Wolfgang Amadeus Mozart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wolfgang Amadeus Mozart
Mozart-small.jpg
Bizitza
Izen osoa Johannes Chrysostomus Wolfgangus Theophilus Mozart
Jaiotza Salzburgo1756ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Archduchy of Austria
Archbishopric of Salzburg
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Viena1791ko abenduaren 5a (35 urte)
Hobiratze lekua St. Marx Cemetery
Familia
Aita Leopold Mozart
Ama Anna Maria Mozart
Ezkontidea(k) Constanze Mozart  (1782ko abuztuak 4 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Mozart family
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
italiera
ingelesa
frantsesa
latina
Irakaslea(k) Johann Schobert
Johann Christian Bach
Ikaslea(k) Johann Nepomuk Hummel
Franz Xaver Süßmayr
Barbara Ployer
Thomas Attwood
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, musika-irakaslea, piano-jotzailea, musikaria, organista, virtuosoa, biolin-jotzailea eta Organoa
Enplegatzailea(k) Count Hieronymus von Colloredo
Lan nabarmenak Eine kleine Nachtmusik
Die Zauberflöte
The Marriage of Figaro
Requiem
Symphony No. 40
Jasotako sariak
Influentziak Johan Joseph Fux eta Johann Sebastian Bach
Kidetza Masoneria
Mugimendua Classical perioda
Genero artistikoa opera
Sinfonia
concertoa
Ganbera-musika
string quinteta
piano sonata
piano concertoa
string quarteta
symphonic musica
Eliz musika
musika klasikoa
Musika instrumentua Organoa
giltzadia
Klabikordioa
Klabizenbaloa
fortepianoa
biolina
biola
pianoa
Organoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
IMDb nm0003665
Wolfgang Amadeus Mozart Signature.svg

Wolfgang Amadeus Mozart (Salzburgo, 1756ko urtarrilaren 27a- Viena, 1791ko abenduaren 5a) aro klasikoko austriar konpositore handi eta emankorra izan zen. 600 obra baino gehiago konposatu zituen; haietako asko, musikagintzaren gailurtzat aitortuak hainbat arlotan: opera, musika sakratua, ganbera-musika, orkestrarakoa, sinfoniak eta abar. Konpositore klasikoen artean ezagunenetarikoa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau edo bost urte zituela dagoeneko musika idazten eta jotzen zuen. 1762. urtean, Leopold Mozartek, Wolfgang eta Maria Anna seme-alabek musikarako zuten gaitasun harrigarria ikusirik, Europan zehar eraman zituen kontzertuak eskaintzera. Haren aita ere, Leopoldo Mozart, musikagile bikaina izan zen. Munichen eta Vienan izan ziren, eta arrakasta handia izan zuten gortean. Hurrengo urtean bidaia luzeago bati ekin zioten Alemania hegoaldean, Bruselan, Parisen eta Londresen zehar. Egonaldi haietan Mozart gazteak garai hartako musika higikunde nagusiak ezagutu zituen, eta jaioterrian, Haydn irakasle zuela, musika ikasketak osatu ondoren 1773. urtean Vienara itzuli zen. Harizko tresnetarako kuartetoak eta sinfoniak idatzi zituen bertan; Haydnen musikaren eragina sumatzen zaie lan haiei. Garai hartan Salzburgoko Colloredo artzapezpikuarekin zituen harreman txarren ondorioz, Mozart eta bere ama Parisa joan ziren. Ama hil zitzaionean Salzburgora itzuli zen eta gorteko eta katedraleko organista postua hartu zuen. Aldi hartan idatzi zituen Mozartek lehen lan nagusiak. 1781. urtean Vienan hasi zen bizitzen eta opera zuzendaria zen Antonio Salierirekin lehen gatazkak izan zituen. Constanze Weberekin ezkondu zen eta Jose II.a enperadorearen gorteko musikagile postua eman zioten. Pianista eta inprobisatzaile gisa gogotik lan egin bazuen ere, Mozarten diru egoera ez zen inoiz oso ona izan, eta okerragotu egin zen 1785-1791 urteetan. Nolanahi ere, bizitzako azken hamar urteetan idatzi zituen lanik bikainenetako batzuk. Opera handiak idazteaz gainera, Mozartek sinfonia ere landu zuen eta genero horren adibide ederrak utzi zituen. Eliz musikan ere gailendu zen, eta aipagarria da ganbera musikaren eremuan lortu zuen malenkoniaren eta sormen indarraren arteko oreka. 1791. urteko udan, Requiem bat idazteko enkargua jaso zuenean, oso gaixo zegoen. Urte hartako abenduan hil zen, hartutako lana bukatu gabe, eta ezagutzen ez den lekuan lurperatu zuten.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mozarten musikak mugak gainditzen ditu, italiar, frantses, alemaniar eta austriar musikaren elementuak biltzen baititu. Sortu zuen musikaren nagusitasunaz, sinfonia, piano kontzertu, harizko kuarteto, sonata formen ibilbidea aldatu zituen. Mozarten musikaren azalean alaitasuna eta distira dira nagusi, baina barrualdean tristura eta malenkoniaren itzal iluna nagusitzen dira; bi alderdi hauen baturak etengabe liluratu ditu musikazaleak. garaiari dagokionez klasizismoaren aldikoa bada ere, aditu askok erromantizismoaren aitzindari garbitzat jotzen dute. 600 obra inguru idatzi zituen.

Operak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La finta semplice (1768);
  • Mitridate, ré di Ponto (1770);
  • Idomeneo (1781);
  • Die Entführung aus dem Serrail (1782, Haremetik bahitua);
  • Le nozze di Figaro (1786, Figaroren ezteiak);
  • Don Giovanni (1787);
  • Così fan tutte (1790, Hala egiten dute emakume denek);
  • Die Zauberflöte (1791, Flauta miragarria).
Wolfgang Amadeus Mozart - Don Giovanni - 1787 - Overtüre

Musika sakratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 kantata eta aria ugari osatu zituen, Laudate Dominum (1780) nagusia; Ave verum corpus, lau ahots eta orkestrarako (1791); 18 meza, Koroatze meza (1779) eta Do minor meza (1782-83) azpimarratzekoak; bukatu gabeko Requiem-a (1791).

Orkestrarakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkestrarako 52 sinfonia egin zituen: re maior sinfonia (1774), re maior sinfonia, Praga (1786), do maior sinfonia, Jupiter (1788), famatuenak. Ariak, liederrak, ganberako musika, biolin, piano eta orkestrarako kontzertuak ere idatzi zituen.

Ganbera-musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

35 sonata biolin eta klabezinerako osatu zituen.

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an Miloš Forman zuzendariak egindako Amadeus filma musikagileari buruzko ezagunena izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wolfgang Amadeus Mozart Aldatu lotura Wikidatan