Bermeoko berba eta esamoldeak A
A KOMO LA BARA BEZ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kasurik ere ez.
- kalien topa dotez bera ta aiztie, da berak a komo la bara bez
- zeu pe ez eiñ a komo la bara bez, berak eintzun moduen
- danak on gariez arraiñe saltzien, da iñok a komo la bara bez
Gaztelerazko a como la vara esalditik literalki hartuta dago.
A ZELAKO…!
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harridurazko lokuzioa da.
- a zelako berdelagaz etor dan etzera! Mandaz mandazka
- a zelako etzie erosi dauen!
- a zelako eraztune erosi tzon amaiñarrabak!
ABANTE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran itsasoan erabilitako hitza izan arren, gero herrira pasatu da eta zerbait martxan jartzea da, pertsona, animalia odo gauza.
- kotxie abante dako
- erlojue abante dabil
- imiñi telebisiñue abante
Hitz hau abante hitzetik dator. Arraunketan erabiltzen den hitza da.
Baina abante etzera ere esaten da. Beraz, Azkuek, remar zentzuarekin jaso duen hitza, beste kasu batzuetara zabaldu da.
ABERIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Matxura.
- makinie aberidxe da! Non dau makinistie?
- Zoratuta egon.
- zelako aberidxe dakon honek morroiek! Ez tau ondo burotik
ABERKETIE LEZ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aberketa baten moduan: siku edo gogor adierazteko.
- au okelie aberketie lez dau
- dxan duzen txuletak aberketie baiño gogorrau on zien
- geuri emon doskune be aberketie lez on da
- aberketarik pez sikuau au arraiñe baiño
ABILLARIÑE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zentzu gabeko pertsona.
Adjektibo moduan. Gehienetan gizonezkoei aplikatzen zaie.
- orren gixona abillariñe da
- abillariñe aiz i
- ez ezan (izan) abillariñe
Bi adjetibok osatzen duten hitza dela dirudi:
abilla + ariña → abillariña → abillariñe
Baina beste hipotesi hau ere kontutan har daiteke:
abill + ariñ aginte erako forma, hain zuzen.
ABILLE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaitasun edo abilezia handiko pertsona, baina batzuetan makina edo gauza ere bai.
Baina, adjektibo moduan, edozein pertsona edo gauzari aplikatzen zaio: Itsasontzi bat, kotxe edo makina bat, pertsona, eta abar.
- gure mutille abille da dibujuek eitxen
- ori kotxie abille da errebueltadatan
- esnedunen astue abille da ostikadak emoten
- onek artazidxek abillek tiez ebaitxen
Gaztelerazko hábil hitza erabiltzen da.
ABOGADESIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitz egiteko erraztasuna daukan emakumea.
Hitz hau oso zaharra da, emakumezko abokaturik ez zegoenekoa, hain zuzen. Baina arraroena da gazteen artean ez dela entzuten, nahiz eta, gaur egun, emakume abokatu asko egon.
- ori abogadesie dozu berbetan
- eztau abogadesarik pe orrelakorik
- niri ez eiñ abogadesie lez berba
abogada + sa → abogadesa -sa atzizkia gaur egun erabiltzen ez dan arren, Bermeon oraindik erabiltzen da.
Adjektibo moduan eta askotan substantibo legez.
ABORROTZA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zarata handia.
- su ta gar-en konziertuen aborrotza zer on da ba!
- Sorgerth-en konziertuen bai on zala aborrotza, kantantieri osti erdi be entenidu bez!
ABORROZITE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aspertuta.
- aborrozite nau berton deberak eitzen
- gaur aborrozite, baie atzo parrandan elegante!
- Ateletin partidue total txarra, aborrozite on garizen arrausike denpora guztidxen
ABREBIDXUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Energia handia lanerako. Azkar ibili.
- artun abrebidxue, gaurko da ta
- abrebidxugaz eitxen txuz biarrak
- abrebidxo bako gaztiek takuz frabiken
Gaztelerazko abreviar aditza dugu. Baina substantibatu egiten da, nahiz eta aditz bezala ere erabili:
- abrebidxe berandu ein orduko
- abrebidxe gaitezen gaue ganera etor baiño lelau
ABROSIDU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aspertu. Gogaitu.
Aditza, baina adberbioan ere ager daiteke
- abrosidu-abrosidu ein gara berari begire
- abrosidute nako onek imiek
- abrosidute urten du ziñetik; pelikulie zantarra ezan da eta
Askotan adberbioa danean, du partizipio barik erabiltzen da:
- abrosite on gariez da dxun ein gara
Edo, gerundioa danean, beste era honetara:
- orduetan egon gara bertan abrositen
Ziur aski, hitz hau erdaratik sartu da, baina hitzaren etimologia nekez ikus daiteke. Bi hipotesi erabil daitezke hitz honen jatorria adierazteko:
Bat gaztelerazko aburrir hitzetik datorrena, eta bestea, gaztelaniako aborrecer hitzetik datorrena.
- aburrir + du → aburridu → abrurridu, r bat desarroilatu du asimilazioz. Gero, disimilatzeko s sartu da eta honela: abrurridu → abrusidu.
Baina disimilatzeko u → o bihurtuz abrosidu eman du.
- aborrecer + idu → aborrezidu → abrozidu → abrosidu.
Azken honek egin du biderik laburrena, eta zentzua ere egokia dela dirudi, jasanezinezko egoera gorrotatzen duela esateko balio baitu.
Gazteen artean, hau da hamazortzi urtetik beheranzkoetan galtzen ari bada ere, oso erabilia da oraindik. Gainera, askotan errepikatu egiten da hitza, goiko esaldi batetan ikus daitekeen bezala, agian enfasi gehiago emateko.
ABUXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrain oso txikia eta zuria, odol gabekoa. Bokarta antzekoa da. Konparazioan erabiltzen da, eta bi esangura dauzka:
- Pertsona hotza.
- zu beti zara otz, abuxe zara ela?
- abuxek paño odol gitxiau dako arek, beti dardakadan
- Energia edo odol gabeko pensona.
- abuxe aix i, mobidu be ez aix eitxen da
- odol bako personie da a, abuxe lakue
abixoi hitzaren aldaki bat dela dio Azkuek. Hala ere Bermeoko hitz bat bezala azaltzen du.
ADARRAZTO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitz hau oso arrunta da Bermeoko hizkeran. Ez da irain bat, ezta mesprezuzkoa ere. Gehienetan ez da zentzu peioratiboan erabiltzen. Gehiago barik esaten da.
- txo, adarrazto, dxungo zara partidora la?
- adarrazto aix i, ez dok ikusten aurrekue la?
- ori adarrazto bat da, andriek adarrak imin tsoz
Azken kasuan zentzu zehatza hartzen du.
ADIBIÑADORIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aztia, baina emakumea.
Izena eta adjektibo zentzua har dezake. Baina konparazioan ere ager daiteke.
Izen hau, ez da entzuten gazteen artean, baina bai hogeita hamaer urtetik gorakoetan.
- Esanahi konkretuan.
- Mundekako adibiñadoriene guez
- Konparazioan.
- zelako adibiñadorien antza dako ba
- adibiñadorie lez due dxantzitxe (soineko nabarmenez jantzita doanean)
ADUE BAKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ganora gabekoa.
- aren gizona adue bakue da
- onek sagarrak adue bakuek tiez
- guk ikusi dun pelikulie adue bakue ezan da
AFA-AFA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso hanpatua. Figuratiboan gehienbat.
Hanpatuta dagoen edozein gauza.
- komoniñoko erropie erun dau afa-afa
- baitxe uliek pe afa-afa erun txuz
- niri edxastez gustaten uliek afa-afa erutie
- ogidxe be afa-afa dau
AFAFANIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alua. Emakumearen genitala deitzeko erabiltzen den hitzetariko bat.
- ikarie dakotzu arek afafanie ikusi barik
- afafanako miñe dakot da eztaitx zerena dan
- neuk pe imie okiñ dxotenik eta ona dakot afafanako miñe
AFROIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi zentzutan ager daiteke:
- tarzan itxurako edo matoi antza ematea nahi duen gizona.
- afroie zara la txo? Nor ilko zu ba?
- bestelako afroie dau or, pentsaten dau King Kong dala
- gizon itxurosoa eta galanta.
- zelako afroie da ba, pelikuletako gixonak lakue da
Hitz berria dugu. berrogehi une inguru izango du, arrantzaleak Afrikara joaten hasi zirenekoa dela eta afro hitzetik hanutakoa dela dirudi.
AFRONTOSUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaleko haize indartsuari aurre egiteko modukoa. Itsasoko terminoa da.
Afrontue hitza kontutan izanik, afrontuari aurpegia emateko ahalmena daukan itsasontziari dagokio.
- ori bapora afrontosue da
- ez da kapaz arpeidxe emoteko afronturi, ez da afrontosue
Arrantzale giroan erabiltzen da.
AFRONTUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi zentzutan erabiltzen da:
- Haizeak indartsu jotzen duenean.
- afronturi arpeidxe emon bi dxako
- afrontue datorren lekutik ez tiez ein biar bentanak
- Fanfarroia
- afrontue lako morroie dozu ori
- iñok auentako ete dau afronto orregaz?
Azkuek intemperie hitzaz definitzen du, D.A.R.k ostera zera dio: en Elorrio se dice del sitio azotado por el viento y la lluvia que viene del norte. Bermeon ere honen antzeko definizioa dauka, baina ipar-mendebaldeko haizeak gogorrago joten duenez, gehienetan horri dagokio.
AGARRAKERAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enbarazu sintomak. Haurdun jausten den emakumeak sentitzen dituen egonezinak eta goralarriak.
- zer? agarrakerak takozuzen antza dakozu
- ezta etorri agarrakerakaz dau te
- gonbitxoka on nai; agarrakerak dakotez antza
AGIXON
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aizu, gizon!
- agixon ze ordu de?
- agixon, arek andriek esan dau dxuteko
- agixon sagar bat ekau
aizu gizon → agixon.
AGIÑE GOGOR
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekonomikoki fuerte.
- loteridxek urten tzonik eta ona, agiñe gogor dako arek
- ene alabie! bakigu agiñe gogor dakozune, baie trankillau!
- agiñe gogortu ezkero datozela datozenak
- Finko mantendu.
- agiñe gogor dako arek, eztau iritzidxe kanbidxeko
AGIÑE-AGIÑE DXOTEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dardarka hotzaz.
- ekar dauen aixe otzagaz, agiñe-agiñe dxoten on nai
- euri zaparradiek atrapata agiñe-agiñe dxoten on biar
- ainbeste denporan uretan egon da agiñe-agiñe dxoten dau
AGONIKO KANPAIEK DXO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mehatxua. Haserrekuntza baten botatzen dena.
- ixillik ezpazauz agoniko kanpaiek dxoko dauie
- agoniko kanpaiek dxoko dauien amenazue bota tzo
AGUAZERA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euri-zaparrada.
- zelako aguazerak atrapa gaitxuz ba
- au aguazera baiño ezta, laster pasako da
- au aguazera pasaten danien dxungo gara
Baina beste zentzu batez ere erabiltzen da, hau da, gaztelaniazko nos ha tocado la negra esateko adibidez.
- an, dxo gaitxuz aguazerak
AIBA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Harridura, sentimendua, samina, alegrantzia edo haserrea adierazten du hitz honek, segun eta nolako tonuaz esan.
- aiba! eztot dxakiñ ori pasa danik Sorpresa
- aiba, asko sentiten dot Samina
- aiba…! Dxakin dxot nik ori eingo zuna Haserrea
- Hartu! Beste zentzu bat hartu izango litzateke.
aiba hau dirue da erosi zeuk guzune
Azkuek Zuberoan erabiltzen dela dio, Garazin hain zuzen, zaldiak ibilarazteko.
AIDERA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Airera. Esanak edo gauzak airera jaurti eta harrapatzen direnean.
- aidera bota ezkero, aztu eitxen da
- aidera bota itxuz arek baten batek atrapako itxuzelakuen
- ez bota aidera, emon eskure
AIDIEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi eratara erabiltzen da:
- Begi-bistan. Gauza guztiekin erabiltzen da, adibidez:
- beran ingiru guztidxek aidien dakoz
- dxakin biar eztizen gauzek aidien dabilz
- Kaka saltzera bota. Kasu honetan ere pertsona edo gauzekin erabiltzen da:
- dxo ta aidien bota dau gixona
- diro guztidxek aidien bota txuz
- adien bota kotez zapata zar guztidxek
AIDXENA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ontzia amarratzeko leku propioa. Kasu honetan Artzan. Portualdean edo arrantzale eta hauen inguruan erabiltzen da.
Berba hau modu berezian erabiltzen da ekonomia arloan.
- aidxenak sikatute daus Pluralean, dirurik ez dagoenean.
- aidxena bero dako orrek Diru asko dagoenean.
- aidxenak bajaten dizenien dana dau txarto
- len kukurruku eindxe on dxatzuz, baie orain aidxenak bajata dauz
Azkuek aien jartzen du eta Bermeoko hitza bezala jaso du.
Hitzaren jatorria aihen (tallo) izan daiteke, amarratzeko zutoiak ere sustraiak lurrean sartzen diren moduan jartzen direlako.
AIDXENEKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ontziko gizonen artean gazteena. aidxenekuek zeregin ezberdinak betetzen ditu. Errekaduak egin, itsasontzia garbitu, gizonei orduak eman, eta abar luze bat.
- bapora garbitxu? hori aidxenekuek ein bidau
- aidxeneko mutilleri esan, bidxar zortziretan etor bidauela
- aidxenekue falta da, non sartun de ba?
Arrantzale giroan bakarrik erabiltzen da.
AIDXUBETA / ADXUBETA / ADXUETA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinetakoen lokarriak edo zintzak.
Nahiko galdurik egon arren, gazteen artean ere entzuten da. Askotan, eta Bermeon, palatalizatzean aurreko i ez da galtzen. Hala ere, adxubetak ere esaten da. Askotan b galdu egiten da.
- plaieratako aidxubetak loi dakozuz
- adxubeta bako zapatak komoduauek tiez
- zapatatako aidxuetak galdute etor da
AIDXUDIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aiuta. (labatiba)
- ez pazu gure au, tire aidxudien artzien
- jun zaitxez aidxudie artzien enau zeuri begire ta
- emon aidxudie, arek eztau irebaziko partidue ta
AIENA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraina.
- andereño Karmele gora-goraka imindxasku aienak esaten
- esan dauzen aienakaz jesukristo be gurutzetik eskapa da!
AIKAMEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oihu edo harridurazkoa.
Hurren datorren hitzaren partikula + toki erakusle bat hartzen du: aiko hemen!
Zentzua harridurazkoa izango da ia beti.
- aikamen gure mutille!
- aikamen aspaldiko lagune!
- aikamen neskatillik ederrena!
AIKO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mesprezua edo gutxiespena adierazteko erabiltzen da.
- aiko or, grakue
- aiko! ministrun semie zarala?
Azkuek, zentzu honetaz, Ondarrun jartzen du bere hiztegian.
AIKO MAIKO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitzakia.
- ez ibilli aiko-maikotan, da egin eitxeko dakozune
- beti dakozu zuk aiko-maikoren bat
- aiko-maiko asko dako arek
Azkuek hartu du bere hiztegian, eta beste herri batzuen artean Bermeo aipatzen du.
