Atarrabiako San Andres errota: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''San Andres errota''' Atarrabia eta Uharte herrien artean dago. Argaren ibai-parkean, Arreko Trinitatearen ermitaren ondoan. Donejakue bidea|Doneja...»
 
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
irin-lantegia. Francis turbina
1. lerroa: 1. lerroa:
'''San Andres errota''' [[Atarrabia]] eta [[Uharte (Eguesibar)|Uharte]] herrien artean dago. Argaren ibai-parkean, Arreko Trinitatearen ermitaren ondoan. [[Donejakue bidea|Donejakue bideko]] bi adar, ''Frantziakoa eta Baztangoa'', batzen diren tokia kilometro bat baino gertuago dago.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=San Andres Errota {{!}} Iruñerriko Mankomunitatea|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.mcp.es/eu/jarduerak/informazio-zentroetan/san-andres-errota|aldizkaria=www.mcp.es|sartze-data=2018-08-27}}</ref>
'''San Andres errota''' [[Atarrabia]] eta [[Uharte (Eguesibar)|Uharte]] herrien artean dago. Argaren ibai-parkean, Arreko Trinitatearen ermitaren ondoan. [[Donejakue bidea|Donejakue bideko]] bi adar, ''Frantziakoa eta Baztangoa'', batzen diren tokia kilometro bat baino gertuago dago.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=San Andres Errota {{!}} Iruñerriko Mankomunitatea|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.mcp.es/eu/jarduerak/informazio-zentroetan/san-andres-errota|aldizkaria=www.mcp.es|sartze-data=2018-08-27}}</ref> Atarrabiako eta Uharteko bizilagunek [[1541|1541an]] elkarrekin eraiki zuten errota. Ura Durraburuko presatik hartzen du.


== Zentral elektrikoa ==
Atarrabiako eta Uharteko bizilagunek [[1541|1541an]] elkarrekin eraiki zuten errota. Ura Durraburuko presatik hartzen du. XIX. mendean zentral hidroelektriko bat jarri zuten Atarrabiari argi elektrikoa emateko. Irin-fabrika bat ere egin zuten 1896an. Gaur egun ibai-parkeari buruzko informazio-zentroa da; errotak historian zehar izan dituen erabilerak ere azaltzen dira bertan.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=San Andres errota - Atarrabia|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/Ocioycultura/5310/Molino-de-San-Andres.htm|aldizkaria=www.turismo.navarra.es|sartze-data=2018-08-27}}</ref>
XIX. mendean zetral hidroelektrinko bat jarri zuten Atarrabiari argi elektrikoa emateko, horrela funtzionatu zuen 1897tik 1907ra bitarte. Geroago zenbait lantegi hornitu zituen. 1921etik aurrera Atarrabiako udalarekin akordio bat egin zuten, herriko elektrizitate-horniduran matxurak gertatuz gero errotako elektrizitatea erabiliko zen. Horrela aritu zen zentrala 2005ean itxi zuten arte. [[Francis turbina|Francis turbinak]] 5,3 kilowatteko potentzia zuen orduan, itxi zutenean. Gaur egun berriro martxan dago.


== Irin-lantegia ==
Irin-lantegi bat ere jarri zuten 1896an. ''Arbeitzako irin-lantegia'' zena XX. mendearen lehen erdian jardunean aritu zen. Garai hartako tresneriak aukera eman zuen zerealak hobeto garbitu eta aukeratzeko, irin meheagoa lortzeko eta ekoizpena handitzeko. Osagai nabarmenak hauek ziren: Hartxintxarrak kentzeko makina, pikorra ehotzeko arraboi-errota, ''planchister'' bahetze-sistema, irina garraiatzeko kazoleta-uhalak eta hautsa kentzeko mahuka-iragazkia.

== Informazio-zentroa ==
Gaur egun errotaren eraikina ibai-parkeari buruzko informazio-zentroa da. Errotak bere historian zehar izan dituen erabilerak ere azaltzen dira bertan.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=San Andres errota - Atarrabia|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/Ocioycultura/5310/Molino-de-San-Andres.htm|aldizkaria=www.turismo.navarra.es|sartze-data=2018-08-27}}</ref>

== Argaren ibai-parkean ==
Argaren ibai-parkea [[Iruñerriko Mankomunitatea|Iruñerriko Mankomunitateak]] sortu zuen. [[Iruñerria|Iruñerritik]] pasatzen den [[Arga]] ibaiaren ibilbidean 12 kilometro inguruko natur pasealekua da. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak eta erdian dago errota.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Argaren Ibai Parkea|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=3013|aldizkaria=www.turismo.navarra.es|sartze-data=2018-08-27}}</ref>
Argaren ibai-parkea [[Iruñerriko Mankomunitatea|Iruñerriko Mankomunitateak]] sortu zuen. [[Iruñerria|Iruñerritik]] pasatzen den [[Arga]] ibaiaren ibilbidean 12 kilometro inguruko natur pasealekua da. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak eta erdian dago errota.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Argaren Ibai Parkea|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=3013|aldizkaria=www.turismo.navarra.es|sartze-data=2018-08-27}}</ref>



02:16, 28 abuztua 2018ko berrikusketa

San Andres errota Atarrabia eta Uharte herrien artean dago. Argaren ibai-parkean, Arreko Trinitatearen ermitaren ondoan. Donejakue bideko bi adar, Frantziakoa eta Baztangoa, batzen diren tokia kilometro bat baino gertuago dago.[1] Atarrabiako eta Uharteko bizilagunek 1541an elkarrekin eraiki zuten errota. Ura Durraburuko presatik hartzen du.

Zentral elektrikoa

XIX. mendean zetral hidroelektrinko bat jarri zuten Atarrabiari argi elektrikoa emateko, horrela funtzionatu zuen 1897tik 1907ra bitarte. Geroago zenbait lantegi hornitu zituen. 1921etik aurrera Atarrabiako udalarekin akordio bat egin zuten, herriko elektrizitate-horniduran matxurak gertatuz gero errotako elektrizitatea erabiliko zen. Horrela aritu zen zentrala 2005ean itxi zuten arte. Francis turbinak 5,3 kilowatteko potentzia zuen orduan, itxi zutenean. Gaur egun berriro martxan dago.

Irin-lantegia

Irin-lantegi bat ere jarri zuten 1896an. Arbeitzako irin-lantegia zena XX. mendearen lehen erdian jardunean aritu zen. Garai hartako tresneriak aukera eman zuen zerealak hobeto garbitu eta aukeratzeko, irin meheagoa lortzeko eta ekoizpena handitzeko. Osagai nabarmenak hauek ziren: Hartxintxarrak kentzeko makina, pikorra ehotzeko arraboi-errota, planchister bahetze-sistema, irina garraiatzeko kazoleta-uhalak eta hautsa kentzeko mahuka-iragazkia.

Informazio-zentroa

Gaur egun errotaren eraikina ibai-parkeari buruzko informazio-zentroa da. Errotak bere historian zehar izan dituen erabilerak ere azaltzen dira bertan.[2]

Argaren ibai-parkean

Argaren ibai-parkea Iruñerriko Mankomunitateak sortu zuen. Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean 12 kilometro inguruko natur pasealekua da. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak eta erdian dago errota.[3]

Erreferentziak

  1. «San Andres Errota | Iruñerriko Mankomunitatea» www.mcp.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).
  2. «San Andres errota - Atarrabia» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).
  3. «Argaren Ibai Parkea» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).