Fagot: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Fagota, haize-egurraren familiako instrumentu musikala da, flauta trabesera, klarinetea, oboea eta korno ingelesa bezala. Bere altuera, 156 zentimetrokoa da, eta bar...
(Ez dago alderik)

21:43, 19 apirila 2008ko berrikusketa

Fagota, haize-egurraren familiako instrumentu musikala da, flauta trabesera, klarinetea, oboea eta korno ingelesa bezala. Bere altuera, 156 zentimetrokoa da, eta barneko zuloa, 250ekoa. Mihi bikoitza du.


Orkestra sinfonikoetan

Orkestra sinfonikoetan, ohi, 4 fagot erabiltzen dira, horietako batek, kontrafagot lana egin dezan halakorik behar denean. Ateratzen duen soinua, oso egokia izaten da eskena liriko edo komikoetarako.


Fagotaren sistemak

Heckel sistema

Heckel sistema, alemaniarra da, eta, XIX. mendetik hona, gailendu den sistema da. [[Carl Almenräder izan zen sistema hau garatu zuena, 1.823. urtetik aurrera. Gottfried Weber ikertzaile akustikoak lagunduta, 4 oktaba lortzen zituen 17 giltzetako fagota eraiki zuen. Almenräderren hobekuntzak, 1.823ko hitzarmen batekin hasi ziren. Bertan, entonazioa, erantzuna eta giltzen sistema gehituz eta aldatuz jotzeko erraztasun teknikoa deskribatu zituen. Schotten lantegian lan egiteak, diseinu berri hauen arabera instrumentuak eraiki eta frogatzeko ahalbidea eman zion. Hauen emaitzak "Caecilia"n, Schotten etxeko egunkarian argitaratu ziren. Instrumentuak eraikitzen jarraitu zuen 1.843. urtean hil zen arte. Schotten lantegia utzi eta gero, 1.831. urtean, bere lantegi propioa sortu zuen, sistemari izena emango zion Johann Adam Heckelekin batera.

Hurrengo 50 urteetan, fagotari hobekuntza gehiago egin zizkioten Heckelen ondorengoek, eta hauena, fagot estandarra bihurtu zen, beste batzuk eraikitzen jarrai zezaten. Hogeigarren mendean, Heckelen fagotak izan ziren agintari merkatuan.


Buffet sistema

Honi, sistema frantsesa ere deritzo. Sistema hau, Heckelena baino lehenago garatzen hasi zen. Baina ez zen alemaniarrarena bezain iraultzailea izan. Ez ziren erabiltzeko erosoak, Heckelen fagotekin alderatuz gero. Baina, askoren ustez, askoz espresiboagoak dira. Oraindik, sistema hontako fagotak eraikitzen dira, Parisen zehazki, Buffet-Crampon eta Selmerrek.


Fagotarentzat musikalanak idatzi zituztenak

Antonio Vivaldi Paul Dukas Paul Hindemith Maurice Ravel

eta beste hainbat konposatzaile ospetsu.

Ikus, gainera

Musika klasikoa Wolfgang Amadeus Mozart Ludwig van Beethoven