AIMARI PRUSIMIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abe Maria Purisima.
Oraindino adineko jendeak, hau da, hirurogei urtetik gorakoek, etxean sartzerakoan esaten dute.
- aimari prusimie, egunon danori
AISTIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi edo oso gezurtia. Zentzu ezberdinaz erabilia.
- aistie zara txo! Ori esan guri?
- aistie da a, ez siñistu ezebe
- aiestiaue da, badaezpadakue da txo
Azkuek interjekzio moduan sartzen du bere hiztegian. Baina D.A.R.k, Ortuzar aipatzen du, eta honek Bermeoko hizkeran idatzi zuen.
AITXEÑARRABAKIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitaginarrebagai.
Oso normala da, -ki atzizkia erabiliz honelako formak egitea.
- zeure aitxeñarrabakidxegaz ikusi dot
- beran aitxeriarrabakidxe ezango dana etorri da
- aitxeriarrabakidxe ill dxast
AITXIK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horregatik. Kausaletan erabiltzen da. hagatik hitza laburtuta.
- ori olan bada, aitxik ezta etorriko
- aitxik esan dau arek Bilbon ikusi dauela
- eztauelez ikusten, aitxik eztau ezetu
AITXIKO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horrela delako.
Biak erabiltzen dira. Oso erabilia. Kausal kutsua badu ere, askotan ez da bere zentzu konkretuan erabiltzen, agindua ere barnean baitarama.
- zelan ez zara etorri ba? Aitxiko!*
- baie, zeitxik tiñozu ori ba? Aitxiko, diñotelakon
- Zeitxik einzu ori? Ba, aitxiko, ein dxotelez ba, aitxiko
Ikusten denez, errepikaturik ere agertzen da. Beraz, moduzko esaldiak ere egin daitezke eta galderaren erantzuna berdina izango da Fonetikazko arazoak direla eta, tik horri o gehitu izan zaio. Baita palatalizatu ere, Bermeoko ohiturari jarraituz.
AIXARRA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrain txikiak harrapatzeko erabiltzen da karnata moduan; harra edo zizarea hobeto esanda. Baina, gehienetan, arrantzarako ez dira erabiltzen haitzetako aixarrak, portuko lokatz edo kakabelena deitzen den harea lohietakoak baizik.
- aixarretan nuen porture
- arraiñtxen dxun gure bazu aixarrak atrapa bizuz
- aixarrik ezta lez on enai dxun arraniñtxen
Hitz honen konposizioa aitz-harra da; beraz, aitzarra → aizarra → aixarra. Ikusten denez i ez du galtzen, nahiz eta z palatalizatu.
AIXE BENERUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haize oso hotza.
- bera aixe benerue azurretan be sartun eitxen ezan da
- zer da aixe berenue dauena! Onek aixiek eitxen txuz larrosa guztidxek erre
- itxosotik datorren aixe berenue edonondik sartzien da
AIXE BERDIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasoko ipar-haizea. Hotza. Arrantzaleen artean asko erabilia, baita herrian bertan ere.
- aixe berdie dakar
- otz asko pasa du, aixe berdie on da ta
AIXEBIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haizetik babestutako leku bat. Itsasoan erabilia, herrian ere normalki erabiltzen da.
- plaidxen aixebetxue topa ezkero ondo oten da
- aixeberik ez tauen lekuen eta aixe handidxe badau, ezindxe morenatu
- aixebetxuen para, da bertan lo
- aixebie eitxen dan lekuen eiñdxauie etzie
AIXERRIKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fanfarroia.
Hego-haizeak gauza guztiak hanpatzen dituenez, konparazioan erabiltzen da:
- aixerrikue da ta enfada-enfada eitxen dau jentie
- amen dator aixerrikue, laster hasiko da arrokeidxek kontaten
- bestelako aixerrikue da bera
AIXETIK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Figuratiboan zerbaitek ihes egin, adibidez diruak eskapatu.
- aixetik eintso irabazitxe okin dxauen diruek
- atrapata okindxu te aixetik eiñ dxosku
egin aditzarekin erabiltzen da.
AIXETSUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uzker asko botatzen duen pertsona, batez ere umeei aplikaturik.
- au imie aixetsue da, beti dabil uzkerrak botaten
- amari emon dau, zeu be aixetsue zara ta
AIXETU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hotza harrapatu.
- onek imiek kalenturie dako; kalien aixetu eiñ dxe ta
- gau txarra pasa dot, Lameran aixetu ein naielalo
- tripek dakotez aixetute, beti nai kakalarri
AIXETZA / IE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haize handia, gogorra.
- aixetza mando batek atrapa gaitxuz da, ez gaitxuzenien eruen
- aixetza handije dau, eztauie itxosora urtengo
Neurtzeko bi posibilitate erabiltzen dira: tza eta mando eta handi hitzak.
AIXIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fanfarroia.
- zelako aixie da ba, auentako ete du!
- ori bakixu zer dan, aixie ederra, aixe-errotie da
Esaldiaren bigarren zatia, adjektibo edo sustantibo batez indartuta agertzen da.
- Egonkortasun gutxiko pertsona.
- aixie lez dabill, arin ara, arin ona
- aixetxue be bada ta, bidau astuntasun apur bet
Beraz, hitz honen zentzua bikoitza izan daiteke. Alde batetik, pertsona fanfarroia definitzeko eta bestetik, arintasuna edo arinkeria.
AIXIE ARTZIEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzarrak ferratzera bota.
- tire aixie artzien, etzut erosko ta
- aixie artzien bota dau beran jenidxo guztidxegaz
- tire aixie artzien, aixie artzien dxuen, enai mobiten ametik eta
- aixie artun, artun aixie; etzut esango
AIXIE EMON
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haserretu. Antzarrak ferratzera bidali.
- an, asarratu diez, emon tzo aixie
- asarratu dast Zarautzeko andobie, emon dost aixie
- Gastatu.
- Bilbora dxun dxatzuz arek, diruei aixie emoten
- zer, emon tzazu diruei aixie? Oiñ amarik eztau etzien, ezta?
AIXIEN BARRURE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasoko terminoa da, baina herrian ere aplikatzen dena. Itsasontzia haizearen barrura doanean esaten da, baina pertsona, animalia edo beste edozer izan daiteke.
- denpora guztidxen dxun garizen aixien barrure
- asto koitxadue beran karga matxugaz aixien barrure arpeidxe emon eziñik
- aixien barrure eziñdxe ibilli
AKARRETIK (BERA)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atea markotik atera.
- emontson golpigaz atie be akarretik bera bota dau
- atie pintxeteko akarretik kendu bide atie
AKEL
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Likorea. Edaria.
- beran egune ezan dalez, akel ekar dosku
- akel barik eztau alegrentzirik
- esan ba! Akel edan da gero danak mozkorrik
AKELEGAZ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mozkortuta.
- andra mari egune be badalez, akelegaz zelebra bide
- akeltxugaz jun nai oire
AKOMOTIDU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alamena eman. Agindu kutsu bat ere badauka.
- orrek imiek akomotidu dost zapatak erosi bitzatezela
- da zuk akomotiten dostazu dxun ein binaiela
- akomotitso etzie erosteko
Hitz honen aldaera bat akometidu da, eta D.A.R.-n agertzen da Bermeokoa dela aipatuz.
Gaztelaniazko acometer dirudi; beharbada hori izan daiteke hitzaren etimologia, gero beste zentzu bat hartu badu ere.
acometer + du → akometidu / akomotidu.
AKORDA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itzartu.
- akorda naienien berandu ezan da
- zortziretan akordako zaitxut
- goixetik akorda nai baie gero luek artun nau ostabe
- Gogoratu. Gaztelerazko acordar-etik dator.
- azterketie dakotela akorda nai, eta eztot ikasi!
AKULEKEIDXEK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitzakiak.
Aitzakiak dira. Gehienetan pluralean. Baina singularrean ere erabiltzen da, gutxi baino ez bada.
- beti zabilz zu akulekeidxetan
- akulekeidxek takoz orrek, dauen lekotik ez altzateko
- beti ataraten dau arek akulekeidxen bat biarra ez eitxeko
Azkuek ez du jaso bere hiztegian, baina bai D.A.R.k. Honek Etxeita aipatzen du; Mundakan ere esango zen garai batetan, baina Bermeon, oraindik, bizi-bizirik dago. Agian hitz honen egiazko jatorria -akiakula- hitza izan daiteke, baina Bermeon joera handia dago edozein hitzetatik, batez ere, arrainen izenetatik, beste bat ateratzeko, eta baliteke, -akula- arrainaren izenetik etortzea.
akula + keria → akulakeria → akulekeidxe.
ALA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itsasoko terminoa da. Jaso edo tiratu zentzua dauka. Analogiaz, herrira pasatu da jaso hitzaren ordez.
- aurtik ala txikota
- ala tuntuxek egualdi txarra dator da
- diru ederrak ala itxuz arek
- nik ez dot ala txiki be pez
Gaztelerazko halar aditza erabili da horretarako. Azkuek bere hiztegian recoger dakar beste azalpenik egin gabe.
- Kritikatu.
- aurrek danak on diez beran ala
- ontxe be neure ala zauz
- baten bat neure ala dau, belarridxe gorritxute dakot eta
- zeure ala-ala dabill a
Azkuek ez dakar eta D.A.R.k Mundakako Otxolua aipatzen du. Baina Bermeon oso erabilia da. Askotan errepikatuta ere erabiltzen da, azken adibidean ikus daitekeenez.
ALA BA!
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Benga! Goazen!
- ala ba! Kordu ba!
- ala ba, etor zaitxez ba!
- ala ba, berandu eingo dxasku te
ALA TA BE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekiten jardun.
- zelako diskusiñue, alata be etzie erosi bi dule
- arek imiek, ala ta be, dauen egualdidxegaz plaidxera dxun bidule
- zuek esaten zuien, ala ta be dxun ein bi garizela, da nik ezetz
ALABATXI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neska gaztea. Oso erabilia da adineko zein gazteen artean.
- erdu ona alabatxi da ez ezan esantxarrekue
- eztakit alabatxi non sartu zaran
- alabatxi, nire gixonak eztost gure etorri Benidorrera
Azken hau izango litzateke adinekoen arteko esaldia. Alabatxu hitzaren eta honen arteko ezberdintasuna ez da bokalezkoa bakarrik; adin ezberdineko pertsonei dagokie hizki bakoitza. Hitz hau neska gazteei dagokie, eta artean horrela erabiltzen dute. Hala ere, konfiantzazkoa denean, adinekoekin ere erabiltzen da.
ALABATXU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berba hau adinekoen artean edo hauek emakume gazteei zuzendutakoan bakarrik erabiltzen da.
Kasu honetan tonua ere aldatu egiten da. Gehienetan adinekoek erabiliko dute emakume gazteei deitzeko, eta ez alderantziz.
- alabatxu ez ei dakarrie antxobarik
- bidxar plaidxera dxun bidu alabatxu, geu be eguzkidxe artzien zuri gauz da
- ez esan ori alabatxu, guzurre dala diñoie ta
- alabatxu, zer da itxurie dakozuna?
- belarriondokue artuko zu alabatxu isillik ez pazauz
ALAKAKARDARA BOTA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zokoratu. Berba berria da, baina asko erabiltzen da.
- barridxe ezan danien ondo, baie gero alakakardara bota
- beste batzuk erosteko da gero alakakardara botata okindxe!
ALAKOTU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerbait egin. Zerbait burutu.
- gauzek alakotu barik itxi txuz
- alakotu ein au, eztot ikusten ezer da
- goixin goixien alakotuten dau arek beran gauzek
egin zentzua dauka. Hitz egiterakoan berba erdiak erabiltzen direnean, beti esaten da hitz hori.
ALAKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horrelakoa.
- berak ekar dau, zera, alakue…
- alakue erosi dau, jersie
Baina adjetibo moduan ere ager daiteke.
- alakue da bera, iñor ez lakue
- zelako alakue zara ba
- alakue banai, neuretzat
ALAMENA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aspertu edo gogaitu arte hitz egin.
Behintzat zentzu hori dauka Bermeon. Baina, sarritan, alamena, gogorra ere izaten da.
- zelako alamena emon dost ba, neure kulpie ezan balekide lez
- ez eistazu alamenik emon enau ondo ta
- zeozer gure dauenien konsegidu, itsosopeteko alamena dakozu
ALAN DALA TA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dena sinistu edo dena, den moduan hartzea.
- aulan bixi dxatzu ori, alan dala ta, ernega barik
- esaten tzoiena siñestuten dau, alan dala ta
- da geu bertan, alan dala ta, tentelan antzagaz
ALANDAZE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hori dela eta. Ondorioz.
- eztot, eingo errekadue, alandaze, ez on nik eingo dotenari begire
- gaur ezin dxu Bilbora juen, alandaze, bidxarko itzi biku
- au labadorie apurtute dau, alandaze, barridxe erosi bi de
ALATXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berba hau adinekoen artean edo hauek emakume gazteei zuzendutakoan bakarrik erabiltzen da.
Alatxi hitzaren forma despektiboa, gehienetan gizonezkoak emakumeei zuzentzen zaienean agertzen da. Askotan errepikatuz erabiltzen da eta gehienetan haserrezko tonua izaten du.
- alatxe ezinoixu kabrie
- Alatxe-alatxe, ortik ezpazuez osti bet omongo tzut
- alatxe etorri ba
- alatxe, eztakot zeure kontorik
alabatxu hitzaren aldaera da, adinekoek emakume gazteei zuzentzeko hitza, hain zuzen ere.
ALATXI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neska gaztea. Oso erabilia da adineko zein gazteen artean. Aldaera hau alabatxi berbarena da.
Biak erabiltzen dira normalki, baina hamabost urtetik beherakoetan gutxi entzuten da, arruntagoa baita alabatxi.
ALATXU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eta beste hau ere alabatxu berbaren aldaera da.
Adinekoetan entzuten da, berrogei urtetik gorakoetan eta gizonezkoetan gehiago.
- orduek dxun dxaskuz alatxu da ondiño ezer ein barik
- alatxu mobiko zara berandu de ta
Forma bi hauen eboluzioa honela izan da:
alabatxo → alabatxu → alatxu. alabatxo → alabatxu → alabatxü → alabatxi → alatxi. alatxi → alatxe.
Arraroa badirudi ere, enfasiak bokal itxia irekiagoan bihurtu du.
ü horrek ez dauka zerikusirik zuberotarrarekin, Bermeon, batez ere portuan, eta han lan egiten duten emakumeek enfasi apur batez hitz egiterakoan, u normal bat ü bihurtzen dute.
Adibide batzuk: - entzun egizu → entzuizu → entzuizü → entzüizü → entzizi egin da. - txetxotxu → txetxotxü egin den bezalaxe.
ALAURIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alauria.
- goix guztidxen dau alaurike, iñok ezer ein barik
- alaurike etor dxast imie mutil batek dxo dauela ta…
- aren alauridxek, alauridxek ezan diez, zapatak etzatezelako erosi
Azkuek Arratian eta Orozkon jartzen du, baina Bermeon ere zabal erabiltzen da, beharbada, hemen dena exajeratzeko joera dagoelako, aldarri sinple bat alaurian bihurtzen baita.
ALBATAKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alban jotzen duten kanpaiak. Arimak erretiratzen diren ordua omen da.
