Brile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brile jokoaren irudia.

Brilea[1] haur eta gazteen jokoa da. Joko sinplea da, hiru elementu besterik behar ez duena: lagun taldea, baloia eta joko eremua.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal izenaren jatorria, antza denez, frantseseko brûlé («errea») hitza da. Izan ere, frantses herrietan bada beste joko bat, balle brûlée («baloi errea») deritzotena, beisbolaren Europako aldakia edo izan litekeena. Joko horretan, Brûlé ! diote, aurkaria pilotaz jotzen dutenean.[2]

Euskal Herriko beste lekuetan izen ezberdinak ditu. Adibidez, Bilbo inguruan zelai errea esaten zaio, ziurrenik gaztelaniako campo quemado-tik eratorria.

Euskal Herriko erdal izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko erdaretan, hainbat izen ditu: gaztelaniaz, balucón, brilé, campo quemado, cementerio eta abar.[3], Frantsesez, berriz, balle à deux camps deritzo.

Joko eremua eta jokalarien kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko eremua lau zatitan banatzen da, eta lagun taldea, berriz, bi taldetan. Erdialdeko bi zatietatik batean, talde bat jartzen da; eta bestean, beste taldea. Talde bakoitzetik lagun batek, joko eremuaren bestaldeko muturreko zatira joan behar du.

Jokatzeko modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muturreko zatietan geratzen diren jokalariek joko eremuaren erdialdeko zatian dauden aurkarien kontra jaurti behar dute baloia, baloiak aurkarietakoren bat jotzeko helburuaz.

Baloiak inor ukitu ez badu, kontrako aldean dagoen jokalariak harrapatu behar du. Aurkariren bat ukitu badu, ordea, jokalari horrek kanpora joan behar du. Barruan geratzen diren azken biek, hurrengo txandan muturretan jokatzeko eskubidea bereganatzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Girotze Barnetegiak. Euskara Zerbitzua. Zabalkunde-lanak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, 1993.
  2. «Campo quemado».
  3. https://asisejuega.com/juegos-infantiles/quemados-2/