Atarrabiako San Andres errota: berrikuspenen arteko aldeak
galeria |
|||
32. lerroa: | 32. lerroa: | ||
== Informazio-zentroa == |
== Informazio-zentroa == |
||
Gaur egun errotaren eraikina ibai-parkeari buruzko informazio-zentroa da. Errotak bere historian zehar izan dituen erabilerak ere azaltzen dira bertan.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=San Andres errota - Atarrabia|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/Ocioycultura/5310/Molino-de-San-Andres.htm|aldizkaria=www.turismo.navarra.es|sartze-data=2018-08-27}}</ref><gallery mode="packed- |
Gaur egun errotaren eraikina ibai-parkeari buruzko informazio-zentroa da. Errotak bere historian zehar izan dituen erabilerak ere azaltzen dira bertan.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=San Andres errota - Atarrabia|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/Ocioycultura/5310/Molino-de-San-Andres.htm|aldizkaria=www.turismo.navarra.es|sartze-data=2018-08-27}}</ref><gallery mode="packed-hover"> |
||
Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 22.jpg|Arga ibilbidea parean dago. |
Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 22.jpg|Arga ibilbidea parean dago. |
||
Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 11.jpg|Durraburuko presa gertu |
Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 11.jpg|Durraburuko presa gertu |
13:15, 28 abuztua 2018ko berrikusketa
Atarrabiako San Andres errota | |
---|---|
Kokapena | |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1541ean errota, 1897an zentral hidroelektrikoa, 1897ean-edo irin-lantegia. |
Zuzendaria | Iruñerriko Mankomunitatea |
Webgunea | https://www.mcp.es/eu/jarduerak/informazio-zentroetan/san-andres-errota |
San Andres errota Atarrabia eta Uharte herrien artean dago. Argaren ibai-parkean, Arreko Trinitatearen ermitaren ondoan. Donejakue bideko bi adar, Frantziakoa eta Baztangoa, batzen diren tokia kilometro bat baino gertuago dago.[1] Atarrabiako eta Uharteko bizilagunek 1541an elkarrekin eraiki zuten errota. Ura Durraburuko presatik hartzen du.
Argaren ibai-parkean
Argaren ibai-parkea Iruñerriko Mankomunitateak sortu zuen. Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean 12 kilometro inguruko natur pasealekua da. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak eta erdian dagoen informazio-zentro eta atseden-lekua da errota.[2]
Zentral elektrikoa
XIX. mendean zentral hidroelektriko bat jarri zuten Atarrabiari argi elektrikoa emateko, horrela funtzionatu zuen 1897tik 1907ra bitarte. Geroago zenbait lantegi hornitu zituen. 1921etik aurrera Atarrabiako udalarekin akordio bat egin zuten, herriko elektrizitate-horniduran matxurak gertatuz gero errotako elektrizitatea erabiliko zen. Horrela aritu zen zentrala 2005ean itxi zuten arte. Francis turbinak 5,3 kilowatteko potentzia zuen itxi zutenean. Gaur egun berriro martxan dago.
Irin-lantegia
Irin-lantegi bat ere jarri zuten 1896an. Arbeitzako irin-lantegia zena XX. mendearen lehen erdian jardunean aritu zen. Garai hartako tresneriak aukera eman zuen zerealak hobeto garbitu eta aukeratzeko, irin meheagoa lortzeko eta ekoizpena handitzeko. Osagai nabarmenak hauek ziren: Hartxintxarrak kentzeko makina, pikorra ehotzeko arraboi-errota, planchister bahetze-sistema, irina garraiatzeko kazoleta-uhalak eta hautsa kentzeko mahuka-iragazkia.
Informazio-zentroa
Gaur egun errotaren eraikina ibai-parkeari buruzko informazio-zentroa da. Errotak bere historian zehar izan dituen erabilerak ere azaltzen dira bertan.[3]
-
Arga ibilbidea parean dago.
-
Durraburuko presa gertu
-
Uraren sarrera
-
Ubideko uhateak
-
irin-lantegia
-
Turbina, zentral elektrikoa
-
Uraren irteera
-
Aldiroko uholdeen markak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atarrabiako San Andres errota |
Erreferentziak
- ↑ «San Andres Errota | Iruñerriko Mankomunitatea» www.mcp.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).
- ↑ «Argaren Ibai Parkea» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).
- ↑ «San Andres errota - Atarrabia» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).