- albatakugaz batera, arimek euren mundure juten diez
- neuk eztok kure albatakue joten dauenien kalien egon
ALBORAPUNTADA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalki erabiltzen den hitza da. Aloza hartzen denean egiten dena.
- orrek erropiek, alborapuntada andidxek takoz
- trajie akabata dau baie alborapuntadak falta itxuz
- berorren koloreko aridxegaz ein bizuz alborapuntadak
- alborapuntada txikidxe eiñ gero
ALBORBOL / ARBOLBOL
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitz hau, Borbolera hitza erdaraturik egin da. Jantziak, arropak eta gauzak edozelan botata edo zokoraturik uzten direnean esaten da. Biak erabiltzen dira, baina hiztun ezberdinen ahoan.
- erropa guztidxek alborbol itxitxe dxun da kalera
- an! bota dau alborbol jersie, orrek gudau esan barridxe erosteko
Metatesiaren bidez, arbolbol irteten da. Seguru aski borboil hitzetik hartuta dago.
Azkuek Lapurdiko kostaldean kokatzen du, eta baten baino gehiagotan entzun izan direnez iparraldetik sartutako hitzak, badirudi hau ere handik etorritakoa dela. Hitz honek arrain saskia esan nahi duenez, arrantzaleengandik sartua izango da.
ALBOSA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arropa edo tela baten tolesdura.
- gonien albosa josi mesedez, daidxola dakot eta
- maidxen ulen puntiri albosie atara, labur dau te
Mañu auzoan erabiltzen da.
ALDABATERA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldi berean.
- aldabatera ezkondu gara bidxok
- aldabatera dxun diez zerbezidxora
- indxarrak aldabatera emoten baduz, ariñau eingu
aldi berean esan beharrean, aldi batera egin da, eta gero, hortik, bokal itxia bi gradu ireki eta aldabatera sortu da.
ALDARAKA / ALDARAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldatzen. Itsasoko terminoa da, baina herriko hizkeran sartuta dago, nahiz asko galduta egon.
- aldaraka juten gariz egunez txikiteuen
- batek beste bide bat artzien badau, geu be an dxuten gariez aldaraka
ALDEGOI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soineko baten alozak, jertse edo besteren batek, baita sareak ere, gorabeherak dauzkanean ere esaten da.
- orrek erropiek aldegoiek takoz beko mandan
- elegante dxun dxatzu aldegoidun erropiegaz
- zoratute nau berorregaz jersigaz, ezin tzatez kendu aldegoiek
- txarto ebai zu ori papela, aldegoiek takoz da eztau ondo
- onek artiek aldegoiek takoz, ezindxe arteztu
Azkuek ez du jartzen, baina bai D.A.R.k, circunstancia hitza erabiltzen du. Beraz, zentzua erabat ezberdina.
ALEGRENTZIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alegrantzia. Oso erabilia gure herrian, baina, gaur egun, alaitasuna berba sartu da.
- au de alegrentzidxe dakotena, primitibie azerta dot!
- alegrentzi handi bet artun du, Miren dator Kubatik
ALGA(R)ATEKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalitate txarrekoa. Nahiz eta itsasoko terminoa izan, normalki tresna edo gauzei aplikatzen zaie, hauek txarrak edo erdipurdikoak direnean, hain zuzen.
- au kotxie algaratekue da
- onek zapatak algaatekuek tiez
- dxatekue algaatekue ezan da
- algarateko pelikulie ikusi du
Alga(r)atien hitzetik sartuta dago, eta oso zabala horren erabilera. Gainera, ikus daitekeenez, r gal dezake, inolako arazorik gabe.
ALGA(R)ATIEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txarto. Gauzak eta pertsonak izan daitezke txarto dabiltzanak, batez ere osasun kontuetan.
Hitz hau ere, oso zabaldurik dago herrian, baita inguruko auzoetan ere.
- aspaldidxon algaratien dabil gure ama
- aren kotxie algaratien dabill, barridxe bidau
- aurtengo kosteran algaatin ibilli gariez
Ikusten denez, hemen ere, askotan gertatzen den bezala, r erori eta algaatien esaten da.
ALGORTAKO PORRUEK LEZ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prosperatuta.
- aur dakozu ori, Algortako porrue lez prosperata, edaderik onenagaz …
- zer diño berorrek pa, Algortako porruen moduen prospera dxatzu ori
- alabatxi, geuk pe prospera ein bi du Algortako porruen moduen
ALIADUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abilezia gabekoa, edo trebetasun gutxikoa izan daitekeen pertsona edo gauzak. Arrantzale giroan erabiltzen den hitza da, erdipurdikoa esan nahi du. Arrainuntzi batek arrainik harrapatzen ez badu, aliadue da.
- enebada! bapor aliaduen enbarka zara
- aliaduekaz eztot kure dxakin ezer
- zelan ekarko dau arrañe ba, aliadue da ta
Gazteen artean galtzen doa.
Gaztelerazko aliado hitzak guztiz esanahi ezberdina du.
ALIJANDRO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerbait edipurdikoa. Aliadue hitza da honen sorburua, baina honen zentzua zabalagoa da. Gauzei aplikatzen zaie eta askotan, adjektibo funtzioan ez-ezik izen funtzioa ere hartzen du.
- artazidxek ixena alijandro
- au batela alijandro utse da
- erlojue alijandro; eztau dxoten tinbrerik pe
ALMONADIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arropa montoia.
- zelako almonadie dakot garbitxuteko ba
- gaur ezin dxot urten, erropa almonadie dakot plantxeteko ta
Nahiko galdua, oraindik adinekoen artean entzuten da.
Hitz honen jatorria gaztelerazko almoneda izan daiteke. Gazteleraz venta de objetos a bajo precio esan nahi duenez, gauza horiek pilatuta egongo dira. Beraz, baliteke hitz horretatik etortzea.
ALORTIK!
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mesprezuzko lokuzioa da. Arbuiatzeko ere erabiltzen da.
- alortik guzurtidxori, guzurre baiño ezu esaten da
- alortik! Ez nozu konbenziduko ta
Argi ikusten da hala hortik dala, baina zentzu ezberdinetan erabilia.
ALSIKATU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi siku.
- alsikatute okiñ dxotezen erropak busti dxastez
- onek kaltzetiñek alsikatute dauz
- ulie alsikatute dakot
Azkuek altxikatu jartzen du, eta ez du hartzen arrunta bezata, nahiz eta Bizkaiko puntu ezberdinak aipatu: Arratia, Ispazter, Orozko eta Txorierri. Bermeon nahiko zabal erabiltzen da.
ALTERRIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bila gabiltzan gauzen tokia. Ugari ematen den lekua, eta batzuk bakarrik jakiten dutena non dagoen. Arrantza kontuan bada, arrain asko dagoen leku bat. Sagarketan bada, sagar ugari dagoen tokia.
- arek euren alterridxe dakoie arraintxeko
- alterridxe topa du sagarrak atrapateko
- urrien alterridxe dakoie, ta aberastute etor diez
- etsoie iñori esan alterridxe dakoienik arraiñtxeko
ALTRANPON
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gauzak edozelan botata, ordena barik.
- etzeko gauze guztidxek altranpon botata itxitxen txuz beti
- zeitxik ez zuz ordenaten gauzek altranpon itxi barik
ALTRANPONIEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gauzak edozelan botata, ordena barik. Altranpon hitzaren aldaera da, eta zentzu berdinekoa.
- plaidxera dxuteko priesagaz altranponien itxi txuz beran erropak
- zer eztot topa bienganien ba, zapatak, libruek, boltsak, dana altraponien
ALTZA GONAK!
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alokutiboan, premiatu.
- altza gonak alabatxu, eguerdidxe dakot imitxeko ta
- autobuse galdu bi du ba. Imiek! Altza gonak!
- lo dau denderiori le? Espabille! Altza gonak berandu de ta
ALUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da erabiltzen zentzu zehatzean. Bi zentzutan erabiltzen dala esan beharra dago. Pertsona trakets eta energia gabekoa, eta gauza txikiak eta balio gabekoak direnean adierazteko, hain zuzen.
- txarto ein zuz gauzek, alu ori, olan eztiz ein bihar aulan baiño
- onek sagar aluek erosten on zara, itsurik on zara la?
- aluen antzeko zapatak erosi dotez eztaitx zer ikusten egon naien
AMA NEGARREZ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilekoekin egon.
- zelain dxungo nai plaidxera ba, ama dakot negarrez da
- ama negarrez dakozunien oien sartun, da bertan on pasa arte
- ama negarrez dakotenien eztot okitxen ezetarako ganarik pe
AMA PUTIEN ETZIEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso urrun.
- Markiñe non dauen? Ama putien etzien!
- oporratan ama putien etzerarte hotelan barruen oteko
AMA TXITXIEN IMIE / SEMIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraina, baina tonua leunagoa da.
- ama txitxien imie zara zu, nik etsut esan ogidxe ekarteko?
- aurrek amatxitxien semiek ekar txuz trastiek, baie erun biko txuz
AMAK EIÑEKO MODUEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biluzik.
- Antxoran ikusi duz, danak amak eiñeko moduen!
- orrek famosuek ibiltxen dxatzuz amak eiñeko moduen
- eztau ba, ama eiñeko moduen ibilltxeko moduen
AMAK EIÑEKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jasanezina.
- nongo amak eiñekue da berori! Auentako ete du!
- amak eiñekue zara txo, beti ezan bizara zeu
AMAK ITXIKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aspergarria, jasanezina. Amak eiñekue eta hau esanahi berdinekoak dira, baina hau zabalagoa.
- amak itxikue zara alabatxi, enfadata nakozu
- politxe ezango da, baie amak itxikue
AMAKO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehienetan umeen artean erabilia, taldean gehien agintzen duen neskatila izaten da.
- ez ibilli orrekaz, amakuek tiez da
- bera zu amakuena
- amakuen antzeko neskato bategaz dabil
- ama, arek dxo ein nau
- berak amako zarrak dxo zaitxuz
Azken honetan adjektibo eta guzti agertzen da.
Ikusten denez, ez du Azkuek jartzen dio madraza edo muchachona esanahia.
AMALAUGARREN MUTILAGUNE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldean falta dena. Peioratiboa da.
- atuen dator amalaugarren mutilagune
- ezu esan, au falta dala? Ba allega da amalaugarren mutilagune
- zeu zara amalaugarren mutilagune, ez tu biar iñor be geidxau
AMANDRONGILLEK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Almandrongilak. Baina ironiaz erabilita. Beste aldaera bat amondongillek da.
- ama zer dau dxateko? Zera! Amandrongillek!
Hau, langosta! esatea legez da. Edo beste hau:
- amandrongillek eta aitxedrongillek
Hitzaren jatorria gaztelerazko albondiguilla izango da; orduan, erabiltzen den amondongillek aldaeratik sortutakoa izango dugu amandrongillek.
albondiguilla → almondongilla → amondongille → amandrongilla.
Aurreko n galdu eta r bat garatu du; lehenengo o bokala a bihurtu da asimilazioz.
Kintanak jartzen du bere hiztegian, azalpenik egin gabe; eta P.M.k amandongila hartu du. Hiru mila hiztegian l eta guzti dator: almandrongila, baina baita albondiga ere.
AMAPERRIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelerazko hijo de perra lokuzioa oinarri badu ere, zentzua ez da bera. amatxarridxe edo amatxitxie zentzu bera dauka, eta esaldiak ere zentzu horretan joango dira.
- amaperrie! Berandu etortiarren dendie zarratute!
- amaperrie! Ebai dot eskue!
- amaperrie! Etzeko atie igiritxe itxi dot
AMAPERRIEN ETZIEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso urrun. Jakin ez non dagoen.
- amaperrien etzien itxi dotez gauzek da oraiñ eurek bille dxun biar
- nongo amaperrien etzera dxun da ba
AMAR MILLE ZATI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zati-zati egin.
- okin dxoten florero ederra eiñ dxast amar mille zati
- on dan aixiegaz kristelak pe amar mille zati eiñ dxastez
- amar mille zatitxen apurtu de basue
AMAR MILLEGAZ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrapaladan, ziztu bizian.
- notezidxe emon tsoienien, amar millegaz urten dau etzetik, amari esaten
- ikusi dotenien gauzie eztauela ondo, amar millegaz urten dot andik
- amar millegaz eskapa ametik, zartadie emon orduko
AMASA / IE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Masa. Zentzu ezberdinetan erabilia da.
- frutekaz amasie eiñ dxe gozo-gozo oten da
- au lapikue eziñ dxe dxan amasie eiñdxe dau te
- kokletan amasie ondo ein barik tau
masa → amasa. Kasu honetan a proteikoa sartu da.
AMATXARRIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabiliena den interjekzioa dugu. Egoera guztietan ager daiteke. Lokuzio luzeagoetan maiz erabiltzen da, gainera zentzu ezberdinaz ere agertzen da.
- amatxarridxe! galdu dot portomanadie
- erdu etzera…amatxarridxe! ezin dxot dxuen
- amatxarridxe! zapatien takoie apurtu dxast
AMATXARRIDXEN ETZIEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esanahi ezberdinak:
- Oso urrun.
- non dau berori elixie ba, amatxarridxen etzien dau te
- amatxarridxen etzien erosi dau etzie
- Batek daki!
- ama, non dau nire jersie? Amatxarridxen etzien! Topa!
- libruek amatxarridxen etzien itxi dostie
AMATXARRIDXEN IMIE / SEMIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Puta semea.
- amatxarridxen imiok, etorko zatite ona neuk tiñot eta?
- nongo gixonak?, aunek ama amatxarridxen imiek eiñ dxost eta
- bera amatxarridxen semie ezan da dirue ostu dostena
- zeure amatxarridxen semie da ori esan dauena, gero nega badau be
AMATXITXIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amatxarridxen imie-lakoa baino bigunagoa da.
kaka Hitza oihuzkoa da.
- amatxitxie! Berandu etortiarren dendak zarratute!
- amatxitxie! Ebai dot atzamarra!
- amatxitxie! Etzeko argi guztidxek itxi dotez bistute
AMATXITXIEN ETZIEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso urrun. Aurrean badago beste honen antzeko bat, baina hau leunagoa da.
- ama txitxien etzera dxun da bizitxen
- bakixu, ama txitxien etzerarte dxun bidauiena arraiñtxen?
- non dauen boltzie? Ama txitxien etzien
AMAÑARRABAKIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amaginarrebagai. Aitaginarreba egin den bezala egiten da; -kidxe atzizkia hartuz.
- amañarrabakidzek erosi tso etzie
- aren amañarrabakidxe neure lagune da
- amañarrabakidxentzat ekar txuz arraiñek
Hala ere, ikusten da, gina multzoa galdu eta e → a egin dela.
AMAÑE / AMAIÑE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amore eman. Borroka batetan rendirse izan daiteke, baina edozertan amore ematea ere bai.
- Bilbora dxuteko on gara baie amañe eiñ dxu
- dirorik ez takola ta amañe eiñ dxau, ez tator afaire
- koitxaduek ez tako indxarrik eta amañe ein bilikidau
- ez ezan temosie ta amañe
Azkuek Bermeoko hitza bezala azaltzen du, baina rendirse delakoan.
Hitzaren jatorria gaztelerazko amainar izan daiteke. Zentzua, ostera, recoger velas izan daiteke.
amainar → amaina → amaiñe / amañe.
