garela, eta ez hiztegi bat. Definizio bat baino ez duen artikulua ongi dago, etorkizunean handitzeko aukera eskaintzen baldin badu. Handitzeko aukerarik ez daukaten eta eduki entziklopedikorik ez duten hitz arrunten definizioek, berriz, ez dute zentzu handirik.
  • Zirriborro baten helburua etorkizunean handituz artikulu interesgarri bat izaten amaitzea da. Dagoeneko, ordea, zirriborro ugari eta hauek hobetzeko ekarpen gutxi daudela ikus dezakegu. Askotan, artikulu luze gutxi batzuk idaztea zirriborro asko sortzea baino ekarpen baliotsuagoa izan daiteke.
  • Ardura zaitez zure zirriborroez. Denbora luzea pasa ondoren inork hobetu ez duela ikusten baduzu, saia zaitez zuk zeuk hobetzean !

Nola adierazi zirriborroa dela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu bat zirriborroa dela adierazteko txantiloiak Zirriborro txantiloiak kategorian aurki ditzakezu. Nahikoa da delako gaiari dagokion txantiloia artikuluaren amaieran txertatzea. Artikuluaren gaiari dagokion txantiloirik ez badago, zuk zeuk txantiloi berria sortu edo bestela {{zirriborro}} txantiloi orokorra erabil dezakezu.

Hobetu beharreko zirriborroak non aurkitu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborro bezala definitzen diren artikulu guztiak Zirriborroak kategorian sailkatzen dira. Bertan dauden artikulu guztiek hobekuntzen beharra dute, oso eduki xumea baitute.

Bestalde, baliteke zirriborro bezala sailkatuta ez dagoen artikulu xume bat aurkitzea; horrelakoetan, eskertzekoa litzateke artikulua hobetuko bazenu, edo zirriborro bezala sailkatzea beste norbaitek hobetu ahal izan dezan. Mila esker!