Denbora errealeko estrategia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Denbora errealeko estrategia (RTS siglak ingelesez) une oro joka daitezkeen bideo-jokoei esleitzen zaien izendapena da. Joko modu honetan, ez dago txandarik eta jokalariek momentuan pentsatu behar dute egin behar dutena, denbora neurtzen duen erloju edo atzerantzko zenbaketa bat dago. Joku hauek, gehienetan akzio militarrean oinarritzen dira, txandetan oinarritzen diren jokuak ez bezala, zeinetan erabakiak lasaitasunez hartu ahal dira. Terminoa online jokatzen diren jokoetarako aplikatzen da, jokalariak edozein unetan konektatu, jokaldian erabakiak hartu eta ekintzak burutu ditzakeenean, nahiz eta aurkariak jokatzen ez egon. Joko hauek, erabiltzaileen zati handi batek jolasten ditu, izan ere, partidak motzak izaten ohi dira, eta ez dira ordura iristen.

Denbora erreal eta denbora geldiko jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora erreal eta denbora geldiko jokoen arteko ezberdintasun nagusia, erabakiak hartzeko denboran datza. Denbora geldiko jokoetan, txandetan edota denbora pausatuz pentsatzeko aukera dugu. Denbora errealeko jokuetan, aldiz, herabakiak momentuan hartzen dira, honek jokua dinamikoagoa izatea eragiten du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joku hauetan, hainbat ezaugarri bereiz dituzakegu. Nahiz eta batzuek bestelako ezaugarriren bat izan, guztiek elementu batzuk komunean dituzte.

Mapa: Mapa, jokaldia gertatzen den lekua da, haren barruan beste ezaugarri guztiak biltzen dira.

Unitateak: Jokalariaren bidez kotrolatu daiteken pertsonaiak. Bakarra edo talde bat izan daiteke. Bi unitate motetan bereizi ditzakegu: militarrak eta zibilak. Lehenengoak arlo militarrerantz bideratuta daude, besteak, eraikuntzak eta baliabideen lorpenerako bideratuta daude.

Unitate bakoitzak, ezaugarri propioak ditu, haien artean: bizi-puntuak, eraso-puntuak eta defentsa-puntuak (jokuaren arabera, ezaugarri gehiago egon ahal dira). Bizi-puntuak unitate bakoitzak duen bizitza da, eliminatua izateko, eraso-puntuak unitate bakoitzak egiten duen kaltea dira eta defentsa-puntuak eraso-puntuei aurre egiteko gaitasuna adierazten du.

Eraikuntzak: Mapan geldirik dauden eraikinak dira, unitate zibilek sortutakoak edota naturalki sortutakoak izan ahal dita. Bere eginkizunaren arabera ezaugarri batzuk izango dituzte (defentsa-puntuak, defentsa eta eraso-puntuak,...).

Baliabideak: Joku gehienetan, eraikuntzak eta unitatean mapan plazaratzeko modua da, baliabideak unitate zibilen bidez edota denbora tarte baten ondoren lortu ahal dira.

Kamera eta Mapa txikia: Kamera, jokaldia ikusteko erabiltzen da. Hasiera batean, eskuineko iskinean ezartzen zen eta eskuinerantz mugitzeko aukera zegoen, baina urteak pasa ahala, kamera norabide ezberdinetara mugitzeko aukera ezarri da. Honi esker jokalariek eremu guztiak ikusi ahal dituzte. Mapa txikia, joko-eremu osoa ikusteko aukera ematen du, bertan unitateak, eraikuntzak eta baliabideen datuak ikusi ahal dira.

Lursailaren eraketa: Honek, joko-eremuaren muturrak ezarrtzen eta unitateen mugitzeko joera mugatzen du. Adibidez: Itsasokoak diren unitateak ezin dira lurretik joan, edota lurreko unitateak ezin dira airetik joan.

Jokatzeko moduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora errealeko jokuetan, hainbat jokatzeko modu daude. Bai IA-ren (Inteligentzia Artifiziala) kontra, bai beste jokalari batzuen kontra.

Campaingn edo historia modua: Kasu honetan, jokalariak IA-ren aurka jokatzen du. Jokuak sortutako istorio bati lotuta dauden fase ezberdinak jartzen ditu. Zailtasuna gero eta gehiago igoz, erabiltzaileari erronka zailagoak jarriko dio.

Hautazko modua: Historiarekin zerikusirik ez daukan modua da, kasu honetan jokatzeko moduan aldaketak egin daitezke. Orokorrean ez dago klasifikaziorik eta galtzeak ez dakartza ondorio txarrik, online moduan ez bezala.

Online edo multiplayer modua: Beste jokalarien kontra jokatuko dugu modu honetan. Joku gehienetan irabaziekin eta galerekin klasifikazioak egiten dira, jakaldiak gero eta berdintsuagoak bilatuz. Klasifikazioaren arabera, joku barruan sariak lortzen dira.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]