AMEN GU!
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harridura, oihu edo haserrea adierazten duen lokuzioa dugu.
- amen gu! Tentelan antzien euren begire
- amen gu! Mobidu be ezin, da denporie aurrera
- ez dauela autobusik? Amen gu! Da orain zer?
AMESA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ideia. Burutazioa. Baina asmoa bezala ere erabiltzen da.
- Bilbora dxuteko amesa okiñ jot, baie azkanien enai dxuen
- ez eiñ amesik, ori ezta etorko ta
- amesa okiñ bai, baie non dau dirue ba
AMODERA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moderatu.
- lelau gora-goraka asi de, baie gero amodera ein dxe
- bozak pe amoderata entzuten ezan diez
Beste mailegu askotan legez, ez du hartu tu partizipioa eta a proteikoa hartu du.
AMORE (EMON)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edozein gauzak, baina ez pertsonak amore ematea, kasu hauetan amaiñe berba erabiltzen delako. Hala ere, noizbehinka erabiltzen da hauekin ere.
- onek zapatak amore emonda elauz
- jersie dakot hamalau lagun sartzieko modue, amore emonda
AMORROI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aizu morroi! Gehienetan mesprezuzko tonuaz esaten da. Batzuetan deitzeko erabiltzen da, eta askotan txo hitzarekin lagundurik.
- txo, amorroi! geldiro! Okasiñorik ez ekarri ona
- amorroi kopla gitxi niri
- zer dakak ona amorroi!
Emakumeen artean erabilita, leunagoa gertatzen da.
- amorroi esangostasu ze ordu dan?
AMORROTZA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olagarroa.
- amorrotza atrapa du atxetan
- ori morroie amorrotza lez enpiketen dxast
- amorrotzan erruek baiño luziauek takoz eskuek
- amorrotza gozo egoten da binagriaz
Hitzaren konposizioa: amar ortz, edo amar atz izan daiteke. Atxikitzeko baliatzen diren botoiak hortzak izan daitezke, baina erroak edo garroak, atzamarrak izango lirateke. Beraz hitzaren etimologia ez dago argi.
P.M.k, amarratz jartzen du bere hiztegian eta Hiru Mila Hiztegiak hamarratz. Besteek ez dakarte hitz hau.
AMUSKIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi esanahi:
- Arrain barik datozen amuetan geratzen den karnata zatia.
- ez arraiñik ez amuskirik eztator amuen, dana dxanda baiño
- bota ostabere eurokaz amuskidxekaz
- Bateren bat engainatzeko karnata figuratiboan.
- an, prepara dau amuskidxe, laster emongo tso dxaten
Azkuek Mundakan jartzen du eta carnada en salmuera dela dio.
Etimologia zein? Posibilitate bi agertzen zaizkigu: amu + ki → amuki, biguntzeko z sartuz.
Edo beste hau: amu + utsik → amutsik → amusik → amuski metatesi bidez.
Dena dela, ez daukat hain argi.
AN ZARALAKUEN AMEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gauzak azkar egitea.
- Korrike jun zara ogidxe bile la? an zaralakuen amen!
ANAIDXE TXIKIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zakila.
- frakak istu da anaidxe txikidxe be istu
- estimadu dako arek anaidxe txikidxe, ondo dxaboten dau
- ba klaro! Anaidxe txikidxe geixotu ezkero, eztau arraiñik
ANALISUEK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Analisiak.
- analisu barridxek ein bidotez, zeuzer bakot eta
- analisuek eitxen dxuen da ein barik etorri, on dan jentiegaz
- ontxerarte eztau dxakin zer dakon, analisuek eiñ arte
ANBEZIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutiziatu.
- dana anbezidxe, dana gorde, dana biar dau
- anbezidxetie ezta txarra, baie orrenbesterako bez
- bai, dana dakoie eta eztakoiena anbezidxeten dauie
ANBEZIDXETA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutiziatsu.
- gaurko gaztiek anbezidxeta bizi diez, dana dakoie ta
- danak eztiez bizi anbezidxeta, batzuk gitxigaz konformaten diez
ANBOTOKO SEÑORIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Era askotara erabiltzen da esaldi hau.
- aur dakozu, anbotoko señorie, sofan dxesarritxe
- bestelako anbotoko señorie dau or, biarrik ein barik
- anbotoko señorie lez bixitzeko gizon dirutsugaz ezkondu bizara
ANBRIKIS
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goseaz erdi hilik dagoen gizona. Ez da erabiltzen gizonentzat baino, baina salbuespenik egon daiteke.
Argi dago gaztelerazko hambre dela, -ki atzikia erantsita.
- anbrikidxen arpeidxe dako
- anbrikis guztidzek takoie suertie
- anbrikis aiz txo! egun guztidxen dxaten!
hambre + ki → anbreki → anbriki.
ero s gehitu zaio, eufoniagatik edo.
Bermeon, batez ere gizon argalei aplikatzen zaie. Bazegoen gizon bat, argala eta eskasa izatearren Anbrikis ezizena zeukana; eta horrela ezagutzen zen izena ahaztuta.
ANDAKA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duela berrogeitaz urteak -orain ere noizbehinka ikus daiteke- joko baten jarduten zuen gazteek eta umeek. Joko hau, animalia baten antzera jarrita -lautxakurrean deritzoguna- besteak gure gorputzaren gainetik saltatzean zetzan. Honela, bat behean, besteak saltatu eta makurtu, denak errenkada bat eginez.
- andaka dabiltzuz arek tonpoidxen
- ez ibilli andaka izterra apurtuko zu te
- andaka ibilli gariez goixe guztidxen
ANDAKIDXOLA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izorra dadila.
- Ondokuen txakurre ausike dauela? Ba nik black metala martxan! Andakidxola!
- Horrek papauek dirue galdu dauela? Andakidxola! Okintsue da te!
ANDAN GORRIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konparazioan erabiltzen da. Arraina itsasoaren azaletik doanean, dizdira gorria gertatzen da, arrain masak sortzen duena.
- andan gorridxe ikusi du, baie ara aillega garizenien arraiñe ondora dxun da
- zelako andan gorridxe dator goiko kaletik ba
ANDANA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abiadura.
andanada hitzaren parekoa dugu. Biak erabiltzen dira; eta gutxienez parekatuta dago erabilera.
- andana andidxe darue aren kotxiek
- andana gitxiko bapora da
ANDANADA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abiadura.
- zelako andanadie erun dau ba, iñok ez atrapateko moduen
- andanada andidxe daruie laiñuek, laster euridxe in bidau
- andanada matxue dako aren kotxiek
Azkuek hitz honen zentzua beste era batera jartzen du, hilera de plantas dela dio.
ANDANADAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abiaduran.
- andanadan dxun diez ziñera ime guztidxek, lekue atrapateko
- andanadan ibilli, da gero arnasa barik
ANDANAKORRIDXEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abiadura bizian.
- andanakorridxen etor nai da dxeusi ein nai
- andanakorridxen ibilltxiek bidxotza kantzaten dau
Andanadan Bermeoko hitza hartu da, eta korrika gehitu zaio enfasi handiagoa emateko.
andanadan + korrika → andanakorridxen
ANDANAKORRIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abiadura bizian.
- andanakorridxeri! Nora zuez ain arin ba
- andanakorridxe izterratan, ez miñen
- beitu zelako andanakorridxe daruen
- artun dauen andanakorridxegaz, iñok ikusi be eztau eiñ
ANDANAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adberbioan erabiliko dugu hitz hau.
- andanan etor nai zeu atrapateko
- ez ibilli andanan dxeusi barik
- andanan ibiltzen bazara berotu eingo zara
Azkuek ez du jartzen baina bai D.A.E.k. Hala ere ez du zentzu bera, en fila jartzen baitu.
ANDANTZAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abenturetan sartuta ibiltzea gaurik gauerdi edo parrandetan.
- majo dabill a andantzan, mundue errekorriten
- gauez andantzan dabillenari igarri eitxen dxatzo
ANDIDXEK ETA ASKO EZAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berba gogorrak eta asko esan. Baina gauza harrigarriak ikustean ere erabiltzen da.
- asarratu dizenien andidxek eta asko esan tzoie alkarreri
- on ixillik, ixillik on, ostantzien andidxek eta asko entzungo zuz
- zelako berbak alabatxu, andidxek eta asko
ANDIDXENAK ESAN DA TAPATA ITXI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iskanbila baten, azken hitza izatea. Aurrekoa mutu utzi.
- arek eitxen dau, beran burue libreteko, andidxena esan da tapata itxi
- zuk eitxen zu, andidxena esan da tapata itxi personie
- personiri eziñ itxi berbetan? Ba ez, andidxena esan da tapata itxi
ANDIK BERA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beherantz, mendebalderantz joan arrantzan.
- andik bera dxun diez enbarkaziftuek arraiñtxen
- andik betik dauz baporak, laster etorko diez
- Jausi zentzuaz ere erabiltzen da.
- an due andik bera! Burue apurtu bidau ba!
- andik bera dxun da kotxie da amar mille zati eiñ dxe
ANDILLO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso garaia. Kasu batzuetan irain legez erabiltzen da.
- ori imie andillue ezango da
- ez takixu goiko kalien bizi dan andillo bat?
- zuri nok esan tzu ni ezan naiela, andillo ori?
Askotan andillo-mandillo esaten da.
- andillo mandillo, zeueneko amari!
- berak andillo mandilluek dxo dau nire alabie
Hemen -llo atzizkia gehitu zaio handi hitzari.
ANDIOMO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normala baino handiagoa den pertsona. Kuriosoa da hitz honen konposaketa: handi hitzari homo latinezko hitza gehitu zaio, beraz gizon handi ematen du. Baina, Bermeon, gehienetan gazteei aplikatzen zaie, neska zein mutila izan.
- zelako andiomue da ba!
ANDITXASUNE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Handitua.
Mota guztietako konkorrak eta handituak. Beraz, ez da zentzu konkretuan erabiltzen. anditxue ere esaten da baina hau, bulto adierazteko erabiltzen da gehienetan.
- anditxasun bat takot izterrien
- anditxasune gero ta andidxau duest
- ez dxast bajaten anditxasune
ANDITXUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Handitua.
- anditxu batek urten tso papuen
- zelako anditxue dako bekodixen ba
ANDOBIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakume ederra, galanta. Baina askotan, ederra edo galanta ez bada ere, berba hori erabiliko da.
- zelako andobie ikusi du ba
- Benidorren ikusi ei dauie andoba bategaz
Gaztelerazko andoba hitza maiz erabiltzen da.
ANDOBUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]andoba berba bera dugu, baina i / e bokalen aldakuntza jasan ondoren, gizonezkoei aplikatzen zaie.
- ba bera be dxun deidxela beste andobo bategaz
- Nekanen mutilagune andobue dozu
- Bermioko dxaidxetan kanpoko andobak eta andobuek askatan oten diez
ANDRAKIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emaztegaia.
- Josen andrakidxe da ori
- andrakidxe Bilbon ezetu dau
- beran andrakidxegaz dxun da Benidorrera
ANDRATAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrua jo.
Esanahi hau adierazteko beste hitz batzuk badaude ere, hau da arruntena.
- Vigo-ra sartun daneko batera ein dotsu arek andratan
- atzo gauien andratan ein dxot baie ez neure andrigaz
- txo! Andratan zabiltzezela?
Azkuek beste zentzu batez erabili du; andratan: tras las mujeres, buscando a las mujeres, baina, Bermeon, ez da erabiltzen zentzu horretan.
ANDRATU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilekoak agertuz gero, hori esaten zaio gaztetxoari.
- orain andratu zara lez formalaue ezan bizara
- andratu ezkero, gauien be beranduaurarte itxiko dost amak kalien egoten
ANKA / IE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mokor. Ez dugu beste berbarik ezagutzen mokorra adierazteko.
- ankie apurtute etor da Benidorretik
- ankatik operata dau
- ankako miñe dakot
- baltxitxute itxi dost ankie emon dosten golpigaz
ANKATREBERA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apur bat herrenka dabilen emakumea.
Galtzen ari den hitz bat da. Adinekoen artean bakarrik erabiltzen da. Askotan mesprezuzko tonua erabiltzen da.
- bestelako ankatreberie dau or
- etorri dan andrie ez takixu nor dan, anka trebera bat?
- ankatreberi lez ibilli nai, neure izterragaz
ANKIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitz honen zentzua bestelakoa da makurdura esan nahi du.
- orrek erropiek ankie dako
- ankie ez okitxeko ametik ebai bizu
- maidxiek pe ankie dako
Substantibo legez erabiltzen da.
ANKILLIE BOTATA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aingura botata. Leku baten geldi. Itsasoko terminoa da, baina herrian erabilia esaldietan.
- bestela gauz berton ankillie botata; ezta ordue la?
- nire gixonak esaten dost, ankillie botata oten naiela dendan
- bertan tabeman ankillie botata, goizeko orduetararte on gariez
ANKINDO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oker edo zeharretara dagoen zerbait. Ankillie botata-ren aldaki bat dela dirudien arren, zabalagoa da, pertsonekin ere erabiltzen baita.
- ori imie ankindo dabil
- ori kuadrue ankindo dau
- Pisa-ko torrie ankindo egon da beti
do hori, baliteke gazteleratik hartuta egotea, askotan analogiaz egiten baitira esaldiak. Seguru aski gaztelerazko inclinado izango da etimologia.
inclinado → anklinado → ankinado → ankinido
Moduzko adberbio funtzioan erabiltzen da.
ANPULU / EK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Negar-anpuluak.
- anpuluek daidxola etor da etzera
- aproposko anpuluek takoz orrek
- ez imiñi negar anpulorik begidxetan
- begidxen anpulue dakola etorri dxast
- guzurrezko anpuluek eitxeko, kinpulie dxan
Bermeon, negar barik erabiltzen da gehienetan. Azkuek ere ez du negar jartzen eta ampolla, burbuja jartzen du, baina D.A.R.k Mogelen zita batetan jasotzen du. Baita Kintanak ere, baina honek ez du azalpenik ematen. Hiru Mila Hiztegian, lehenengo esangura bietan burbuila moduan agertzen da, baina hirugarrenean negar anpulua bezala agertzen da.
ANPURREK / APURREK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legatzaren tripoilak. Oso preziatuak direnak; urdaila, arbiak eta triparen barruteria. Hain zuzen.
- zer ekartzu gixonak ba? Ezebez alabatxu, etzerako anpur batzuk baiño
- niri, apurretatik arbidxek bakarrik gustaten dxastez
- gaur egunien anpurrek odola balidxo dauie
- erregiek pe eztako dxateko gozuaurik apurrek baiño
ANTIGUALA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antigualekoa. Modaren berri ez daben pertsona bat.
- nire gixonak eztau gure dxantzi niki zuririk. Bai ba, antiguala da ta
- antiguala zara alabatxi, ori ezta eruten orain
- muebliek, antigualak tizela ta, bota eiñ txuz
Gazteleratik hartua izan arren, oso zaharra da, eta gazteen artean ere asko entzuten da. Hala ere, modatik pasaikue lokuzioaren lekua hartzen ari da.
ANTIGUALEKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modatik pasatuta dagoen pertsona edo gauza. Bermeotar batentzat, gazteleraz hitz egiten duenean, eres de antigual esatea normala da.
