Bergarako gaztetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bergarako Gaztetxea herriko kartzela zaharrean kokatzen da. Hainbat utzarazte eta eraispenen ostean, herriko gazteek, gaztetxe baten beharra zegoela ikusita, Gazte Lokala proiektua sortu zuten. Herrian presio handia eginda, 2000. urtean oraingo eraikina lortu zen. Gazte asanbladak kudeatzen du gaur egun kartzela zaharra, autogestio eta autofinantzazio ideien baitan

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asanbladako kideak asteroko batzarrean biltzen dira egunerokotasunari dagozkion hainbat gairen gainean hitz egin, hainbat ekintza antolatu edo bestelako gaiei heltzeko. Azken urteotan, urtean behin, asanblada/gaztetxearekin lotutako barnera begirako hainbat gai lantze aldera topaketa bat ere egin da.

Jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtean zeharreko eskaintza kulturala anitza izaten da (kontzertuak, zinea, hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak, antzerkiak, bazkariak…), eta hainbat proiektu paralelo kokatzen dira bertan (Angiolillo liburutegia, sukaldea, serigrafia tailerra, argazki tailerra, ortua, rokodromoa…). Horrez gain, Txapa irrati librea ere kartzela zaharrean dago eta beste 20 programez gain gazte asanbladak ere bere espazioa dauka bertan (www.txapairratia.org). Gazte Asanbladak egindako azken barne hausnarketan, ordea, aisialdi alternatiboa sortu eta eskaintzeaz gain, presio soziala egin eta eragingo duen agente bat izatea falta zaiola ondorioztatu zen. Beraz, horren lorpen bidean aurkitzen da, egun, asanblada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]