Mus: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
jokoa apur bat hobeto deskribatu da. Sakondu behar litzateke, hala ere
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Musa''' [[Euskal Herria]]n asmatutako [[karta-joko]]a da. 40 kartako karta-sortarekin jokatzen da, eta jokalariei launa karta ematen zaizkie. Kartok banatu ondoren, lau fase (edo jokaldi) izaten dira, hurrenkera honetan:
'''Musa''' [[Euskal Herria]]n asmatutako [[karta-joko]]a da. 40 kartako karta-sortarekin jokatzen da, eta jokalariei launa karta ematen zaizkie. Kartok banatu ondoren, "mus" delakoa proposatzen da. Jokalari guztiak ados badira, karta hauetako bat edo gehiago alde batera utzi eta berriak banatzen dira. Behin musa moztuta (jokalari batek musari uko egiten dionean), jokoa bera hasten da. Bertan lau fase (edo jokaldi) izaten dira, hurrenkera honetan:
* '''Handira''': kartarik handienak nork dituen.
* '''Handira''': kartarik handienak nork dituen. Karta handiena duenak irabazten du. Berdinak badira, bigarren handiena hartzen da, etab.
* '''Txikira''': kartarik txikienak nork dituen.
* '''Txikira''': kartarik txikienak nork dituen. Karta txikiena duenak irabazten du. Berdinak badira, bigarren txikiena hartzen da, etab.
* '''Pareak''': parerik onenak nork dituen; nolabait, zenbateraino diren antzekoak suertatu zaizkizun lau kartak.
* '''Pareak''': parerik onenak nork dituen; nolabait, zenbateraino diren antzekoak suertatu zaizkizun lau kartak.
* '''Jokoa''': jokorik onena nork duen. Karten balioen baturaren araberakoa da, eta 31 puntu behar dira gutxienez. Inor ez bada horrenbestera heltzen, puntura jokatzen da.
* '''Jokoa''': jokorik onena nork duen. Karten balioen baturaren araberakoa da, eta 31 puntu behar dira gutxienez. Kartek berezko balioa hartzen dute, beltzek izan ezik (txota, zaldi eta erregeek 10 puntu balio dituzte). Inor ez bada horrenbestera heltzen, puntura jokatzen da. 31 puntura gehien hurbiltzen denak irabazten du.


== Arau orokorrak ==
== Arau orokorrak ==

17:02, 6 otsaila 2018ko berrikusketa

Musa Euskal Herrian asmatutako karta-jokoa da. 40 kartako karta-sortarekin jokatzen da, eta jokalariei launa karta ematen zaizkie. Kartok banatu ondoren, "mus" delakoa proposatzen da. Jokalari guztiak ados badira, karta hauetako bat edo gehiago alde batera utzi eta berriak banatzen dira. Behin musa moztuta (jokalari batek musari uko egiten dionean), jokoa bera hasten da. Bertan lau fase (edo jokaldi) izaten dira, hurrenkera honetan:

  • Handira: kartarik handienak nork dituen. Karta handiena duenak irabazten du. Berdinak badira, bigarren handiena hartzen da, etab.
  • Txikira: kartarik txikienak nork dituen. Karta txikiena duenak irabazten du. Berdinak badira, bigarren txikiena hartzen da, etab.
  • Pareak: parerik onenak nork dituen; nolabait, zenbateraino diren antzekoak suertatu zaizkizun lau kartak.
  • Jokoa: jokorik onena nork duen. Karten balioen baturaren araberakoa da, eta 31 puntu behar dira gutxienez. Kartek berezko balioa hartzen dute, beltzek izan ezik (txota, zaldi eta erregeek 10 puntu balio dituzte). Inor ez bada horrenbestera heltzen, puntura jokatzen da. 31 puntura gehien hurbiltzen denak irabazten du.

Arau orokorrak

Bi bikotek elkarren aurka jokatzea da ohikoena, bikote bakoitzeko jokalariak aurrez aurre paraturik.

Ohituren arabera, jolas hau lau errege erabiliz jokatu izan da, kartetan agertzen diren 4 erregeekin bezalaxe. Euskal Herriko lurralde batzuetan ordea, 8 erregeetara jokatzen dute, batez ere bizkaia aldean. Hala ere, txapelketa arauen arabera 4 erregetara jokatzen da, jokoaren garbizaletasuna helburu.

Mus partida bat 30 edo 40 puntura (ohituren arabera) iristean amaitzen da.

Keinuak

Musean keinuak egin daitezke jokalari batek dituen kartak bikotekideari jakinarazteko, betiere aurkariak ikustea saihestuz:

  • Bi errege: beheko ezpainaren erdialdean hozka eginez.
  • Hiru errege: beheko ezpainaren ertz batean hozka eginez.
  • Bi bateko: mihia atera ahoaren erdialdetik.
  • Hiru bateko: mihia atera ahoaren ertz batetatik.
  • Mediak (hiru karta berdin): ezpainak ahoaren alde batera estutu.
  • Dobleak (bi pare): bekainak jasoz.
  • 31 puntu jokoan: begi batekin keinu egin
  • 30 puntuan: sorbaldak jaso (edo begi batekin keinua egin zenbaitetan)
  • Itsu (ez pare eta ez joko): begiak itxi
  • Hiru errege eta bateko bat: ahoarekin zirkulu bat eginez (musu bat); hala ere, hau ez dago lar zabalduta.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mus Aldatu lotura Wikidatan