- antigualeko erropak dxantzitxe dxun dxatzu a
- antigualeko zapatak politxauek tiez
- antigualekue dozu, eztau gure frakarik dantzi
- badakixu zer erregala dosten ela ? Antigualeko kollar bat
ANTZIDXERAKO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzakotzat.
- ez gaitxuzie antzidxerako artun eguno be, tentelan moduen artzien gaitxuzie
- dendan sartun da antzidxerako bez, da gu bertan taketa lez
- antzidxerako anzieko zeuzer ein bihar, laistela dxo esate baterako
APAIDXUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrainak harrapatzeko erabiltzen den tresneria. Oinarrizkoena pita eta amuaz osatzen da.
- Loidxerue daku apaidxo barridxek eitxen.
- Fitxiek falta dost. Han jun de arraine apaidxo ta guzti
APAIDXUE E(G)IÑ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrua jotzea adierazteko era bat.
- apaidxue etxen dxun diez arek Tonpoire
- ezta ondiño apaidxue etxeko ordue
- apaidxue eitxen dauzenien eztakoie iñon pentsamenturik
- guk eitxen du apaidxue, goixien, atsaldien da gauien
APATZ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eseri aditza, baina umeei soilik zuzendua.
- txetxito erdu hauna eta egin apatz eguerdidxe jan bidu te
- egin apatz neure altxuen telebisiñuen ateletin partidue dau te
APATZA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mahai betearen aurrean egin edo egingo dugun betekadaren berri azaltzeko.
- a zelako apatza dakun, atiek pe enau artungo
- ixillik egon, apatza daku te. Zegaz? Pastelakaz
- orain apatza ta gero enpatxuegaz, auri bai ondo!
APATZAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animalien oinak
- txakur ostidxen apatzan markie fraka zuridxetan
- txakur txikitxue ezateko apatzak handidxek dakoz
APREMIÑUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Presa. Premiamendua.
- apremiñue artun alabatxi, berandu da ta
- apremiñetzen ezpagara, pelikulie asitxe topaku
- apremiñe, eguerdiko amabidxek tiez da
APROBADIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Probatu. Frogatzeko saioa.
- aprobadie ein bide lelau edozer gauze erosi orduko
- auto barridxen aprobadie eitxen dxun diez Sollubera
- bapor barridxe aprobadan dxun da, ta geu be bertan dxun gariez
APROPOS
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esanahi bi.
1- Bromatan.
- ez sastu apropos esan dau te
- tire! apropos ein tzu te
- ez eiñ iñuzentekeririk, enabill apropos da
2- Intentzioz.
- apropos dxun da beraiñe, diru eskatuten
- pentsako lekide apropos dabillela
- apropos erosi dotez aunek zapatak, ariñau ibilltzeko bidien
Ez da deklinatzen, Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k, forma horren bigarren definizioan. Hala ere, ez dirudi erabilera zabala duenik. Bermeon, ostera, oso erabilia da.
APROPOSKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gezurrezkoa, faltsua.
apropos hitza bera, baina kasu honetan deklinatu egiten da.
- etziek dxeusi ei diez. Klaro! Aproposkuek ezanda, dxeusi biar
- zelako imie dako ba, aproposkue lakue
- aproposko diruekaz paga dau jersie, da gero, txurupiñek
Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k eta Bermeoko beste hitz asko bezala azaltzen du. T. Etxebarriak ere jaso du Eibar aldean.
ARA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egin berri.
Beti erabiltzen da nondik zentzuaz.
- labatik ara ekarri dosku ogidxe
- dendatik ara ekarriko zapatak zarrak tizela diñozu?
- sutetik ara dxan bidiez antxobak prijite
ARAGI BIZIDXEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputzean azala kenduta, haragia bistan.
- ikusi tzatenien a eridie aragi bizidxen, ni idxe desmaidxe
- ori eridie eztakozu ondo, aragi bizidxen dau te
- kreselak imitxen txuz eridek aragi bizidxen
ARAGI GOZOKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inbidiagarria den pertsona. Aurkakoak izatea.
- alabatxi ez esan ezebe, aragi gozokuek gariez gu te, zeresana imiñi barik
- ara, laster dxoko zaitxuz zeuzek, aragi gozokue zara ta
- aragi gozoukue nai ni, edozer datost
ARAGI ONEKO / UE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zauriak laster sendatzen zaizkion pertsona.
- total da aragi onekue, berez osatuten dxatzoz eridek
- aragi onekue naielez, ariti osatu dxast eridie
- gu ez gariez bape aragi onekuek, kutxilluen puntigaz eiñdxe be, nekez osatuten dxasku
ARAKO / KUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egin berri.
Beti erabiltzen da nongoa zentzuaz.
- orrotzetik arakue ezan da galdu dauen dxaketie
- sutetik arako marmitxe dxan du
- sololik arako tomatiek emon dostez nire aiztiek
ARANDATIK MIRANDARA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Punta batetik bestera ibiltzea.
- bestela ibil gara, arandatik mirandara zeuek topa eziñik
- bilbora dxun gariez gauzek erosten, baie arandatik mirandara ibil gariez da ezer erosi ez
ARBALDADIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zama. Baina ez da fisikoa, erantzukizuna izatea baizik.
- etzie erosi dauela diñozu? Bestelako arbaldadie artun dau orduen
- honegaz legiegaz arbaldada andidxek datortzoz armadoriri
- eskerrak antxobien kosterie ona ezan dana arbaldadie kentziko lepotik
Hitz honen etimologia gaztelerazko albarda da. Zaldi zamalariek erabiltzen dutena hain zuzen, r / l ren metatesia jasan ondoren, horrela geratu da.
ARBIDXEK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorago aipatu dugun anpurrek barruteriako osagarri bat. Bermeon, legatza eta bisiguarenak izan ezik ez dira jaten. Karnatatarako erabiltzen da.
- arbidxek bakarrik erosi dotez, urdillek eztotez gure
- beseuen arbidxek dxan dotez gozo, baie gero kolikue okin dxot
- makalluen arbidxek pe gozo oten ei diez
Azkuek Zumaian jartzen du zentzu honekin, D.A.R.k restos de pescado para carnada dino. Beraz ez da zuzena.
ARDAU / ARDAUTXU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ardozalea.
- ardau utze da bera, eztau itxiko errez botillie
- nor da? Ezu ezetuten ardautxu, tabernatik urten be eztauena eitxen
ARDAUZTO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ardozalea. Baina zentzu gogorrean erabilia.
- arek ardauztok emon dost ostikadie
- ardauztuekaz kopla gitxi
ARDI GALDUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsona bakartia. Noraezean dabilena.
- ori beti dabil bakarrik, ardi galdue da koitxadue
- bera ezan da aulakue, ardi galdutxue
- amen gabiltzez ardi galdue lez, ara ta ona
ARDORA / IEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bokarta harrapatzeko sistema. Gauez egiten da, eta antxoa edo karnatarako arrain txikia harrapatzen da: sardina, txitxarro txikia, eta abar. Gero, hortik, beste zentzu bat hartu du, esaterako parrandan ibiltzea, dantzalekuetako giroari buruz eta abar.
- gaur eztiez dxuen ardorien egualdi zantarra ein dxau te
- ezin zarala oitxik altza, zer ba, ardorien ibill zarala?
- ardorien ibill dxatzu a gau guztidxen, tabernarik taberna
Norbait lizunkerietan ikusten denean ere, erdaraz, que ardor esaten da. Ardoreko sistema hau nahiko berria da, baina lehen ere horren antzeko sistemaren bat egon zela, zeren, D.A.R.k jasotzen du arderia izenez, Labayruren zita bat aipatuz.
AREK EMONGO TZU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inork ezer emango duen esperantzarik ez edukitzea.
- arek emongo tzu, urrezko treberie
- santa infanzia zara alabatxi, ondiño olan zauz? Arek emongo tzu oilloankie
- arek emongo tzu! zuk emon berari dana
ARENA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxeko zorua eta eskailerak garbitu. Lehen harea erabiltzen zen horiek garbitzeko. Hala ere, eta gaur egun harearik erabili ez arren, adinekoen artean berdin esaten da, batez ere eskailerari dagokionean.
- interiñiek esan dost ezin dxauela eskillarie arena
- berandu etorko nai eskatza dakot arenateko ta
- txarto arenaten zu orregaz trapugaz
ARENADURIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]arena bera da, baina oraingoan gaztelerazko forma hartuta.
- gaur neure sandxie da arenadurie eitxeko
- arenadurie ein barik itxi dau Bilbora dxutitxik
- arenadurien arenaduriegaz eskuek pe gastata dakotez
Hemendik sortu da goiko hitza, gaztelerazko arenadura-tik, hain zuzen.
ARETIÑIK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aratinik, ahoz gora.
- labandu eta aretiñik jeusi de, popaz
ARGALERIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mehetasun. Argaltasun.
- dakon argaleriegaz anorexia dakola pentzaten da
- argalerien argaleriaz erropak pe soiñetik bera dakotez
- ikusten da argalerie, ezkauz itsurik eta
ARGIRE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liluratuta jarri.
Argia erakargarria bada zomorro batzuentzat, bokarta harrapatzeki ere oso egokia zen garai batetan. argire antxoaren arrantzarako sistema bat zen. Gaur egun ez dute praktikatzen, antxoa gehiegi harrapatzen baita. Orain dela urte batzuk debekatu egin zuten, kaltegarria zelako arrainarentzat. Sistema hau honetan datza: Arraina dagoen lekura helduz gero, eta arrainaren gainean zeudenean itsasontziak, potentzia handiko argigailuak, denak aldi berean, biztu. Arraina, erdi lelotuta, geldi-geldi geratzen da. Orduan da aukerarik onena sarea bota eta antxoa harrapatzeko. Gaur egun hitz honek, goian aipatutako zentzua hartu du.
- an, imindxau argire, laster emongo tso mosue
- orrek imiek beran mifiegaz ensegidako imitxen nau argire
- beitu dxona orreri, argire dauela ezango lekide
- ez ein kasurik pe, ostantien argire imingo zaitxuz
ARIDXEN SIKU BARIK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arropak blai eginda. - ota dauenagaz soiñeko erropak aridxen siku barik geratu dxaskuz - euridxe dala urten du kalera da aridxen siku barik etor gara etzera
ARILLE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angustia. Ikara. Tristezia.
- arille sartunde dakot, zer entzungo
- arille kentzieko koñak trago bat ona ei da
- neuk edan koñaka arille kentziko, eztakot pentzamentorik
ARIME FIELA LEZ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabat argal.
- ze argal dau a enbrie, arime fielan antza dako
- alabatxi, dxango zu arime fiela lez zauz de
ARIN DXE ONDO, TXORIDXEK EGAZ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gauzak ondo egiteko poliki egin behar direla.
- ia trankil ogo, arin dxe ondo, txoridxek egaz eitzen dauie te
- arrapaladan zabilz, gauzek arin dxe ondo ein bi diez, ostantzien txoridxek egaz
ARIRE IMIÑI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erara ipini. Artez jarri.
- ara, zu isillik on, neuk imingo zaitxut arire, aulan diez gauzek
- ez zauz arire, txarto zauz esaten
ARISKITU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adiskidetu.
- asarratute badauz, laster ariskituko diez
- ariskitu diez baie atzera asarratu diez
- asarratutiek gatx bi dakozela esaten dauie, bat asarratutie eta bestie ariskitutie
ARMA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iskanbila sortarazi.
- zelakue arma dau ba, ertzainek eta danak etor diez
- an, arma dau armatekue, okasinte utse da ta…
- bestelako enpatxue arma zu, au eztau libreten iriok
- zelako dxaidxek arma kuz ba, munduen bez obiaurik
- etzie arma dau baie ondirio ez tosku emon berinkaziñuen meridxandie
ARMA DAU ARMATEKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iskanbila, kalapita sortaraztea.
- an auntxek pe arma dau armatekue, zelako naskillie da ba
- arma armatekue da gero berak eskapa
ARMIÑ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urduri. Modu ezberdinetan erabiltzen da. Pertsona sukarrak jota badago, armin egongo da. Edo zerbait itxaroten badago, armin egongo da.
- onek imiek kalenturie dako armiñ dau te
- gau guztidxen on nai armiñ, eztaitx zer okiñ dxoten
- armiri dakozu a, gixona datortzo ta
Azkuek apurado, extenuado jartzen du. Kintanak, ordea, arbin estrecho, persona de genio vivo dela esango du.
ARMOSUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gosaria. Gaztelerazko almuerzo tik sortua. Beraz, euskaraz ez du zentzu berdina.
- armosue berandu dxan ezkero, eguerdidxe dxateko gogorik ez
- armosuten kafie baiño eztau artzien
- eguerdidxe lako armosue dxaten dau
Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k, T. Exebarria aipatuz, Eibar aldean kokatzen du. Bermeon ez da besterik erabiltzen horren ordez.
ARNASIE ARTUN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estuasun baten pixka bateko lasaitasuna hartu.
- tire, onegaz dirotxuegaz arnasie artzieko be bagauz te
- arnasie artun du berak esan dauenien ondiño eztauela biar kortxerik
- eskerrak eztotena biar etzie datorren urterarte, olan arnasie artzieko be bazauz
ARPI BAKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lotsorra.
- eztau balidxo ezetarako be, zelako arpi bakue da ba
- neu be arpi bakue nai, ez lekinai dxungo iñori ezer eskatuten
ARPI LODIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurpegi gogorra.
- arek tako arpi lodidxe, dirue eztost eskatu ba? Berari emongo tzat!
- arek danak takoie arpi lodidxe, lotsatu be ez tiez eitxen
- arpi lodidxe dalakon dxun da, iñok deitxu barik, lagunen ezkontzara
- zuk bakixu arpi lodidxe dakozune? Nok esan tzu zuri ona etorteko?
ARPIDXE DOMA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larritu edo urduri ez jartzea Hitz bau, dollidu hitzarekin batera erabiltzen da, baina azken hau baino askozaz ere erabiliagoa da.
- arpeidxe doma bez, ezer eztalakuen
- doma be ezta eitxen, eitxen txuzen gauzekaz bez
ARPIDXE EMON
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dolu baten familiari doluminak ematera joan.
- enai dxuen arpidxe emoten be, esango dauie lagune ill, da akorda bez
- ba neu be arpidxe emoten dxuteko nau
- zure amari esan, arpidxe emoten dxun naiela tie Juanitan etzera, ia zer pasaten dan dxakitxen
ARPIDXE IKUSTIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrez aurreko zita bat.
- pelukeidxera dxun bi dot gaur arpidxe ikustie dakot eta
- nogaz dakozu arpidxe ikustie ba?
ARPIDXE IMIÑI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurpegia jarri behar denean.
- berak imin dxau arpidxe, beran gixona papaue dalako
- neuk pe sarritxen arpidxe imin bi dot beraitxik esne epelaitxik
- arpidxe imiñi, da gero ezebe eztalakuen, danakaz lagun
- bankora dxun bi zan dot dirue eskatuten; lotsatu ein nai, baie arpidxe imiñi bi zan dot
ARPIDXE ZATITXU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurpegia zatitu edo apurtu. Biak erabiltzen dira. Figuratiboan intentzioa hori da, jotzea. Baina pisuzko arrazoirik ez dagoenean ere erabili egiten da. Lotsak eman.
