Bostak bat (Zarama)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bostak bat» orritik birbideratua)
Bostak Bat
Zarama taldearen Rock
Argitaratze data1989
GrabazioaCesar Ibarretxe
Iraupena35'00"
DiskoetxeaElkar

Bostak Bat Zarama musika taldearen laugarren diskoa da, 1989. urtean taldeak argitaratutakoa[1][2].

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Roberto Moso (ahotsa)
  • Txus Alonso (gitarra)
  • Tontxu Tabares (gitarra)
  • Javier Álvarez (baxua, ahotsa)
  • Ernesto Alava (bateria)
  • Joseba Lafuente (teklatuak)

Grabaketa eta abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkar argitaletxearekin grabaturiko bigarren diska izanik laguntzaile ugariren aportazioa izan zuten. Hitzetan Jesús Etxezarraga, Jesús Mari Eizmendi, Jesús Mari Arruabarrena, Idoia Jauregi eta Jorge Cerratoren laguntza izan zuten eta musika aldetik Joseba Lafuente (gerora taldean geldituko zena) eta Aitor Amezagaren teklatuak[3]. Maixa Lizeagak "Txakurremea" abestian ahotsa jarri zuen eta hainbat abestitan Ane Mate, Amaia Urkia eta Javi Santaremek koruak egin zituzten[3]. Arlo teknikoan Cesar Ibarretxe izan zen soinu teknikaria.

Diskoa bera ideia nagusi baten inguruan kokatzen da, etorkizuneko gizartea, eta abestiek aspektu desberdinei egiten diote erreferentzia, gerra (Guda ta Bakea), erlijioa (Dominus Bobiskum), feminismoa (Txakurremea), ekologia (Mokordo ibaia), gartzela (Grakaz)[3]... Diskoaren kontrazalean ideia nagusi hori azaltzen duen testu luze bat dago, honela hasten dena:

«

Batek daki zenbat mila eta zenbatgarren urtea. Gerrate haundien aldiaren ondoren, eta gizaldiak jasan zuen gainbehera espiritual nahiz materialaz geroz, hondamendi berri baterako kondizioak errepikatu ez daitezen, halabeharrezko borondate bat nagusi duen garai bat hasten da.

»

Diska honetako abestiak oso biribilak dira baina ez dira taldearen ibilbidean ezinbestekoak bihurtu[3]. Hala ere badaude ale aipagarri batzuk. Maixa Lizeagak abesten duen Txakurremea kanta David Bowieren abesti baten moldaketa da. Dominus Bobiskum euskaraz egindako aurrenetako rapa da.

Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko lanetan ez bezala, azala nahiko sinplea da. "1" zenbakia du erdi erdian, honen gainean "Bostak Bat" eta azpian "Zarama". Javi Santarem eta "Javiri"-k diseinatu zuten.

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aurpegia: Bostak Bat - 4:32
  2. Kolpeka Beti - 3:07
  3. Dominus Bobiskum - 4:47
  4. Grakaz - 3:00
  5. Txakurremea -2:58
  6. Ipurdia: Arratoi Arraza - 5:08
  7. Guda eta Bakea - 4:03
  8. 625 lerro aluak - 3:17
  9. Mokordo ibaia - 3:18
  10. Paradisuak - 3:39

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bostak bat. (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  2. Txiribita. (2008-07-21). «Zarama - Bostak Bat (1989)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Bostak Bat» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]