Eraztunen Jauna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: es:El Señor de los Anillos
79. lerroa: 79. lerroa:
[[th:เดอะลอร์ดออฟเดอะริงส์]]
[[th:เดอะลอร์ดออฟเดอะริงส์]]
[[tr:Yüzüklerin Efendisi (roman)]]
[[tr:Yüzüklerin Efendisi (roman)]]
[[uk:Володар Перснів]]
[[vi:Chúa tể của những chiếc nhẫn]]
[[vi:Chúa tể của những chiếc nhẫn]]
[[zh:魔戒]]
[[zh:魔戒]]

10:03, 4 apirila 2008ko berrikusketa

Eraztunen Jauna ("The Lord of the Rings") J. R. R. Tolkienek idatzitako eleberri epiko bat da. Istorioa Hobbita liburuaren bigarren zati bezala hasi bazen ere, berehala handitu eta sakondu zen. 1937 eta 1949 bitartean idatzi zen (Bigarren Mundu Gerran zehar) eta 1954 eta 1955an hiru liburutan argitaratu zen.

Harrezkero behin eta berriro birplazaratu da, 38 hizkuntzataz guztira, tartean euskaraz. Baliteke XX. mendeko bigarren erdiko libururik irakurriena. 2001 eta 2003an Peter Jacksonen kaleratutako filmak liburuaren ospea handitzea baino ez du egin.

Liburuko garaia zein espazioa asmatua da. Gizakiez gain, beste arrazak (hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak...) bizitzen dira mundu horretan. Izan ere, protagonistak hobbitak dira, zeinen ardura Boterearen Eraztuna suntsitzea den, Sauronek, gaizkiaren jaun ilunak, hartu baino lehen. Hori lortzeko, Eskualde lasaiatik gerran eta arrisku imajinezinetan murgiltzen dira.

Liburua berez garrantzitsua bada ere, aurreko ibilbide baten azken urratsa baino ez da. Tolkien ibilbide mitologiko horretan 1917tik aritu zen, eta haren filologia, mitologia eta erlijio ezagupenek eragin dute.

Liburukiak

  • Eraztunaren Elkartea
    • Itzultzailea: Agustin Otsoa Eribeko
    • ISBN: 84-8136-259-X
  • Bi dorreak
    • Itzultzailea: Agustin Otsoa Eribeko
    • ISBN: 84-8136-260-3
  • Erregearen itzulera
    • Itzultzailea: Agustin Otsoa Eribeko
    • ISBN: 84-8136-261-1