- ara banuen arpidxe zatitxuko tzatela esan, eztotela entzungo geidxau ezer
- zuk esastazu niri, arpidxe be zatitxu eingostazule, da gure dot dxakiñ zeitxik
- ba, arpidxe zatitxuko tzutelakon, besterik ezebez
- da olan sin mas arpidxe apurtu? Zer dala ta
ARPIE DXOTEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezer egin barik, eskua eskuaren gainean egoten.
- zetan zauz or ba, arpie dxoten?
- bai arpie dxoten zeuk tiñozun moduen, baie biarrak nok eitxen txuz ba?
ARPIGUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aingura.
- arpigue batun, baguez beste leko batera arrantzen
ARPIKAKA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irain antzeko bat da. Ezizen bat ere badago.
- arek arpikaka zantarrak eiñ dxost au arraskadie
- zu, arpikaka, obeto eingo zu arpidxe garbitxuten bazu
- zuk eztakostazu zetan ezan arpxikaka, arpeidxe garbi dakot eta
ARPIKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurpegikoa. Zartada.
- arpikue emoten batzut ikusiko zu zuk nor naien
- zuk emoten bastazu arpiko bat nik bi emongo tzutez
- zer dabill orrek arpikuek emoten
ARRA BATEKO BIDIEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurbil.
- non dakozun boligrafue? Arra bateko bidien, zeure musturren aurrien dakozu
- Izaro urrun? Arra bateko bidien badauen!
- Kafranka eztau urrun, arra bateko bidien baño!
ARRA BATEKO GIXONA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso txikia.
- arra bete be eztako ta, nora due bera baiño andidxaueiñe?
- arra beteko gixona da, garriraiño be ez dxast aillegaten
ARRABIDXUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrabia. Baina zentzu zehatzean. Gehiago adierazten du haserrea, umore txarra eta askotan gorroto antzekoa ere bai.
- arrabia, haserrea.
- zelako arrabidxue emon dost apurtu dxastenien
- arrabidxugaz papelak guztidxek apurtu txuz
- gorrotoa.
- aurreitxik dakotsat arrabidxue, beti dalako aulakue
- ezin dxau ikusi dakotzon arrabidxugaz
- umore txarrean.
- ez esan niri ezer, arrabidxotan nau te
- arrabidxotan zauzela pentzaten dot, etzut esango ezer
Azkuek ez du jaso baina bai D.A.R.k, Lexikoa aipatuz. Hala ere, horrek rabia esanahiarekin baino ez du jaso. Beste batzuek arrabia hitza sartu dute.
ARRAIN ZANTARRA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsona fidagaitza, zentzu guztietan.
- ez dxun aregaz arraiñ zantarra da ta
- ezin zara fidxe, arraiñ zantarran antza dako ta
- arraiñ zantarrakaz dabillena, bera be arrain zantartu eitxein da
- ez ezan arraiñ zantarra, ta bota txistera or dakozuzen abillallanak
Arrain zantarrak, balio gabeko arrainak izaten ziren antzina. Sarea bota eta denetarik harrapatzen zen: lirioak, txitxarroak, oilarrak, eta abar. Gero, zentzu hori pertsonak definitzeko erabiltzen zen eta orain, pertsona txarrak, badaezpadakoak definitzen dira hitz honekin.
ARRAINTZUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrain asko.
- arraintzu ederrak eiñ dxauie
- arraintzu ederra dakar orrek baporak, onduen dator da
- etzien geratute arraintzurik ez
ARRAIÑE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahastea. Iskanbila. Gordinkeriak esaten duena.
- arraiñe imitxie gustaten dxatzo orreri, beti nastie armatie
- arraiñe imiñdxe gero berak eskapa ein iau
Kasu honetan substantibo moduan erabili da. Hurrengo kasuetan, ostera, adjektibo legez.
- zelako arraiñe zara ba, aulan gustaten dxatzu zuri
- eztot kure aregaz ezer, arraiñe da ta
ARRAKERUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zekena. Dena nabi duena, dena beretzat gordetzen duena.
- arrakerue da lez dana etzerako eitxen dau
- diruek eiñ txuz. Zelan eztau eingo ba, arrakerue badan
- bera arrakerue, aiztie arrakerue, da imiek pe arrakeruek
Azkuek beste zentzu batez jaso du jugador, tramposo, mañoso. Baina Bermeon gaztelerazko raquero ren definizioa nolabait betetzen du hitz horrek: ladrón, pirata de puertos y costas Beraz, gaztelerazko esanahi horri jarraitzen dio.
raquero → rakero → arrakerol.
ARRANKA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerbait martxan jarri.
- arranka telebisiñue, ikusi gudot eta
- arranka afeitxeteko makiñie ondo badabill ikusteko
- txikiteue akaba ta gero etzerantz arranka du
ARRANKADIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abiatu, abiadura hartu, eta beste zentzu batetan, adorea.
- arrankadie ezpadu artzien amen gelditxuko gara
- arrankadigaz beragaz kaleraño dxun gariez
- arrankadatik eztako orrek kotxiek
- atrankadie artun alabatxu, ostantzien berton ongo diez biar guztidxek
Argi dago gaztelerazko arrancar aditza erabili dela oinarri bezala.
arranque → arranke + ada → arrancada.
ARRAPALDIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txakurrekin xaxatzea, norbaitek atzetik jarraitzea, harrapatzeko asmoz, edo uxatu eta ikara sartzeko.
- sagarrak atrapaten dxun garizenien zelako arrapaldidxe emon dosku aldianuek ba
- arrapaldidxen bienganera dxeusitxe apurtu dau eskue
- eta arrapaldidxe emoten badosku zer engu ba? Eskapa
ARRAPATIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrakasta. Merkatuan erosle asko egonez gero, jeneroa arin saltzen denean.
- gaur plazan arrapata andidxe egon da
- egon dan arrapatiegaz eztot erosi ezebe
- portuen itsosupeteko arrapatie egon da eta arraiñek eztau eiñ bost minutu be, eskuetatik pe kendu
- beraniantiek etor diez da eurekaitxik on da arrapatie
Hitz hau, moduzko forman agertzen da D.A.R.n, arrapataka. Gainera, ez du zentzu bera precipitadamente jartzen baitu. Hitzaren konposizioa arrapa hitza + -ta atzizkiak osatzen dute. Beraz, definizioa, harrapatzeko eskeintza izango da.
ARRASA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrasto. Aztarna.
- arrañen arrasarik pe eztau ekarri
- dirun arrasarik eztot ikusten
- zuk ikusi zu pastelan arrasarik? Guk dana dxanda topa du
- arigaz garbitxu ezketiño, loidxen arrasarik pe ezta ikusten
arrastoa hitzaren laburpena dela dirudi, to galduz: arrasto → arrasa.
ARRASKADIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karrasketa.
- maidxie itxi dost arraskadaz beteta
- arraskada matxue dako arpidxen sasidxek eiñdxe
- markata itxi dau arraskadakaz, pellikadie eiñ dxau te
- bis-bisten dauz ein tsozen arraskadak armaidxuri
Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k Darrikagerre-ren zita bat aipatuz. Honek rasguño hitzez definitzen du.
ARRASTAKA IBILLI / BIXI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizimodu arrastatua.
- beran denpora guztidxen artastaka bixi, da oiñ au pague emon
- eztakot astirik be, arrastaka nabill frabikera ta
- arrastaka bixi de, baie noixipeiñ gustaten dxatzo ziñera dxutie
Ez du Azkuek arrastaka hitzari jartzen dion zentzua, humillarse jartzen du, eta Bermeoko hitza bezala jaso du definizio honetaz.
ARRASTIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrakasta.
Behintzat zentzu hori dauka erabileran.
- ez dxatzo geratu txillorik pe, okiñ dxauen arrastigaz
- eztaitx topako bazu ezer, arrastie on da ta
- bestelako arrastie dako mutill orrek, danak beran atzien
- arrastie okin badau be, aur dau ezkondu barik
arrakasta hitzaren laburpena, -ka atzizkia galduz gero egin da. Hala ere, azken hau, zaharrenen artean ere ez da ezagutzen, bestea bai, ordea.
ARRAÑTXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gauzak batu. Ordenatu.
Itsasontzietan erabilitako hitza, gero hizkera arruntera pasatu da.
- bodegak arrantxe bitxuzena gixona da
- loidxie arrantxeten dxun bigara arratsaldien
- eziñ dxot urten kalera etzie arrantxe barik
- arrantxeta itxi dotez gauze danak
Frantseseko ranger aditzetik datorrela dirudi. Hitz honek, itsasoan ala ematen du; beraz, gazteleraz arranchar = recoger, ordenar.
Hipotesi hau argi badago ere, ezin daiteke baztertu beste teoria hau: Hitz hau arraiñ eta te batez osotutako hitza izatea. Orain te hori, beste hitzen baten bukaera bada ala ez, ez da ziurra. Beste kasu askotan bezala, ñ ondoko sudurkariak te palatalizatu egin du.
ARREKOKOZILLO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorbalda gainean norbait eramatea. Gehienetan umea.
- erdu laztana, arrekokozillo erungo zaitxut
- arrekokozillo artzien banozu eztot eingo negarrik
- aitxe danak on diez imiek arrekokozillo artun de
kokozillo hitza, buruaren amaieraren erdialdea da, atzeko alderdian.
kokota + zillo hitzez konposatua.
zulo → zulu; zulu → zülu; zülu → zilu; zilu → zillu.
ü horrek ez du zerikusirik zuberotarrarekin.
ARRELEPO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]arrekokozillo-ren parekoa, baina oraingoan lepoa (bizkarra) erabilita, Hala ere, ez da lepoan hartzen, ipurdiaren goialdean baizik. Gainera, kasu honetan ez dira izaten umeak bakarrik, nagusiak ere eraman daitezke.
- marie gorantz etor danien arrelepo pasa biar ezan dotez on dizen danak urek atrapa barik
- arrelepo eruteko andidxeidxe zara
- eziñ dxau korridu, da arrelepo erun bikozu
Hitz hau ere arrekokozillo bezala konposatua da, baina oraingoan lepo hitza erabiliz. Azkuek Lekeitio eta Ondarrun kokatzen du hitz hau. Hala ere, esan beharra dago, Bermeon ere asko esaten dela.
ARRIA / ERRIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beheratu. Gazteleratik hartua, zentzu berdinaz erabiltzen da, eta ez bakarrik gazteleraz erabiltzen den moduan, beste gauza batzuekin ere erabiltzen da, horren aldaera dan errie aztertzea.
Zentzu berdinaz erabiltzen dira biak baina erabiliagoa da azken hau. Hala ere beste zentzu askotan ere erabiltzen da.
- arria/erria batela, geuk agarrako tsagu te
- arria/erria bera otzarie, pixo andidxe dako ta
- arria/erria beistek
Hitz honetan ez da ia horretan ohiko j epentetikoa sartu, a → e bakarrik egin da.
ARRIDXE TA ORMIE BAIÑO GOGORRAU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gogorra. Konparazioan jarrera gogorra.
- emon doskun okelie arridxe ta ormie baiño gogorraue ezan da
- arridxe ta ormie baiño gogorrau para dxast tripie; ia peritonitis bakot?
- arridxe ta ormie baiño gogorraue da, negarrik pe eztau eiñ entierruen
- neuk esan kotxie itxitxeko, neurie apurtute dauela ta, da arridxe ta ormie baiño gogorrau, ezetz kontesta
ARRIKO TRAPUE LEZ IBILLI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzakotzat hartu ez.
- arriko trapue lez ibilltxen dau arek andra koitxadie
- berak tako kulpie, ez itxi arriko trapue lez ibilltxen
ARRIKOSKORRA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harri txikia. Harkosko.
- an dabill a arrikoskorrak botaten nobidxiri
- arrikoskorrez beteta dau bidie ta takoiekaz ezin ibilli
- arrikoskorrak pitxien pitxien topaten zuz
ARRIKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harrikoa.
- arriko mandue ein bizan dot oire dxun orduko
- arrikue ein barik ez zu urtengo kalera
- hotel Erzillan be ez olako arrikorik
- zer dau arrikue ba, batek baiño geidxauek ein biko dau
Azkuek Mundaka, Lekeitio eta Ondarrun kokatzen duen hitza da, baina hitz horren zentzua fregar la vajilla-ra mugatu du. Bermeon fregado izango litzateke; beraz, substantibo zentzuaz ere erabiltzen da.
ARRIKUE (EIÑ)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harrikoa egin. Azkuek bere hiztegian ez du jaso, baina bai Euskera III. an, D.A.R.k azaltzen duenez. Hitz hau Mundakan eta Lekeition kokatzen du. Kintanak zentzu berdinez azaltzen du, hau da, fregar baina ez du inon kokatzen.
ARRITXINGARRA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harri txikiak. Harrikirria.
- arritxingarrak takotez zapatan barruen
- arritxingarrakaz beteta dakoz partikarak
- arritxingarra bota dauie bidien da eziñdxe ibilli kotxerik
ARRO ZORRIZTO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harroputza, dirurik ez izan arren.
- zer diño berorrek arro zorriztuek ba, eztako dxateko be ta
- dxuadi arro zorriztori tokatzen dxatzun lekora. Kortara
- arro zorriztuek badauz amen erridxen, ezer okiñ ez da mundue dakoiela pentza
- zeure lagune be arro zorrizto bat da, beran nobidxue beste orrenbeste
ARROKAKA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harroa eta handigurakoa. Harroa baino are harroagoa. Harro hitza era askotara erabiltzen da, graduaren arabera hain zuzen. Harrotasuna edo harrokeria. Azken hau izango litzateke hitz honen definizioa.
- arrokaka bat da, goitxik bera beituten tsu desprezidxugaz
- orrek arrokakiek eztako zeri, eztako zer dxanik be ta
- ganera ministrun alabie dala pentsaten dau
- arrokaka utse da, iñok eziñ dxau auenta beragaz
Hitz honen konposizioan izen bat eta adjektibo bat batzen dira. arro + kaka → arrokaka.
ARROTZAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrabilak.
Legatzaren arbiak ere askotan arrotzak deitzen dira. Agian analogiaz.
- enai kapaz arrotzatako miñegaz. Ori andrien faltie zu
- lebatzan arrotzak gozuenak tiez, baie niriek pe eztiz txarrak
- arrotzatan emon tzon golpigaz sentido barik itxi dau
ARROTZAK GORRINGO BIKUEK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerbait gainbaloratuta dagoela adierazteko esaten da.
- *18 eurotan lebatzan kilue! Horren arrotzak gorringo bikuek diez.
- Ze karu dauen okelie! Arrotzak gorringo bikuek okingo dauz.
ARRUEK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harrokeria, baina pluralean erabilita.
- Benidorrera duzela esan dosku, arruekaz
- arrueku dabiltzez etze barridxe erosi dauiela ta
- arruekaz esan barik obeto ixillien gorde
ARRUEN ANDIKO MANDIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harroputza.
- zu zara arruen andiko mandie
- arruen andiko mandie banai be neuretzat
ARTAZIDXERI EMOTEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berriketan.
- an itxi dotez bidxek artazidxeri emoten, da gero esango dauie biarrak takoiela etzeko
- artazidxeri emoten zauzie, laster asarratuko zarie
- egun santo guztidxen dau artazidxeri emoten
ARTAZI ZORROTZA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mihi luzea.
- alabatxi, nongo artazi zorrotza dakozu zuk
- bestiek pe eztakoie artazi zorrotza makala
- arek bakixu zer dakon, artazidxe zorrotza
ARTAZIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zentzu figuratiboan erabilia.
