Txikipedia:Alegia (literatura): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{PAGEBANNER:Broadside with 48 scenes depicting fables by Félix María de Samaniego MET DP875712.jpg}} Fitxategi:1-2 Le-corbeau-et-le-renard.jpg|thumb|300px|Azeria eta beleare...»
(Ez dago alderik)

09:44, 22 maiatza 2018ko berrikusketa

Azeria eta belearen alegia.

Alegiak ipuin laburrak dira, normalean bertso errimatuetan kontatuak, baina haietan pertsonaiak animaliak izaten dira. Animalia horiek, ordea, pertsonak balira bezala jokatzen dute, eta egiten dutenaren arabera halak ondorio on edo txarra izaten dute; horregatik, alegietan kontatzen diren istorioek amaierako irakaspen bat dute: horretan, pertsonaiek gaizki zer egin duten ikasten da, eta benetan ongi legokeena irakasten da.

Ezagutzen diren alegia zaharrenak ziur aski sumertarrek asmatu zituzten, orain dela 4.500 urte. Ezagutzen den alegia-egile zaharrena Esopo poeta da, Antzinako Greziakoa.

Félix María de Samaniego arabarraren alegia bat

                                               Euliak
Ezti gozoa aurkitu zuten
mila eulik abaraskan,
guzti-guztiak bertan hil ziren
preso eztiaren biskan.
Bakarren batzuk amaitu ziren
sagar-pastel baten puskan.
Gauza bera gertatzen zaie
giza-bihotzei askotan,
harrapaturik geratzen dira
gurari txarren kaiolan.