Bigarren Sinfonia (Beethoven)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ludwig van Beethovenen 'Bigarren Sinfonia re maiorrean op. 36, 1801 eta 1802 artean idatzia izan zen eta bere iraupena hogeitamasei minutu ingurukoa da. Karl Alois, Lichnowsky printzeari eskeinia dago.

Forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinfonia honek lau mugimendu ditu, sinfonia klasikoaren ohiko eran.

  • Adagio molto - Allegro con brio
  • Larghetto
  • Scherzo: Allegro
  • Allegro molto

Sinfonia hau Vienako Theater an der Wienen estreinatu zen 1803ko apirilak 5ean eta konpositoreak berak zuzendu zuen. Beethovenen "estilo goiztiarra" edo "lehen estiloa"ren bereizgarri den azken lanetako bat da.

Ingurua, konposaketa eta harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beethovenen bigarren sinfonia gehienbat konpositorea Heiligenstadten 1802an egon zenean idatzia izan zen, gorreriaren lehen zantzuak nabaritzen hasi zenean. Beethovenek bigarren sinfonia ohiko minuetorik gabe idatzi zuen, honen tokia scherzo batek hartu zuen, konposaketari irismen eta energia handia eman ziona. Sinfonia estreinatu ondoren, kritikoek ohiko minuetoa falta zela nabaritu zuten, eta konposaketak botere handia zuela baina eszentrikoegia zela adierazi zuten.


Aurrekoa
Lehen Sinfonia
Beethovenen Sinfoniak
1801-1802
Ondorengoa
Hirugarren Sinfonia