Kasu honetan mihia da. Horregatik erabiltzen da singularrean. Ia beti bigarren eta hirugarren pertsonan.
- artazidxe arin dabill arek, baie berak atako dau kontue
- artaizi zorrotzeidxe dakozu, egunen baten disgustue okingo zu
- artazidxe luzie okiñ dxauelako emon tsat zartazue
ARTAZIDXE ZORROZTUTEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berriketan.
- badaitx nik artazidxe zorroztuten oten zariena Mariñelan
- artazidxek zorroztu ondo, auntxek, iñok eztauen artien entzuten
- gixonak pe artazidxe zorroztuten oten diez
ARTEKADU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artega. Urduri.
- au imie artekadu dau, zeuzer dako
- artekadu on nai egun guztitdxen, neure gixona etorri arte
- anekadu bazauz teie artun
ARTEKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorrotoa. Tirria.
- ez gauz asarratute ez ariskitute, baie neure artekue dakotzat
- illdxe gero be, beran artekue dakotzo, eztau aztuten eintzona
- elekidau okin biar artekorik, oiñ illdxe dau te
ARTEZIDADIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egia. Egia arteza esan gura du.
- eztau artezidadie esatie lakorik, gauzek argi itxi
- au de artezidadie eta ez zuk esaten zuna
- zer diñoten? Artezidadie, egi berdaderue, da zuk guzurre maridxe
ARTIEK ARTUN EZIÑIK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sareak hartu ezinik. Figuratiboan bi zentzu:
- Betekada jaten.
- dxan dun bestegaz artiek artun eiziñik lotu garizen
- artiek artun eiziñik zauz da geidxau gure zu dxan
- Harrotuta.
- eztaitx beragaz nok auentako dauen, arterik artun eziñik dau te
- diro apur bet irebazten dauinien artiek artun eziñik paraten diez
ARTZAKO ARIE BAÑO ZANTARRAUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zikina.
- ori morroie artzako arie baño zantarraue da, beti due erropa zantarrakaz
- zer diñozu!! Dorleta ezta artzako arie baño zantarrau, a neska elegantie da txo!
- zeu bai zarala artzako basatzie baño zantarraue, egunero itsosupeteko zundiegaz zatoz eta!
ARTZAKO BELENIELAKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zikina.
- artzako belenie lakue da koitxadie
- baie ze loidxe da ba! artzako belenie baiño loidxaue da
ARTZAN ARIE LEZ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asko. Ugari.
- arek irebazten dau dirue, artzan arie lez
- artzan arie lez atrapa dauie arraiñe
- arek arboliek artzan arie lez emon txuz sagarrak
ASATRONGUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azaburua izan daiteke, baina ez dago argi. Konparazioan pertsonekin erabiltzen da gehienetan. Hala ere, gauzekin ere erabiltzen da, gauza bat dorpea denean, hain zuzen.
- Barre gutxi egiten duen pertsona.
- azatrongue da orren gizona, ez tau barrerik pe eitxen
- azatrongu lakue bada be diro asko dako
- Dorpea.
- azatrongu lako zapatak erosi txuz
Hitzaren konposizioa asa eta trongo hitzez dago osotuta. trongo → tronko. Leherkari hoskabea, hostun egin da.
ASAU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urrun.
- asautxuau tire ez zaitxut ikusten ondo ta
- asau dxun barik etzien dakozu olakue
- ez dxun asau berandu de ta
Ez dakigu gaur egun beste inon esaten den, baina Bermeon ez da besterik erabiltzen lejos esateko.
ASESIÑE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekatu.
- asesiñe eiñ dxela etzeko biarrak eitxen ezan dau
- asesiñe-asesiñe ein etze guztiko kristelak garbiten
ASESIÑETA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabat ahulduta.
- asesiñeta nau biarrik ein barik
- asesiñeta aillega gariez Mañure, on dan beruegaz…
- asesiñe-asesiñeta eiñdxuz San Juaneko eskillarak
ASIAU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urrunago.
Asau hitzari ago gehituta izango dugu oraingo hau.
- len baño asiau bixi de
- ez zu gure asiau dxuen?
Azkuek, Bermeon, Mundaka eta Txorierrin kokatzen du bere hiztegian, baina asago forman agertzen da, eta forma horrek más lejos esan nahi du. Bermeotarrok biak erabiltzen ditugu normalean.
ASKATAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugari. Oparo.
- dirue askatan irebazten dau arek
- arrañe auri, askatan atrapaten ei dauie
- kaka be askatan eitxen dau gure imiek
- atzoko pelikulen askatan eiñ dxauie krimenak
ASKO GAZAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lelo antzekoa da. zer egingo diogu ba! esan nahi du. Dena barkatu behar dela.
- arek esan dauela ni marikoie naiela? Ze eingo tzazu ba, asko gazak eta
- txo, ori morroie bobue da. Itxi dxok. Asko gazak eta
- partidue ikusten dxun biar, da okiñ ez non dxuen. Au de kalamidadie! Asko gazak eta
- andramaidxek abrosidute pasako tez auntxe be, arantz da onantz, urruburuen antzien, asko gazak eta
ASMA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nabaritu.
- ze asma zu ba? Lepoko miñe lelau, da gero burukue
- zaratak asma dotez kamaran
- Entzun.
- asma dot esaten ez tatorrela Bilbora, bidxar dxungo dala
Ez dauka Azkuek, edo D.A.R.k ematen dioten zentzua. Gaztelerazko idear ematen diote.
ASTAKADA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezpata sartzea bezala. Gaztelerazko estocada hitzetik hartua da.
- zelako astakadie emon dost ba
- astakadie lez sartu tzat begitxik atzamarra
- astakadie emon tzonien salta saltaka asi de
ASTAKADAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askotan, moduzko adberbio forman erabiltzen da:
- astakadan sartu dost kutxillue
- ixillik ez pazautz eskuetan dakotena sartuko tzut astakadan
ASTILIDXE / ASTILLEIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Untzigintza.
- astilleidxen dabil biarrien aitxegaz
- astilidxen daku enbarkaziñue, beiek konponduten
- astillei barridxen dau aren bapora
- astilidxeko gixonak tiez or dauzenak
astilleroa → astillerue → astilleue → astilleidxe → astilleidxe → astilidxe.
Azken aldaera biak erabiltzen dira maizen. Hala ere ez da argia eboluzioa, zeren lanbide hori duen gizonari astillerue deitzen zaio.
ASTILLERUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Untzigintzan lan egiten duen gizona.
- Sansón astilleruen semie da Fernando
- astillero onak tauz Bermion
- bai, Julio astillerue ona da
ASTO DXAIDXO TA MANDO HAZI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsona dorpea edo trauskila dirudienari esaten zaio.
- txo, asto dxaidxo da mando hazi aiz
- eztau orrelakorik, asto dxaidxo da mando hazi da, progresaten due
ASTO DXUN DA MANDO ETORRI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahanzkorrari esaten zaio.
- asto dxun da mando etorri, auri ein zu zuk
- dxun ostabere dendara, baie ez ein asto dxun da mando etorri gero!
ASTO ZATI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astakilo. Ezjakina.
- asto zatidxe dalez, gauzek pe eitxen txuz edozelan
- zer da berori asto zatidxori, kisket barridxe be apurtu eiñ dxost
- asto zatitxue da, eztaki non zer ein bi dauen
ASTUE KORTAN DA MANDUE ETZIEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsona ahanzkorra denean.
- ekar zu ogidxe? aztu eiñ dxast. Astue kortan da mandue etzien
- itxistazu dirue, etzien aztute nator da. Astue kortan da mandue etzien
ASTUEN BABAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edozer jan.
- zer dau dxateko? Eztaitx. Astuen babak pe igual
- dxango astun babak pe dxan eingo lekitxuz
- auntxek, dakoten gosiegaz, astun babak dxango lekidotez
- zer eskatu ku dxateko? Edozer, astun babak tomatiegaz
ASTUEN PALOKADIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondo etorri. Momentu egokian. Suertea.
- zuk ekar dostazun telie astuen palokadie lez etor dxast, eztot okiñ dxe
- majo etor dxatzu aitxek emon tzun dirue, ezta?Astuen palokadie lez
- loteridxe astuen palokadie lez etor dxast etzie pagateko
ASTUENAK PE DXAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edozer jan. Astoaren barrabilak ere bai. Apetitu handia.
- dxan, edozer dxango lekidot, astuenak pe bai
- txetxotxu, zer emon bi tzut dxaten ba, astuenak pe dxan eingo lekizuz de
ASTUERI ARRANTZIE ENTZUN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dena entzun behar dela adierazteko.
- astueri be arrantzie entzun bi dxatzo, asike asi berbetan
- dxesarri eingo gara, astuen arrantzie be entzun ein bi de ta
ASTUN UZKIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konparazioan, pertsona itsusia edo ezatsegina.
- astuen uzkidxe lakue da koitxadie, feiaue da
- ez dxast gustaten bape, astuen uzkidxen antza dako ta
- ori txe astun uzkidxe, bardiñek
ATA KONTU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atera kontua. Lelo baten antzekoa da. Esaldi egin bat hitz baten bihurtu da.
- ata kontu postie naiela, berton, mobidu barik
- ata kontu iñuzentie naiela, eztost kasurik eitxen da
- zer dau berton ba! Ata kontu andramaidxek tizela
ATALO / UE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pez luna arraina da. Konparazioan erabiltzen da. Lodi eta dorpea den pertsonari, hain zuzen.
- txo atalo, etorrik ona, zer dxaten zun esateko
- ataluen antzeko morroi bet ezan da etor dana
- gero be ezango aiz atalue, eztok ernegaten da
ATAPOSTA / ATEPOSTA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxeko sarrerako atea.
- atepostako atie igiritxe dau
- atapostako ate barridxe imin bidu
- atepostako atie dxo dau baten batek
Ikusten denez, aurreko hiru esaldiotan atea hitza errepikatu egiten da, ez, ostera, hurrengo esaldietan:
- atepostako giltze galdu dot
- atepostan topa dot neuri begire
Hitz horren konposizioa ate-oste izan daiteke baina ez da ziurra, ezpainetako p leherkaria desarroilatzen baitu.
ate + oste → ateoste → ateosta → ateposta.
ATARA KONTUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zer egin pentsatu. Esaldiasen arabera hartu behar da zentzua.
- zer ein gun gaurtik aurrera, kontuek atara bi duz
- ezpazatoz orduen etzera, zeuk atara kontue
- ni ez itxi amen bakarrik, dxun biar bazue dxuen, baie zeuek atara kontuek
- dirorik ezpadakoie bakaziñuetan dxuteko, eurek atako dauie kontuek
ATARAKO EIÑDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egokituta. Bertakotuta.
- amanetik asau bixi de, baie atarako eiñdxe idau
- da onek imiek eztau asmaten aman faltarik? Keba. Atarako eiñdxe ensegida
- lelangotan itxosuen faltatxue okitxen ezan dot, oiñ atarako eiñdxe nauelez, ba ondo
- leko guztidxetan eitxen da atarako, gixonagaz bazauz ganera, gitxiau asma
ATEZA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atezatu.
Itsasoan erabilitako hitza den arren, gaur egun normalki erabiltzen da, gaztelerazko tesar aditzetik sartutako hitz hau.
- atezuen dakoz frakak, laster apurtuko txuz
- buruko uliek pe ateza eingo tzutez txarridxori
- atezuen bakozuz, plantxe, da aulan ondo okingo zu erropie
Azkuek, Lekeition eta Ondarrun jartzen du, baina Bermeon, esan bezala, asko erabiltzen da.
ATRAKALDIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atrakua. Betekada.
- zelako atrakaldidxe eiñ dxot pastelakaz ba; baie gero zer?
- atrakaldidxek eitxen abillek gara gu, dxan da dxan ezeri beitu barik
- atrakaldidxe eiñ dxauie bankuen, da diro pillue erun dauie
- geuk pe atrakaldidxe ein biku dirorik eztauenien
Bi hitz dira berba honen osaketa: atraku eta aldia. Palatalizazioa normala da Bermeoko hizkeran.
ATRAPATA EGON
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burutik eginda edo erdi eginda. Pertsona baten jarrera normala ez denean. Baina, askotan, iraintzeko erabiltzen da.
- txo! ori morroie atrapata dau, ez da normala
- ori eingostak ba, atrapaten asitxe au ela?
- karretemen astue atrapata dau
Gazteleratik hartua, guztiz sustraiturik dago. Hala ere, ikusten da zentzua ez dela gaztelerazkoa.
ATRAPAUE / DA / IE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zoroa. Erdi zoroa. Zentzu peioratiboan ere erabiltzen da.
Eroa edo erdi zoroa. Batzuetan konparazioan erabiltzen da.
- txo! atrapauen antzekue, etorrik ona
- zure lagune atrapau bet da
- orren alabie atrapada utse da
- alabatxu, atrapadie zara zu orrek gauzek esateko
atrapado → atrapaue (gizonezkoa), atrapada → atrapadea → atrapadie (andrazkoa).
ATRASIEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzezka. Itsasoko terminoa herrira pasatu da.
- atrasien dxun notak, eta edxotak ikusi atzien dauena
- aurrera ein biarrien atrasien dxun nai da uretara dxeusi nai
- atrasien-atrasien dxun zak, gero ta geidxau, da ormie dxo
ATREBIKUNTZIE / DXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atrebentzia.
- aren atrebikuntzie ikusten zu, eztako arpidxen lotsarik
- zelako atrebikuntzidxe aitxe santuri olan berba eitxen
- uger duenien eztako ikarararik, attebikuntze andikue da
Askotan egiten den bezala, erdarazko hitz batez eta euskal atzizki baiez baliatuz, hitz berria sortu da.
Konposizioan, atrevi(miento) + -kuntza atzizkia. atrever + kuntza → atrebekuntza → atrebikuntze.
ATROZA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txistagarri (pertsona). Baina, batzuetan, beste zentzu batez ere erabiltzen da, nahiz eta asko urriagoa izan erabilera.
- benetan da atroza, edozegaz eitxen dau txistie
- kalien total atroza, baie etzien zumurutu utze
ATUN BIRIBILLE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsona potoloa. Gehienetan emakumea eta askotan gaztea.
- mardo dau e? Bai, atun biribille dozu
- imie da, eder edertxue, atun biribille lakue
- ez dxan asko, atun biribille lez parako zara ostantzien
Arrantza arloan, atun biribila, pisu erdiko atuna izaten da, ez txikia, ez handia. Bospasei kilokoa izaten da. Arrantzale giroan erabiltzen da. Noizbehinka entzun izan da auzoetan, baina oso gutxi.
ATUNBURUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dorpea. Pertsona eta gauzak.
- atunburu utze da, eztau bururik kantzaten
- atunburue ezan bide orrek gauzek esateko
- onek zapatak atunburuek tiez
ATUNZARRA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trikimailu asko dakien pertsona. Badago ezizen bat ere.
- orrek badxakik nondik ibilli, atunzarra da ori
- atunzarran gauzek tiez orrek, eztau engaiñeko inok
- baie atunzarra be dxeusten da tranpan
ATXAGANEKO BIRJIÑIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahikeria asko daukan emakumea.
- zer da! Nok auentako dau berorregaz atxaganeko birjiñiegaz!
