Hidrante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hidrantea (Polonia)
Hidrantea

Hidrante edo sute-aho edo ur-hargune ur hargune mota bat da, hoditeria nagusitik ur emari handia emateko diseinatua, batez ere suak itzaltzeko lanetarako. Ura hiri-horniketaren sare batetik ateratzen du edo biltegi batetik, ponpa baten bidez.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi mota nagusi daude.

Kanpoko hidrantea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinen inguruan kokatzen dira, lurretik bertikalean jarrita, suhiltzaileek mahukak zuzenean erants dezaten. Lurperatuak ere izan daitezke espaloiaren azpian kutxatila baten barruan kokaturik.

Barneko su-hidrantea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suteetako ur hargune hornitua baita SUH hizkiez ezaguna. Eraikinen barruan egon ohi da, ikusgai dagoen kutxa baten barruan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]