Telurokrazia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Telurokrazia (latinezko hitza tellūs —"lurra"— eta greziar hitza κράτος, —"boterea"—) zibilizazio edo estatu sistema bat da, lurraldeen garapenari eta barruko lurraldeetara sartze iruankorrari oso lotuta dagoena. Estatu telurokratikoek lurralde jakin bat dute eta beraien bizilekua eratzen duen gehiengo etnikoa dute. Horri esker, hedapen handiagoa gertatzen da. Telurokraziaren kontrakoa talasokrazia (itsas inperioa) da, egiaz oso gutxitan ikusten den egoera jakin baten mota purua, normalean ezugarri telurokratikoak talasokraziarekin konbinatzen direlako.

Geografia politikoan, geopolitikan eta geokonomian, terminoak herrialde baten boterea azaltzen du, lurraren gaineko kontrolaren bidez. Esate baterako, Maskateko Sultanerria guztiz talasokratikoa zen, baina Omango Imamerria, guztiz telurokratikoa. Gainera, itsasgabeko estatu gehienak edo guztiak telurokraziak dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]