- eztot kure berori atxaganeko birjiñie
- berorrek atxaganeko birjiñiek eztako lagunik pe
ATXURRE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitzurra.
- atxurregaz soluen biharrien gau ta egun, mangata nau!
ATZAMARRA EMON DA BESUE ARTUN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abusatzea.
- bost sagar artzieko esan da amar artun, ori da atzamarra emon da besue artzie
- auri eitxen dau arek beti, atzamarra emon da besue artun
- niri ez eiñ atzamarra emon da besue artun gero, orduen etorko zarala da etorri bez
ATZE TXARRA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondorio latzak.
- orrek politikiek atze txarra ekarko dau
- onek aixiek atze txarra dakar
- atze txarrak gauzek ondo eitxen ez tizienien etorten diez
ATZEKO OTZIK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ausarta izan.
- onek eztako atzeko otzik, berrogei milloiko etzie erosi dau
- nik eztakot atzeko otzik oneri lau berba esateko
- osti batzuk emoteko eztakot atzeko otzik gero
- ametik eta Gernikera oiñez dxuteko be eztako atzeko otzik, eztako ikararik
ATZEKO TIRIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beheranzkotan.
- atzeko tirie okiñ dot, eta enai uretan sartungo
- artun manzanillie, ona da atzeko tirientzat eta
ATZEZ!
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bai zera! Baina tonua despektiboa eta izaten da.
- zer esan dau, eingo dauela? Bai, atzez
- egidxe diñozu le? Atzez! Ori ezu siñistuten zeuk pe
- nik emon zuri dirue? Atzez!
ATZITXU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zikinduta. Zentzu honetaz jaso da kasu honetan.
- nondik zatoz olan atzitxute?
- erropa guztidxek atzitxu zuz
- atzitxu-atzitxu eiñdxe zatoz
Azken honetan errepikapena erabili da.
Baina moduzko formetan beste zentzu bat ere adierazten du:
- Ustelduta (diruz, zorrez)
- zorrez atzitxute dauz, da, ondiño, a erosi da ori erosi dabiltzez
D.A.R.k azken zentzu hau jaso du Mundakako Otxolua idazlearen zita bat aipatuz.
ATZO GOIXEKO / UE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztea ez dena.
- orrek andriek zer pentzaten dau ba, atzo goizekue dala?
- a bera be ezta atzo goizeko lorie gero
ATZOKOPASATA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herenegun.
Atzokoa pasatuta, baina alderantziz, hau da, atzerantz, aurrerantz egin beharrean.
- atzokopasatan dxun gariez Dolostire
- atzokopasatan esan dau etorko dala baie ezta etorri
- atzokopasatatik ona dau oien
AU BETEKO AZURREGAZ ITXI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahoan hitza dela utzi.
- eztost entzun be eiñ da au beteko azurregaz itxi nau
- etorko dala ta ezta etorri, au beteko azurregaz itxi gaitxuz
AU DOK E!
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau da hau!
- Bilbora dxun gurez da bertara dxun bidotela, au dok e!
- au dok e! Dxaidxek pasa ta oiñ diro barik
- au dok e! Ordu bidxek eta ondiño dxan barik
AU DXANDA DAU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau irabazita dago. Eginda dago.
- erdu etzera, au dxanda dau te. Dxakin dxot nok irebaziko dauen
- ez esan iñori baie au dxanda dau, laster etorko da erosi bi dauena
AU EIÑDXE DAU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eginda dago, ez dago besterik.
- au eiñdxe dau, amen eztau zeregiñik
- orduen au eiñdxe dauela ta ez tu mobiduko atzamar bat?
- ze kristo eingu guk, au eiñdxe badauen?
AU GOZOKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sibarita. Moko fina.
- eztau dxan marmitxe, gerokue dxan dau. Au gozokue dozu
- nori ez dxatzoz gustaten gauze onak ba, danok gara au gozokuek
AU ZANTARRA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aho zikina.
- orrek andriek zelako au zantarra dako
- imiek pe au zantarra dakoie, lotsarik pe eztakoie
- ori au zantarra lejiagaz garbitxuko tzut
Izenaren funtzioa betetzen du.
AU ZANTARREKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahobero.
- ongo zarie isillik au zantarrekuok
- au zantarreko gixona dako, da bera mixi-mixi utse da
Kasu honetan adjektibo funtzioan agertzen da.
AUEN DA MIÑIEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahoan eta mihian.
- bestela nabillie auen da miñien
- auen da miñien ibilli arren eztakot euren kontorik
- sarri dabill ori aumiñien, berak dxakingo dau zeitxik
Hitz konposatu honek bi izen hartzen ditu:
aoan + minean.
AUENBOLUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Berba egiteko arazoak dituen pertsona.
- ez dxatzo enteniten auenbolue dako ta
- auenbolue lez eitxen dau berba
- Boz-goran berba egiten duena.
- auenbolo utse da, danak dxakin bidauie non dauen
- auenbolo, isillik on zaitxez, isillik on
AUMENTA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatu.
- ni ez aumenta ezetako be, ez onerako ez txarrerako
- danak esan txuz baie bera eztau aumenta be egiñ
- aumenta be ez ein gauziori gero, eztakigu egidxe bada ta
Azkuek Erronkarin, Binkozen jaso du zentzu berberaz.
AUNTXEK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orain.
- auntxek nuen Jontxuñe
- auntxek bertan jun de
- auntxek nuen amagaz Aritzatxure
AUNTXEKUTAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraingoan.
Forma indartura pasatzen dugunean gertatzen da.
- auntxekutan bai! Auntxekutan etorko da
- auntxekutan ezpazu eitxen, ezu iñoiz be eingo
- esan zu auntxekutan dxungo zarala
AUPE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugaritasuna.
- dirue aupe dakotzue arek, erriebera
- sagarrak aupe emon txuz arboliek
- arraiñe aupe ikusten da portuen
AUR ESANDA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esanda geratzen da. Lelo baten moduan erabiltzen da.
- nik etzut eingo kasurik, neuk takot errozoie ta, aur esanda
- esan tzut ainbeste bidar enaiela etorko, aur esan da
- ez zara dxungo Bilbora gastuek eitxen, eztaku dirorik eta, aur esanda
AURI DOK!
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hori bai hori!
- auri dok popatik emotie frakak baja barik
- auri dok guzurre esatie!
AURI DONA!
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hori bai hori! Baina emakumeen hizkeran.
- auri dona! Etzut esan neuk pe gure dotela ori telie? Da oiñ zer!
- auri dona personiri biarra eitxie
AURRERA ETORRIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso zuhurra.
- ori imie aurrera etorridxe da, asko daki dakon edaderako
- aurrera etorridxek ezaten diez txarrenak, dana da gitxi eurentzat
AURRERA PROSESIÑUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrera egin beharra.
- gauzek txarto etor dxaskuz, baie ze ein gu ba, aurrera prosesiñue
- txarraurik eztauen artien, aurrera prosesiñue
- euririk eitxen eztauen artien. aurrera prosesiñue, plaidxera egunien egunien
AURREZPIDE / AURRERAZPIDE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrerabide.
- guzan dot ein baie eztost emon aurrezpiderik
- aurrezpidie emoten batzazu, laster etorko dxatzu
- aurrerazpide gitxi emoten dauie gauzek eitxeko
- aurrerazpiderik ez patzu emoten, ez esan zeuk pe ezer
AURTENGO ABERATSAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aberats berriak.
- aurtengo aberatsak tozuz orrek, etzazu igarten ela?
- bai, bisten dakoie aurtengo aberatsak tizena, eun mille kate daruie ta
- Torreviejako etze danak erosi tzue aurtengo aberatsak
AUSI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zaunka egin. Aditz legez erabiltzen da.
- beziñuen txakurre egun santo guztidxen dabil ausike
- baserri batera nuen bakotzien txakurrek ausi eitsen dostie
- Mikelen andrien txakurre beti dau ausike
- Hautsi, apurtu.
- mozkorran pasiñuegaz, basue berenganera jeusi dast, eta ausi eindxe
- Jontxuk patiñetan dabilela, jeusi, eta eskumuturre ausi dau!
- Ibanek futbitoka txilenie eiñ, eta lepue ausi dau!
AUSIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaunka.
- txakurrek eiñ dosten ausidxegaz ikaratu ein nai
- osaban txakurren ausidxegaz kaka frakatan!
- txakurren ausidxe ezta ezer, otsuenagaz bai ikaratu!
AUSPEZ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrez erori, aurpegia aurretik.
- izterrak laban, eta auspez berenganera!
AUSPO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haitz artean gertatzen den putzu erraldoiak.
Nik neuk ez dakit nondik etor litekeen. Gehienetan hondartzan edo haitzetan eratzen diren putzu handiei dagokie.
- auspo txikidxen eiñdxu uger
- enai atrebiten auspo andidxen sartzien
- auspo txikidxen edo auspo andidxen majo eitxen dau uger
AUTOMOTORRA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ziklomotorea.
- automorra erosi dau uden Aritzatxure juteko
- kontuz ibil bide automorragaz euritxen
AUZOKO FRAILLIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezezaguna den edonor.
- nogaz dxungo nai plaidxera ba? Zera! Auzoko frailliegaz!
- ama, nor etor da etzera? Nor ezan dan? Auzoko fraillie
- zuk zer pentsaten zu ba, auzoko frailliek eitxen dostezela niri biarrak?
- ba zuk ezpazu gure eiñ, esan auzoko fraillieri berak eitxeko
AUZPEZ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ahozpez.
- auzpez dxeusi da kalien, da mosuek takoz anditxute
- Korrika edo arineketan zerbait egitera joaten denean.
- auzpez dxun da ori, gauzek erosten
- auntxek nuen auzpez, pelikulie akaba orduko
- auzpez dabiltzu a biarrak akabaten plaidxera dxuteko
Lehenengoak bakarrik dauka esanahi konkretua. Azkuek, aozpez jaso du, baina lehenengo zentzuaz.
AUZUEK BATUN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arropa edo galtzetinetan zuloak edozelan jostea.
- aren izarien zuluek, auzuek batunda dxosi dotez
- kaltzetinen zuluek errapasa ein bi diez, ez auzuek batun
AXIXAN / AUDIAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxetik kalera joatea suposatzen du. Umeei esaten zaie.
- laster amumagaz aixixan dxungo zara laztana
- zeitxik eitxen zu negar ba, ez zaitxuzelako axixan eruen amumak?
- ona bazara, amatxugaz dxungo zara aixixan
AZALA KENDU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kritikatu.
- badaitx nik, neu ez nauenien azala kentzien dostazuiena
- arratzalde guztidxen on diez arek mundu guztidxeri azala kentzien
- beran lagune da, baie azala kendu tzo goitxik bera
AZE GAUZIE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mesprezuzko esaldia da. Guztia arbuiatzeko leloa.
- aze gauzie esan zune, ori danok takigune da
- erropa barridxe erosi dauela diño, aze gauzie
AZE!
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mesprezuzkoa dugu. Zentzu despektiboa dauka.
- ori erosi zu? Aze!
- aze bertara dxutie. Eztako leko obarik?
- aze, beragaz mutillegaz ibilli biarra
AZELERA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haserretu. Zenetik irten.
Aditz funtzioan.
- ori esan tzonien azelera dxatzu da emontzo belarriondokue
- ez azelera iñor, bakie biar du te
- ez azelera! Trankil, denporie dakozu danatarako ta
AZELERATA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haserretu. Zenetik irten.
- azelerata etor da lotsak emoten
- azelerata bazauz tila artun
Erdarazko acelerar aditzetik sartua, esanahi ezberdinetan erabiltzen da.
acelerar → azelera → azelera.
AZKANENGOBIGARREN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken aurrekoa. Logikaz egindako hitza.
- noix zara ba? Azkaningobigarren
- azkaningobigarren dxun nai da sandxie galdu dot
- azkainingobigarrenari emon tsat sandxie
AZKORDIÑEK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ospelak.
- Hotzagaz azkordiñek urten dostie izterran.
- Hotzan pasinugaz azkordinek dakoz atzamarratan.
AZORRAZIDXEK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berriketa. Mota guztietako esamesak direla adierazten du.
- azorrazidxek guztidxek batzien ibilltzen dxatzu a
- nireñe ez etorri azorrazidxekaz
eragin aditza erabiliz:
- beti zauz azorrazidxei eraitxen
- erain beti, betiko gauzei, erain azorrazidxei
Galtzen ari den hitza da. Jadanik, berrogei urtetik gorakoetan baino ez da entzuten.
aza + orri + azi → azorrazi.
Baina, Koldo Izagirreren Lokuzioak liburuan, hasi orraziak gertakizunak definizioaz dator. Hitzaren jatorria hori izan daiteke, baina zentzua bestelakoa da.
AZOTA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabat nekatu. Aditz funtzioan.
- azota-azota ein nai eurek erropak garbiten
- azota bazara zeuk takozu kulpie, ez ein biar
AZOTATA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]azota bera, baina adberbio funtzioan.
- azotata nau eurek egurrek txikitxuten
- Mañure dxun gariez da azotata aillega gariez
- plaidxiek azotata itxitxen zaitxuz
Beraz, ez du gazteleraz duen esanahia.
AZPILDXUREKO ZORRIDXE BAIÑO EPELAUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabat epela, ahula.
- ori andrie azpildxureko zorridxe baiño epelaue da
- txetxo mobiko zara, azpildxureko zorridxe baiño epelaue zara ta
- geure katue be aulakue da, azpildxureko zorridxe baiño epelaue
AZPITXIK GORAKUE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ostia eman.
- emon tzozen azpitxik gorakuek ikustekuek ezan diez
- emoten tzuten azpitxik gorakuegaz, beiegaz be bat eingo zu
- emon azpitxik gorako bi, ia eskarmentaten badan
AZTUZKUEN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahaztutakoan. Inor gogoratzen ez denean.
- oraiñ itxi aulan da aztuzkuen agarrako tsagu ostabe
- aztute itxi dun bertan, da aztuzkuen non diñoskun berana dala
- ez ein kasurik aztuzkuen erun gu te, ostantzien aldarrike asiko da
aztutakoan → aztuzkoan → aztuzkoan → aztuzkuen.
AZUKALLO
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azukrea edo azukre-ura da, baina esanahia pertsona sentibera definitzeko erabiltzen da. Baita konparazioan ere.
- zer zara ba, bestelako azukallue zauz or
- ez esan ezebez orreri azukalluri
- azukallue lez gauz, ezer ez esateko moduen
AZURREK TXIKITXU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jipoitu.
- esan zure lagun lotzabakueri, ara banuen azurrek txikitxuko tzatezela
- bazara kapaz azurrek txikitxuteko la?
- zuri azurrek txitxitxuteko ezta biar askorik
AZURREN URUNDU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jipoitu, era gogorrean.
- nireiñe ez errime, ostantzien azurrek urundute itxiko tzutez
- pellikada matxue on da aur tabernan da bata bestiri esaten ezan tzoie, azurrek urunduko tzozela
- emon tzon zartazuekaz urundu tzoz azurrek
AZUZKIDXE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezer ez.
- arraiñik ekar badauie? Azuzkirik pez alabatxu, itxosuek sikatute dauz
- ez kantsa etzut emongo azuzkirik pez da
- azuzkidxen azuzkirik eztot ikusi bertan, osasunik pez